Donibane Garazi, zaro eta Esterenzubi ezagutuz

Nafarroa Behereko hiriburutik abiatuz, eta mendiko txangoa eginez, inguruko bi herri polit ezagutzeko aukera ematen du ibilbide honek. Eguraldi onarekin zelai berdeez gozatu ahal izango dugu.

    Distantzia: 11,9km.

    Denbora: 4,10h.

    Desnibela: 510m.

    Zailtasuna: * *

Donibane Garaziko Charles de Gaulle plazan badago aparkatzeko lekua, erdigunean. Ibilbide hau Turismo Bulegoan bertan hasten da. Bertatik elizarantz joan eta gero Zitadela kaletik Jondoni Jakobe ateraino (Porte de Saint-Jacques) joango gara. D401 errepidea jarraituko dugu kilometro bat, eta eskubira dagoen bidexka hartu, Zaro herriraino. Bertan, D401 errepidearekin berriro topo egingo dugu (40 minutu oinez, gutxi gorabehera, hasiera puntutik).

Zaro zeharkatuko dugu elizaren atzetik pasatuz, eskubian utziz, eta herriaren beste aldetik aterako gara. Eiheralarre-Aintzila (“St-Michel-Aincille”) bidegurutzean zuzen joan behar da bideari jarraituz, Karrikapuntatik.

Asfaltatutako bidea amaitzen denean, eskuineko bidea hartu, langa pasa eta baso-gune batean dagoen bidea jarraitu. Bigarren hesi bat pasatu eta bidea segituko dugu. Bi borda zeharkatu behar dira ondoren, eta bide aldapatsu batetik igo baserri batera iritsi arte.

Zuzen jarraituz gero, Aintzilatik datorren errepidearekin egingo dugu topo. 25 metro aurrerago ezkerrera egin pista bat hartzeko.

Pista hori jarraitu behar da belardietara iritsi arte. Lehen belardia zeharkatu ostean, eskuineko bidea hartu hesiari jarraituz. Bidea amaitzean, pixka bat jeitsi beste aldera pasatzeko, eta bide asfaltatu batera iritsiko gara.

Eskuinera biratu pista batetan sartzeko eta azken tontorreraino jarraitu. Kurbak jarraituz jeitsiera pista batetik egingo dugu, lehen etxeak amaitu arte. Bide asfaltutik pasatu ostean, D301 errepidean sartuko gara ondoren, eta ezkerra egingo dugu. Errobi ibaia zeharkatzen duen zubia pasatu eta Esterenzubi herrira iritsiko gara.

Kontutan izan ibilbide hau ez dela zirkularra, eta Donibane Garazira itzuli beharko dugula (8 kilometro dira errepidetik).

    Distantzia: 11,9km.

    Denbora: 4,10h.

    Desnibela: 510m.

    Zailtasuna: * *

Publizitatea