Kaxio ibilbidea
Distantzia: 7,17 km
Denbora: 1,5 ordu
Zailtasuna: Erraza
Desnibela: 214m- 65m+
Informazio gehiago: www.ataunturismoa.net
Herriaren ardatz den Agauntza ibaiaren ondoan Ataun zeharkatu eta ezagutzeko aukera paregabea. Adin guztietako pertsonek egiteko modukoa da.
Ibilbide hau zeharkaldia denez, bi aukera ditu- gu. Bata, Zubikoeta industrialdean uztea autoa eta buelta autobusez egitea. Eta bigarren aukera, Ergoienako plazan uztea autoa, eta hasiera puntura autobusez jaistea.
Umarkin hasiko da ibilbidea, Ataun eta Lazkao arteko herri-muga naturalean. Hemendik Ataun aldera abiatuko gara eskuinean Otadizelai baserria utziz.
Errepidea eta burdinazko zubitik igaroko gara errekaz beste aldera. Zubi ondoan bertan dago Agauntzako ur-emari datuak hartzen dituen etxola. Eskuinean Urkuola baserria kokatzen da, esaunda usaina darion etxea. Herri bidea jarraituko dugu ezkerrera eginez. Barrenetxea baserriaren hondarrak igaro eta berehala gara Ajarrestako etxe artean.
Bidea aurrera jarraituko dugu Ajarrestako etxe artetik, lamien esaunda usainean, txatartegi zaharra igaroz eta honen ondotik aurrera eginez.
Zubia igaro eta errepidea gurutzatuz erreka ondotik jarraituko dugu Errotakalen barneratuz. Kale honen amaieran eliza ikusiko dugu.
Agauntzako ibaia zeharkatuko dugu zubia igaro eta otso arrastoak jarraituko ditugu jolastokia eskuin aldean utziz. Berehala, errepidea gurutzatu eta errekaren ertz berean jarraituz zuhaitzen itzalean doan bidean jarraituko dugu. Astigarragako zubia ezkerrean dugula au- rrera jarraituko dugu eta berehala berriro bide estu baina seinaleztatuan sartuz, aurrerago buru gainetik belarra jaisteko kable-sistema igaroko zaigularik.
Olaluzeaga etxetik eskuinean bidexkan igoz bertaratuko gara karobi-zulora. Hau ikusi ondo- ren bidea jarraituko dugu, errepidea gurutzatu eta berehala etxe barrenetik ezkerrera eginez aurrera ekiteko. Berehala gara berriro bidexkan.
Joxemiel Barandiaran amaren baserria ezkerrean utziz egingo dugu aurrera (Peruenezar). Joxemielen jaiotetxea den baserria ikusi ondo- ren ezkerrean utzi eta bidea jarraituko dugu (Sara Etxea).
Hau ikusita etxe artean igaroz aurrera jarrai dezakegu. Bidetik, errekak egiten duen mean- droaren barnealdean XVI. Mendeko Zelaibar dorretxea ikusiko dugu, zeina Lazkaoko jauna- rena zen bere garaian, eta aurrerago multzo hi- draulikoko elementu den Errotatxo ere igaroko dugu Larruntzara heldu aurretik.
Barandiaran museo ikusi ondoren aurrera ja- rraituko dugu Lauztierrekako zubia ezkerrean utziz eta herri-bidea jarraituz. Honela (ur-bide) eta Olasagasti etxeak igarota sartuko gara be- rriro bidexkan.
Uharka, atseden hartzeko leku aproposa izateaz aparte, hemen hasten da errotaren funtzionamendua bermatzen zuten uren kanalizazioa. Atsedenaren ondoren herri-bidea aurrera jarraituko dugu.
Eta Ergoiena auzoan emango dugo amaiera ibilbide erakargarri honi. Auzo txiki honetan kokatzen da Ataungo sagardotegi bakarra, eta horregatik jende asko biltzen da bertara sagar- do garaian. Ibilbidea amaituta atseden hartzeko plazan badira eserlekuak eta baita haurrentzako jolastokia ere, iturria eta guzti.
Distantzia: 7,17 km
Denbora: 1,5 ordu
Zailtasuna: Erraza
Desnibela: 214m- 65m+
Informazio gehiago: www.ataunturismoa.net