Oñatin gehiago ikusi, bizi eta sentitu
+ INFO:
oñatiturismo.eus
+ OINEZ:
www.gipuzkoanatura.eus
Zortzi aukera Oñatin, Gipuzkoa, barne-barnetik ezagutzeko!
HERRIGUNEAN…
Oñatiko hiriburu historikoa.
Oñatiko erdigunea ibilbide historiko baten ondorioa da eta monumentu ugari ditu: jauregiak, jauretxeak, dorretxeak eta, tartean, hainbat erlijio-eraikin bikain, hiri bizitzako ehunka urte biltzen dituen egitura batean. Jaurerriko udalerri izatetik Konderri izatera pasatu zen. Titulu hori Gebaratarrek erabiltzen zuten, geroago Oñatiko konde izan zirenek. Hori dela eta, Gaztelako Erregeak zenbait eskubide eta pribilegio eman zizkien, eta horien bidez botere politikoa, judiziala, ekonomikoa eta erlijiosoa kontrolatu zuten. 1388tik 1540ra bitartean, Jauntxoen boteretik askatzeko herritarrek saio asko egin bazituzten ere, 1845. urtean gertatu zen Gipuzkoarekiko behin betiko anexioa.
Txokolateixia.
Txokolatearen historiaren hasiera 1945ean Gipuzkoara batu baino urte asko lehenagokoa da, Oñati konderria zen garaikoa. Konderri izaerak horrek zenbait pribilegio ematen baitzizkion. Gerora, Txokolatearen ekoizpena asko garatu zen betiko artisautzatik ekoizpen industrialera salto egin arte. Gaur egun, Oñatiko “Txokolateixia” txokolatearen interpretazio zentroak erreserbapean bisita gidatuak eskaintzen ditu eta, bertan, kakaoa usaindu ahal izango da, txokolatearen historia errepasatu, produktu horrek zineman edo kirolean utzi dituen arrastoak mirestu eta abar. Oñati txokolatearen herria!
Oñatiko Unibertsitatea.
Rodrigo Mercado Zuazola apezpiku oñatiarrak euskaldunek letretarako berezko gaitasuna zutela uste zuen. Hori dela eta, bere herrian, Oñatin,Euskal Herriko lehen unibertsitatea eraikitzea erabaki zuen. 1542tik 1901era Teologia, Kanonak, Legeak eta Medikuntza irakatsi zituzten Oñatin. Oñatiko unibertistatearen eraikinak patioa, kapera, ikasgelak, sukaldea eta jantokia zituen beheko solairuan, eta logelak eta areto nagusia, berriz, lehenenengoan. Eraikinaren elementurik ederrena fatxada nagusia da. Piarres Picart eskultoreak apaindutako lau pilastrek bost zatitan banatzen dute. Portadan ikus daitezkeen irudiek kristautasunaren eta paganismoaren baloreak irudikatzen dituzte.
San Migel Errota Oñatiko Turismo bulegoan.
Oñatiko San Migel errota San Migel monasterioaren jaun-ondasunen zati zen XV. mendean, eta bere patroi laikoek, alegia Oñatiko Kondeek hamarrenak jasotzeko eskubidea zuten. XlX. mendean zehar jarraitu zuen lanean errotak baina gero eta larriago, ez jaun-ondasun erara, kondeen jabetza pribatu gisa baizik. 1899an industria erroldan agertzen da, horregatik pentsa daiteke lanari utzia zela baina egitura hidraulikoari eutsi egin ziola eta beste industria mota batean erabilgarria zen. Gaur egun Oñatiko turismo bulegoaren dago ikusgai bulegoko ordutegian.
NATURAZ INGURATURIK…
Arrikrutz-Oñatiko Kobak.
Bisita gidatuak,Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakusleiho paregabean. 53 galerian barrena ordu beteko bisita gidatuan Iberiar penintsulan osorik aurkitu den lehoi bakarra bertan dago. Gainera, espeleologo sentitu nahi baduzu Arrikrutzeko eszentrika ederra, barneko Aldaola erreka eta beste hainbat elementu bisitatu daitezke espeleoabentura bisita berezietan edota ARRIKRUTZ 360o (VR) bisitan.
2023an ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBA 360o, bisita Irisgarria. Errealitate Birtuala (RV) VR 360o gradutan, teknologia erabiliz Arrikrutz- Oñatiko Koba bistaratzeko aukera izango da, Arrikrutz 53 eta Marcel Loubens galerietako eta Aldaola errekako ikuspegi osoa xehetasun harrigarriekin, bisita egokitua guztiondako. Arrikrutz-Oñatiko Koba bisitatzeko beste era bat!
Aizkorri-Aratz Parke Naturala.
2006an natur parke izendatu zuten. Natura 2000 Sarearen parte ere bada parkea, Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) gisa. Gainera, Erkidegoko gailurrik altuena dago bertan dago, Aitxuri (1.551), eta elezaharren arabera, gailur horietan egon daiteke oraindik Mari jainkosa mitologikoa.
Euskadiko mendikaterik garaiena izateaz gain, Aizkorri- Aratzeko Parke Naturaleko kulturaondarea oso aipagarria da: trikuharriak, antzinako kobazuloak eta erromatarren garaiko galtzadak daude bertan. Parkearen sarrera nagusia Arantzazuko Santutegi ikusgarriaren ondoan dago eta Aizkorri-Artaz Parke Naturalaren Interpretrazio Zentroa bisitatzeko aukeraz gain, eskaintza bereziak izaten dira urtean zehar..
Espeleoabentura bisitak Arrikrutzen.
Aizkorri-Aratz mendilerroak paisaia bikaina marrazten du, eta geología intereseko lekuak badira bertan, Oñatin bertan Urbiako sakonunea, Arantzazuko arroilaren ur- begiak eta galeriak eta Arrikrutz Koba bera. Espeleoabenturan 3 aukera: Ilunpeko altxorrak, familiei bideraturiko bisita berezia 3 urtetik gorakoentzako abenturazko bisita.
Ordu batez kasko eta beharrezko argiteriaz Arrikrutz kobetako altxorren bila. Espeleotxiki bisita, haurrentzat (6 urtetik gorakoak) eta familientzat bereziki egokitutako ibilbide espeleoturistikoa da. Bertan, 53. galeriako historiaurreko animalien erreplikak ikusi ondoren, eta pasabidea albo batera utziz, Kobazuloa bere egoera naturalean ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. (Iraupena 2 h eta 30 min). Bizipen ahaztezina txiki nahiz helduentzako!
EspeleoArrikrutz bisitan espeleologo moduan, urak urratutako bideak zeharkatu, kobazuloen berezitasunak ezagutu eta hain ezezaguna den lurpearen edertasuna eskura jartzen zaio parte-hartzaileari. 3 orduko ibilbide espeleologiko honetan IRATI filmeko agertokia den Marcel Loubens galería bisitatzen da.
Pottokaleku eta Gomiztegi artzain eskola, Aizkorri magalean.
Alde batetik,” Europako arrazarik zaharrenetarikoa dugu pottoka. Euskal Herrian soilik aurkituko dituzu eta ehunka gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Laztandu, orraztu, bazka eman, uhalak jarri, gidatu ahal izango dituzu Pottokalekun, bisitandako aurrez izena emanda.
Bestetik, Arantzazutik bide egokitua hartuta edo autoz Gomiztegi baserrira hurbiltzeko aukera dago. Artzain Eskola eta laborategia, gazta, esnea eta haragia ekoizten den tokia, non, artzainen bizimodua eta hauen larreak bisita bidez ezagutzeko parada dago.
+ INFO:
oñatiturismo.eus
+ OINEZ:
www.gipuzkoanatura.eus