Ondarea, Lekeitioko itsasargia

    Bisitaldi gidatuak bisitari mota ezberdinentzat: ikasleak, taldeak, banakakoak…

    Informazioa eta erreserbak
    Turismo Bulegoa: 94 684 40 17
    turismo@lekeitio.com
    www.faro-lekeitio.com

Noizbait pentsatu al duzu zenbateko garrantzia zuen itsasargiak itsaso zabalean galdurik zegoen marinelarentzat? Orain marinelen azalean jarri eta euren lana ezagutu ahal izango duzu Santa Katalina itsasargian. Nabigazio teknikak ezagutuko dituzu, txalupa birtual batetan igoko zara, kostaldean barrena nabigatuko duzu eta bidaia honetan ezusteko bat baino gehiago izango duzu. Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Euskadin bisita daitekeen faro bakarra da, eta nahiz eta linterna barruan ez sartu, esperientzia hau paregabe bilakatuko zaizu. Ondoren, bisitaldiari amaiera emateko itsasargiaren kafetegian atseden hartu ahal izango duzu Kantauri itsasoari begira.

Prest al zaude itsas zabalean bizitzeko? Lekeitioko kaian porturatutako ‘Playa de Ondarzabal’ itsasontziko tripulazioaren parte izango zara; kapitain, arrantzale, makina arduradun eta sukaldari gisa aritzeko aukera izanik. Baxuraz-ko arrantza itsasontzi honek lehengo eta oraingo arrantzaleen bizimodua sentiaraziko dizu.

Gero, lasai lasai gure portuko giroaz gozatu arrain fresko salmenta lanak ikusten, deskargakoak edo ibilbide gastronomikoa eginez.

Eta gastronomiari lotuta, López de Sosoaga Kapitainak bere bizipenak kontatu eta ongietorria ematen dizu bere txakolin dolarera, Santa Elena baselizan dagoena. Dolare honen altuera izugarria da eta webcam baten laguntzaz prentsa honen zoko guztiak arakatzeko aukera izango duzu. Euskadin mantentzen den txakolin dolarerik zaharrenaren aurrean zaude. Eraiki zenetik ia 400 urte igaro dira, eta urteetan zehar jaio zen jauregitxoan ezkutuan mantendu ostean, txakolinaren historiaz jabetu eta ardo honen ekoizpenak zekarren ospearen zergatia ezagutuko duzu.

Eta herriaz hobeto jabetzeko, Hirigune Historikoak bere itsas eta artisau iraganari buruz hitz egiten dizu, eta bertako etxetzar, eliz, dorre eta harriztatutako kale estuetan ezkutatutako komentuek itsas kutsu hau manten-tzen dute. Kaleetan behera istorioz betetako portura heltzen zara, gaur egun itsasontziek arrain freskoa nola deskargatzen duten eta saregileek sareak nola josten dituzten ikus dezakezu.

Azkenik, zure bisita luzatu nahi izanez gero, Otoio mendira igotzeko aukera duzu, edo txalupa baten sartu eta itsas irteera bat egin. Horrela gure herria beste ikuspuntu batetik ahal izango duzu ikusi.

    Bisitaldi gidatuak bisitari mota ezberdinentzat: ikasleak, taldeak, banakakoak…

    Informazioa eta erreserbak
    Turismo Bulegoa: 94 684 40 17
    turismo@lekeitio.com
    www.faro-lekeitio.com

Publizitatea