BURUNTZALDEA

SARRERA

La comarca de Buruntzaldea está formada por seis municipios y se sitúa a escasos 10 kilómetros de Donostia. Se trata, por tanto, de un destino ideal para disfrutar tanto del mar como de las bellas y verdes montañas. Y no solo eso, el visitante también puede deleitarse con el extenso patrimonio artístico, cultural y gastronómico de la zona. Estamos hablando de un entorno repleto de sidrerías y con una inequívoca mezcla de tradición y modernidad. Buruntzaldea es un lugar perfecto para conocer y disfrutar.

HERRIAK

USURBIl. t 943 37 19 51 · usurbil.eus

HERNANI. t 943 33 70 00 · hernani.eus

ASTIGARRAGA. t 943 33 50 50 · astigarraga.eus

LASARTE-ORIA. t 943 37 60 55 · lasarte-oria.eus

URNIETA. t 943 00 80 00 · urnieta.eus

ANDOAIN. t 943 30 08 30 · andoain.eus

IKUSTEKOAK

Baserriak Buruntzaldeko paisaiaren elementu ohikoenetakoa dira. Besteak beste, Iturmendi, Txilibita, Arkaizpe, Ariztegi, Lopetegi edota Lizarraga dira aipatzekoak Hernanin, baina orotara 150etik gora zenbatu dituzte herri horretan. Andoainen, aldiz, Sagarmendi eta Berrozpe dira aipagarriak, eta Urnietan, berriz, XVI. mendeko Aierdi baserria.

URNIETA: BESABI JATETXEA · SOLOZABAL AUTOESKOLA

Usurbilen, azkenik, XVI. mendeko Ibarrola Haundi eta Gaztañaga, eta XVIII. mendeko Arrillaga Haundi eta Artzabal. Jauregi ugari ere aurki daitezke eskualdea osatzen duten herrietan. Hernanin, adibidez, bi armarri dituen Beroiz-Enea, eta oinplano angeluzuzeneko Aierdi Arretxea eraikina dira ikustekoak. Biak ala biak XVIII. mendekoak; Portalondo, berriz, dorretxe izan zen eta XV. mendean hiriko harresiaren zatia zen; Egino etxea, aldiz, XVII. mendeko eraikin ederra da.

ANDOAIN: IRUNBERRI TABERNA

Andoainen, Isturitzaga da gaur egun osorik geratzen den dorretxe bakarra. Usurbilen, XVII. mendeko Atxega, Saroe eta Konseju Zar jauregiak dira nabarmentzekoak.

Arkitektura erlijiosoari dagokienez, Hernanin San Joan bataiatzailearen parrokia-eliza da ikustekoa, 1548 eta 1595. urteen artean eraikitakoa. Herri horretako San Agustin komentuak XIII. mendeko portada erromanikoa du. Gotikorako trantsizioa adierazten duen aurrealde hori Hernaniko parrokia-eliza zaharrarena da. Gurutze Santuaren otoitz lekua, aldiz, 1570ean udaletxearen atzealdean eraiki zen eta lauki itxurako altuera bakarreko eraikina da. Santa Barbarako gotorlekua eta baseliza ere interes bereziko lekuak dira. Andoainen, bestetik, Tourseko San Martin eliza aurki daiteke, XVIII. mendearen bigarren erdian eraikia; barrokoaren barruan Ibero arkitektoek sorturiko berariazko estilokoa da. XV. mendeko Sorabillako San Martin eliza eta Santa Krutz ermita ere ikustekoak dira. Azken hori Oria eta Leitzaran ibaien artean eraiki zuten eta bertan XIII. mendeko Kristo santuaren eskultura gotikoa dago. Horiez gainera, Urnietako San Migel eliza XVII. mendean altxa zuten eta estilo barroko eta eklektikoa du, Aro Modernoko eraikin bat delako. Azkorteko eta Santa Leokadia ermitak, aldiz, Aro Garaikidekoak dira (XIX. m), eta azken horrek estilo neoklasikoa dauka. Fatimako Ama Birjinarena, ostera, Aro Modernokoa da eta solairu bakarreko oinplano angelu zuzena dauka.

Lasarte-Orian aipatzekoa dira barrokoa eta neoklasikoa uztartzen dituen San Pedro eliza (XIX. m) eta Brigiden komentua, XVII. mendean eraikitakoa eta barroko estilokoa. Astigarragan, bestalde, Andre Mariaren Zeruratze Parrokia, Murgiako Andre Maria izenez ere ezaguna, antzina gotorleku bat izan zitekeenaren tokian dago kokaturik, eta Santiago baseliza, ostera, izen bereko mendiaren gailurrean.

Usurbilen, San Salbatore eliza aipatu beharra dago, XVI eta XVII. mendeen artean sortua. Eskualdeko beste eraikin interesgarri batzuk dira Txoritokietako gaztelua Astigarragan, guda-ingeniaritza eta arkitekturaren aparteko lana. Herri berean Ergobiako zubia dago, bertatik igarotzen baitzen Gaztela eta Frantzia lotzen zituen errepidea, Urumea ibaiaren gainean.

HERNANI: LATXUNBE JATETXEA · KITTO TABERNA · ZINTZARRI TABERNA · GARIN TABERNA · ARROBI OSTATUA · TTILIN TTOLON

Hernaniko Leoka garbitokia, bestetik, 1916. urtean eraiki zuten, bere garaian iturri eta garbileku publiko gisa erabili zen, baina 1980an guztiz eraberritu zuten. Urnietan, azpimarragarria da Errotaberri, XX. mendeko errota hidraulikoa.

Andoainen, amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi Bastero Kulturguneko eraikina, Luis Peña Ganchegui, Rocío Peña eta Mario Sangalli arkitektoen obra, baita Martin Ugalde kultur parkea ere, antzina Laborde fabrika izandakoa eta mugimendu estetiko arrazionalistaren barruan kokatzen dena.

USURBIL: PATRI JATETXEA · ARTZABAL JATETXEA · BORDATXO TABERNA · TXIRIBOGA TABERNA · AGINAGA HOTELA · SOLOZABAL AUTOESKOLA

Obra artistikoak ere ugariak dira Buruntzaldean. Usurbilen, esaterako, aipagarriak dira 1973an Jose Luis Zumeta artistak egin zuen 16 metro zabaleko eta 9 metro luzeko zeramikazko murala; Juan Jose Alkain bertsolari handiaren omenez egindako Udarregi eskultura edota sagardoari eskainitako monumentua.

Aztarna megalitikoei dagokienez, ezin aipatu gabe utzi Andoainen, Belkoaingo trikuharria, Brontze Aroko hilobi-monumentua eta Usobelartzako monolitoa, lurrean bertikalki sartuta dagoen 1,45 metroko harria, hain zuzen ere. Urnietan, berriz, Otsolepoko, Aballariko edota Saraskorriko trikuharriak dira interes berezikoak, baita Arlegorko zabaleko, Tximistako Egiako eta Etenetako Cromlech multzoak ere. Astigarragan, azkenik, Txoritokieta eta Langagorri monolitoek merezi dute bisita. Ingurune naturala ere ederra da Buruntzaldean. Leitzaran bailara (Andoain), esaterako, aparteko lekua da. 1995eko irailaren 29an Gipuzkoa aldeko Leitzaran ibaiaren harana Biotopo Babestu izendatua zuten.

Ibai bazterrean, aipagarria da burdinolen bidez egindako ustiapena. Mendiei dagokienez, azkenik, aipagarriak dira Donostialdea eskualdeko talaia naturala den eta euskal kostaldearen panoramika ikusgarria eskaintzen digun Adarramendi (824 m.), baita haren inguruan dauden Aballarri (642 m.) eta Oindi (548. m) tontor ederrak ere. Buruntza mendiak (441 m.), azkenik, eskualdeari izena emateaz gain, gailurretik gertu Burdin Aroko kastro edo antzinako herrixka gotortu baten aztarnategia dauka, monumentu-multzo izendatua, baita San Roke ermita ere.
 

Ez zaitez Buruntzaldetik joan Hernaniko Santa Barbara gotorlekua bisitatu gabe.
Ez zara damutuko!

JAIAK

MAYO. 3. ANDOAIN. Santa Cruz. PRIMER DOMINGO DEl MES. USURBIL. Andatza Eguna. 15. ASTIGARRAGA y USURBIL. San Isidro. ANTEPENÚLTIMO DOMINGO DEL MES. USURBIL. Sagardo Eguna. ÚLTIMO FIN DE SEMANA DEL MES. URNIETA. Fiestas de la juventud.

JUNIO. MEDIADOS DE MES. ANDOAIN. Festival Internacional de Rock. 24. HERNANI y ANDOAIN. Fiestas de San Juan. 29. LASARTE-ORIA. Fiestas de San Pedro.

JULIO. 2. USURBIL. Fiestas de Santixabel. 25. ASTIGARRAGA. Fiestas de Santio. 26. LASARTE-ORIA. Fiestas de Santa Ana. 31. HERNANI. Romería de Santa Bárbara.

AGOSTO. 16. ASTIGARRAGA. Romería del día de San Roque.

SEPTIEMBRE. 29. URNIETA. Día de San Miguel.

KULTURGUNEAK

CHILLIDA LEKU. HERNANI. Artistaren obraren lagin handi bat bisitatzeko aukera. museochillidaleku.com

ANTONIO MERCERO GUNEA. LASARTE-ORIA. Erakusketak eta konferentziak egiteko aretoak. lasarte-oria.eus

SAROBE. URNIETA. Arte eszenikoen gunea. sarobeurnieta.eus

ERRIBERA KULTURGUNEA. ASTIGARRAGA. Zinema, antzerkia, musika emanaldiak, eta abar. astigarraga.eus

BASTERO KULTURGUNEA. ANDOAIN. Zinema, antzerkia, musika emanaldiak, eta abar. bastero.eus

PROPOSAMENAK

SAGARDOETXEA. ASTIGARRAGA. Museo de la sidra vasca. sagardoetxea.com

EZAGUTU HERNANI. HERNANI. Visitas guiadas a sidrerías de la localidad. hernani.eus

PISCINAS AL AIRE LIBRE. HERNANI. Piscina irregular de 1.000m2 con 1,50m de profundidad. turismoa.hernani.eus

ITINERARIO “HARRIA HITZ”. USURBIL. Conocer los elementos culturales más característicos del pueblo. usurbil.eus

BASITEGI HIPIKA KLUBA. URNIETA. Una gran oportunidad para montar a caballo y poni. clubhipicobasitegi.com

ARIMA PADEL ElKARTEA. URNIETA. Padel, fittness, fisioterapia y mucho más. arimapadel.com

KAXKARDI KIROL ELKARTEA. HERNANI. Cursos de piragüismo y diversas actividades. kaxkardi.blogspot.com

GOIBURU GOLF CLUB. ANDOAIN. Jugar o aprender a jugar al golf. goiburugolf.com

QUANTUM SCAPE ROOM. LASARTE-ORIA. Juego de aventura físico y mental. quantum.eus

AUTOMOBILAK / BURUNTZALDEA
SOROZABAL AUTOESKOLA.

URNIETA. Idiazabal kalea, 24-1ª.

USURBIL. Irazu kalea, 2.

EROSKETAK / BURUNTZALDEA
HERNANI | TTILIN TTOLON.

Belar denda, terapia naturalak, elikadura ekologikoa, dietista eta masajista. Txirrita kalea 10. t 943 555 694

JATETXEAK / BURUNTZALDEA
USURBIL | PATRI JATETXEA.

Sukaldaritza tradizionala eta egungoa. Garaiko produktuak eta entsalada bereziak. Eguneko menua astean zehar. Menu bereziak eta karta asteburuetan. Bazkariak astelehenetik igandera. Afariak ostiraletik larunbatera. Nagusia 14. t 943 362 725

USURBIL | ARTZABAL JATETXEA.

Egunero zabalik, 9tatik aurrera. Eguneko menua 12,50€. Asteburuko menua. Gosariak, pintxoak, bokatak, haragiak... Tirolina eta umeentzat jolasteko gune berdeak. Portxea eta terraza. Puntapax 8. t 943 369 139 • www.artzabaljatetxea.com

HERNANI | LATXUNBE JATETXEA.

Eguneko menua. Asteburuetan karta eta kartaz kanpokoak. Urbieta kalea 16. t 943 552 630

URNIETA | BESABI JATETXEA.

Gosari, bazkari eta afariak. Karta. Betiko euskal sukaldaritza. Adarra mendiaren magalean, toki lasai eta ederrean. Astelehenetan itxita. Goiburu bailara. t 943 330 131 www.besabijatetxea.com

LO EGIN / BURUNTZALDEA
USURBIL | AGINAGA HOTELA.

Sagardotegi menua eta euskal sukaldea. Logelak. Aginaga auzoa. t 943 370 668 • www.aginagahotela.com

HERNANI | ARROBI OSTATUA.

Logelak, gosariak, plater konbinatuak, bokatak... Leku lasaia eta etxeko giroa. Terraza ederra. Santa Barbara auzoa 87. t 943 337 211www.arrobiostatua.com

TABERNAK / BURUNTZALDEA
USURBIL | BORDATXO TABERNA.

Plater konbinatuak, bokatak, pintxoak. Giro ezin hobea. Egunero zabalik. Zubiaurrenea 5. t 943 371 042@bordatxo_usurbil

USURBIL | TXIRIBOGA TABERNA.

Eguneko menua, pintxoak, tragoak, terraza... Irazu 6. • txiriboga

HERNANI | ZINTZARRI TABERNA.

Egunero Irekia. Arratsalde eta gauean giro ederra. Parranderoen gunea. Terraza atsegina frontoian ondoan. Ezkiaga pasalekua z/g.zintzarri.taberna

HERNANI | GARIN TABERNA.

Egun osoa zabalik. Pintxoak eta tragoak. Sagardotegi garaian giro bikaina. Hernaniko erdigunean. Giro jatorra eta euskalduna. Nafar kalea 10.

HERNANI | KITTO TABERNA.

Goizeko 10:00tik irekia. Pintxoak. Hanburgesak. Urte osoa zabalik. Terraza zoragarria. Musikarik onena. Ezkiaga pasalekua 4. t 943 553 095

ANDOAIN | IRUNBERRI TABERNA.

Asteazkenetik igandera irekita. Asteburuetan etxean egindako pizzak eta plater konbinatuak. Nagusia atzekaldea 1. t 943 590 532

PUBLIZITATEA
Cookies icon

Cookien erabilpena. naiz.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. naiz.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.