Euskal kostaldeko geoparkea

    Zumaia, Deba y Mutriku conforman un fascinante mundo por descubrir, el Geoparque de la Costa Vasca. Un territorio que atesora un patrimonio geológico, paisajístico y cultural extraordinario, reconocido por la UNESCO.

    Este paisaje guarda algunos de los episodios más impresionantes de la historia reciente de la Tierra, como la gran extinción de los dinosaurios.

    + INFO:
    www.geoparkea.com

Lurrak, zuhaitz enborrak bezalaxe, iraganaren oroimena gordetzen du; eta paisaiak, haitzak eta fosilak irakurriz iragan hori deszifratzea abentura zirraragarri batean bihurtzen da. Euskal Kostaldeko Geoparkean, Flyscharen eta Karstaren ibilbideetan barrena, gure planetaren historiako mugarri garrantzitsuenak biltzen dira, dinosauroen desagertze handia, esaterako.

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute eta ondare natural, geologiko eta kultural baliotsua du. Gainera, 2010az geroztik, Unescoren aitortza duen Europako Geoparkeen Sareko kide da. Flyschak ematen dio nortasuna Geoparkeko kostaldeari. Bertan, hondartzak eta kala txikiak itsaslabar ikusgarriekin

tartekatzen dira. Hain zuzen, bertako labarretan inoiz idatzi den libururik liluragarriena irakur dezakegu. Liburu honetako orrialdeak itsas azpian eratu ziren eta egun, geruzaz geruza, 13 kilometro luze duen etenik

gabeko liburua osatzen dute. Flyscharen ibilbidean barrena, historian zehar 60 milioi urteko bidaia egiteko aukera dugu. Kostaldetik barnealderantz abiatuz, Karstaren eremuan sartuko gara, ezusteko txikiz beteriko haran ederretan (Lastur, Olatz…). Piramide itxurako kareharrizko mendiak, bailara ezkutuak, haitzuloak, agertzen eta desagertzen diren errekastoak eta, guztien gainetik, paisaiari berezko izaera ematen dioten eta gure herriaren ohituren gordeleku diren baserriak aurkituko ditugu. Ugariak dira Geoparkea ezagutzeko ditugun aukerak. Bisita gidatuen eskaintza zabala prestatu du Geoparkeak, besteak beste, itsaslabarrak bertatik bertara itsasotik begiztatzeko, marea behera dagoenean haitzetan topa dezakegun natur aberastasuna ezagutzeko edota Mutrikuko Nautilus Zentroan garai batean itsasoan jaun eta jabe ziren ammoniteen fosil erraldoiak ikusteko. Era berean, Geoparkeak tokiko kultura eta ohiturekin bat egiteko aukera eskaintzen du, Lasturren haurrei zuzendutako ‘Artzain Txikiak’ esperientziarekin, Mutrikuk mendeetan zehar itsasoarekin izan duen loturaren azalpenarekin eta nola ez, Geoparkeko gastronomia dastatzeko aukera paregabearekin.

    Zumaia, Deba y Mutriku conforman un fascinante mundo por descubrir, el Geoparque de la Costa Vasca. Un territorio que atesora un patrimonio geológico, paisajístico y cultural extraordinario, reconocido por la UNESCO.

    Este paisaje guarda algunos de los episodios más impresionantes de la historia reciente de la Tierra, como la gran extinción de los dinosaurios.

    + INFO:
    www.geoparkea.com

Publizitatea