IBILBIDEAK

> LAPURDI

Artzamendi, Lapurdiko balkoia

Probintziako gailurrik garaiena da Artzamendi eta euskal kostaldearen eta barnealdearen ikuspegi zoragarria eskaintzen digu. Urte osoan zehar eta bakarka edota familiarekin egiteko ibilbide aproposa da.

Lehenik eta behin, Itsasu herriko sarreran dagoen aparkaleku txiki batean utziko dugu autoa. Bertan lehen kartela aurkituko dugu: Artzamendi gailurrera iristeko zuzen jarraitu behar dela adierazten digu. Puntu horretan, Itsasu herria zeharkatu behar dugu, eta, gero, zubi bat gurutzatu, ibaiaren beste aldera igarotzeko. Han, bidea gorantz hasten da.

Lehenengo zatia asfaltatutako errepidea da, baina metro gutxiren buruan asfaltoa utzi eta lurrezko eta harrizko bidexka batera igaroko gara. Zati horretan zehar baso eder bat igaroko dugu, eta ur-jauzi txikiak ere ikusi ahal izango ditugu inguruan. Garaiera irabazi ahala, ostera, basotik irten eta borda txiki eta zahar batekin egingo dugu topo.

Une horretan, isurialde horretatik atera eta mendiaren magalera eramango gaituen bide bat hartuko dugu. Han ikuspegi eta panoramika ikusgarriak aurkituko ditugu.

Tontorrera heldu arteko azken tarte horretan geratzen zaigun gauza bakarra da gorantz zuzen joatea. Azken aldapa da gogortasun eta exijentzia handiena duen puntua. Gailurrera iristear gaudenean, atentzioa emango digun lehenengo gauza kupula zuri handi batez osatutako eremu bat da, antena eta radarren estazioa, alegia.

Azkenik, gailurrean kokatuta dagoen postontzira iristeko, eraikin hori inguratu behar dugu. Erosoena eta errazena da ezkerreko aldetik inguratzea. Horrela, Artzamendi mendiaren gailurrera iritsiko gara, eta, han ikuspegi zoragarriak izango ditugu; besteak beste, euskal kostaldea, Lapurdiko Iparla, Mondarrain edo Iduzkimendi mendiak eta Gipuzkoako Ernio, Jaizkibel eta Mendaur tontorrak begiztatu ahal izango ditugu.

Distantzia: 10,14 km

Desnibela: + 873 m

Zailtasuna: Erdi mailako zailtasun teknikoa

Iraupena: 4 ordu

PUBLIZITATEA
Cookies icon

Cookien erabilpena. naiz.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. naiz.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.