IBILBIDEAK

> GIPUZKOA

Kurtzebarriko itzulia

Ibilbide hau Aizkorri-Aratz parke naturaleko ibilbide sarean aurkitzen den PR-a da.

1. Parkeko sarbidea: urkulu urtegira daraman Bainuetxeko bidegorriaren hasieran dago. Hemendik abiatu eta 2 kilometrora urtegira iri-tsiko gara; eskuinean Matxiniturri iturria.

2. Matxiniturri iturria: horren atzetik irteten den ezkerreko herribidetik gora egin eta kilometro eskasera Aretxu txabolara iritsiko gara.

3. Aretxu txabola: beheranzko gurdibidea jarraitu. Lehenengo bidegurutzean beherantz jo eta 100 metro eskasera ezkerretara dagoen baso pista jarraituko dugu. Kilometro eta erdi egin ondoren, Mendiolako bidea utzita, ezke-rrerantz doan Arabako mandobidea jarraituko dugu. Kilometro erdira Uriaga baserriarekin egingo dugu topo.

4. Uriaga baserria: baserria ezkerrean utzita eskuineko bidea hartu eta mendiaren ipar aldetik gora egingo dugu. Kilometro bat egin ondoren San Joan Txiki ermitako bidegurutzera ailegatuko gara; ermita bisitatzeko eskuineko bidea jarraitu 300 metro eta aurrez aurre izango dugu.

5. Ermitako bidegurutzea: bidegurutzean zuzen jarraituz, Asuntzetako pasaia zeharkatu eta Udalatzako saroira iritsiko gara. Segidan ibilbideak ezkerreko norabidea hartuko du, poliki poliki Kargalekurantz igotzeko.

6. Kargaleku: Kargaleku edo Aposta, Kurtzebarriko ipar lepoan dago. Elorretako haitza eta Arangoiti mendien artean gaude, Kur-tzebarriko lepoan, hain zuzen. Bertan, inguruko pasaiaren edertasunez gozatuko dugu.

7. Degurixa: kargalekutik eskuinerantz abiatuta, Basobaltzeko pagadi sakonetan zehar sartuko gara Atxulo izeneko arkura, kareha-rrizko begi zulora, iritsi arte. Hor zeharkatu eta malda gogor bat jaitsiz Degurixako depresiora iritsiko gara. Eskuineranzko norabidea hartu txabola aurretik eta 250 metrora berriz eskuinera jo. Pista jarraituz, 1.200 metrora, Ugastegira helduko gara.

8. Ugastegiko abeletxea: abeletxe hori Bekoetxe, Penpelin, Erdokoetxe eta Goikoetxe baserriez osatzen da; azken hori izanik Gipuzkoako baserririk garaiena (760 m). Baserriak eskuinean utzita, zuzen jarraitu Arbeko amildegia jaitsiz. Pista jaisten hasi eta 600 metrora ezkerreko bidezidorra hartuko dugu Arbeko txabolara iritsi arte.

9. Urkulu erreka: erreka hori inguruko mendietan sortzen da eta Urkuluko urtegian isurtzen ditu urak.

10. Goroeta elizatea: urtegia inguratzen duen errepidera heldu eta ezkerreko norabidea hartuko dugu. 1.200 metrora ezkerreko pistatik gora egin eta Goroeta elizatera ailegatuko gara. Bertako baserri batzuen artetik elizateko Santiago elizara iritsiko gara.

 

11. Egokitutako bidegorria: eliza atzean utzita, berriz bidegorriarekin egingo dugu topo. Hori jarraitu eta 500 metrora, Areantza elizateko sarbide ondotik doan bidea segituz hasierako puntura iritsiko gara.

OINARRIZKO EZAUGARRIAK

Distantzia: 18,6 km

Denbora: 6 ordu

Desnibela: 839 m

Gehienengo altuera: 1.095 m

Gutxienengo altuera: 255 m

 

Zailtasun zaila. Mendiko botak.

PUBLIZITATEA
Cookies icon

Cookien erabilpena. naiz.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. naiz.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.