Uribe Butroe
El clima local de la comarca de Uribe Butroe hace que este entorno sea apropiado para la agricultura, incluso para cultivos cítricos o de la vid con la que tradicionalmente se ha elaborado el txakoli en estas tierras. El río Butroe conforma un paisaje idílico para pasear y descubrir las particularidades de esta zona con marcado carácter rural. Una naturaleza en la que desconectar, hacer rutas o senderismo y disfrutar contemplando el entorno desde los montes Unbe o Sollube, así como desde el biotopo de San Juan de Gaztelugatxe. Sin olvidar el castillo de Butroe, que parece sacado de un cuento de hadas.
Ikustekoak
Gatikan dago Bizkaiko eraikin ezagunenetako bat: Butroe gaztelua (1888). Eraikin erromantikoa, XV. mendeko dorretxe baten gainean eraiki zuten, bando- gerren lekuko izan zen Muxika-Butroe gotorlekua, hain zuzen ere. Estilo eklektikoa du, neogotikoan, neoarabiarrean eta erromanikoan inspiratua. Naturagune paregabean kokatuta dago, alboan atseden hartzeko gune zabal bat eta lorategia baititu.
Handik gertu, Madalena ermita (XIII. m.) bisita daiteke, mendixka baten gainean kokatutakoa. Hala dago ere Gamiz-Fikako Jesus Gurutziltzatuaren –edo “Kurtzefezioa”– baseliza barrokoa (1783), Bizkaiko Kurtzeperio erakargarrienetako bat. Herri berean aipagarria da San Andres eliza errenazentista, XVIII. mendean ia erabat berreraikia, eta egun eliza barrokoa dena. Jata mendiaren beheko aldean dago Zumetxaga ermita eta horrekin batera nabarmenak dira Bakioko beste baseliza batzuk: San Martin, Santa Ursula, Santa Katalina, San Kristobal eta San Esteban.
Mungian Zumetzagako San Migel baseliza erromanikoak (XII. m.) ia aldatu gabe mantendu du bere jatorrizko solairua eta ondare bizkaitarraren harribitxi nagusienetako bat da. Meñakako Andra Mari eliza (XVII. m.) eskualdeko interesgarrienetako bat da, fabrikazio errenazentista zainduagatik eta alboko portadaren arku apaldu ederragatik. Laukizko San Martin eliza (1748), berriz, herri estilokoa da, antzinako baseliza baten gainean altxatua. Maruri-Jataben San Lorentzo Martiriaren parrokiak atzeko sarreran kapitel erromaniko bat du, XII. mendekoa, desagertutako Santa Kruz baselizatik datorrena, ur bedeinkatuaren ontzi gisa berrerabilia. Ondoan, Maruri-Jatabe Elizatearen antzinako Mahaia dago. Udal gobernuko kontuak aurkeztu eta kontratu publikoak enkantean ateratzen zituzten bertan. Era berean, Gatikan, Andra Mari elizaren (XVI. m.) atarian, Elizatearen Mahaia dago, non bizilagunak mendeetan euren intereseko gaiak aztertzeko bildu izan diren.
Laukizen dagoen Unbeko santutegia Andre Mariaren gurtzarako tenplu eta erromes leku ezaguna da, bertako iturburuak ustezko ahalmen sendagarria baitu. Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia da Bakioko San Pelaio basilika (XII), eta Mungiako Andra Mari parrokia ziur aski hiribildua sortu baino lehenagokoa zen. Egun, azoka gune bilakatu da eta hainbat ekimen egiten dira bertan, baina bere fatxada barrokoa mantzentzen du. Erdi Arokoak dira ere Larrauriko Andra Mariren (XVI. m.) eta Laukarizko Santiagoren tenpluak (XVII. m.). Meñakako Kristo aurreko hilarri multzoa Bizkaiko interesgarrienetako bat da, tradizio indoeuroparreko aztarna eta pieza ugari aurkitu baita bertan. Gamiz-Fikan Atxispeko San Pedro eta Erdi Aroko ehorztokia daude. Inguruko haitzetan egindako indusketa lanetan bi hilobi aurkitu ziren eta Kantauri isurialdean bakarrenetakoak dira.
Arkitektura zibilari dagokionez, Bakion Ormatza eta Elexpuru jauregiak (1860-1890) aurki daitezke, eraikin tradizionalekoak, Rosario-Enea bezalako eraikin neokantabriarrak, baita Itxas-Ondo jauregia (XX. m.) ere. Meñakan Otuna jauregia (1626) dago, estilo aristokratiko garbikoa, herrialdeko landa jauregi onenetarikoen artean sailkatua. Mungian estilo eklektikoko Agirre jauregia (XVIII. m.) eta itxura neogotikoko Torrebillela jauregia daude, antzina dorretxe izandakoa.
Landetxo Goikoa baserria Mungiako ondarearen harribitxia da. XVI. mendean eraikia, Euskal Herriko baserri zaharrenetako bat da. Egun, Euskal Mitologiaren etxea da. Gamiz-Fikan Errementaria baserria dago, XVII. mendean eraiki zenetik oso aldaketa gutxi izan dituena.
Maruri-Jatabeko baserri gehienak bizkaitar motakoak dira, askok mahats-parrak dituzte fatxadetan edo mahastietako zutoin zaharrak ere mantentzen dituzte. Esanguratsua da Zubiaurre baserria, bertan eskualdeko azken errementarietako batek lan egiten baitu. Meñakan XVI-XIX. mendeen arteko estilo desberdinetako baserriak daude, batzuek arkitektura eta apaingarri txiki bitxiak dituzte. Garai desberdinetako baserriak ere badira Bakion, baita Gatikan ere, XVII-XVIII. mendeetan altxatakoak.
Eskualdean badira oraindik ere martxan jarraitzen duten edo bisita daitezkeen errotak. Horien artean, Bakioko Zintziri, Gatikako Lauxarra, Maruri-Jatabeko Garaiza edota Gamiz-Fikako Errotabarri (1795). Azken horrek artoa ohiko sistemarekin ehotzen jarraitzen du.
Gamiz-Fikako Ugarte dorreak bere jatorrizko Erdi Aroko itxura gorde du, ohiko gotorretxeen defentsa egitura, eraldaketa asko izan baditu ere. Mungiako Billelako dorreak (XV. m.), berriz, itxura neogotikoa du gaur egun. Beste eraikuntza esanguratsu batzuk: Laukizko udaletxea landa etxebizitza tipologiakoa da; Estepan Urkiaga ‘Lauaxeta’ idazle eta poeta bertan jaio zen 1905ean. Herri bereko frontoiak eta probalekuak osatzen duten multzoa zonaldeko garrantzitsuenetako bat da eta Sokatirako Gaztedi Taldearen egoitza ere bada gaur egun. Mungiako Alkartasunaren iturria (XIX. m.) Arnagako parkean dago, eta elkartasunaren eta adostasunaren ikur da.
Bakio Bizkaiko txakolinaren sehaska da. Txakolingunea, txakolinaren interpretazio zentroa, bertan da, eta herriko etxe askotan txakolina egiten bada ere, lau txakolindegi bakarrik daude jatorri deiturari atxikiak. Gatikan ere badira mahastiak eta fruta arbolak. Ezin zara Uribe-Butroetik joan, bere balio ekologiko, kultural eta historikoagatik babestua dagoen Gaztelugatxeko biotopoa ikusi gabe.
GAZTELUGATXEKO BIOTOPOA. BAKIO. Bere historia eta kondairak ezagutzeko mendi ibilaldia eta bisita. bakio.eus
BUTROE GAZTELUKO HARRESIZ KANPO IBILALDIA ZALDIZ. GATIKA. Club Hípico Castillo de Butrón. hipicabutron.es
GOLF ESKOLA URGOITI JAUREGIAN. MUNGIA. Inoiz golfean jokatu ez dutenentzat esperientzia. Hotel Palacio Urgoiti. palaciourgoiti.com
SAN PELAIO. BAKIO. Bisita gidatua baseliza erromanikora eta hilerrira. bakio.eus
IZENADUBA BASOA. MUNGIA. Euskal mitologiari buruzko antzeztutako bisita eta 3D simulagailua. izenaduba.com
4X4 AUTOAN IBILBIDEAK. BAKIO. Kostaldean barrena bidaia, bertako basoetako flora eta fauna ezagutuz. 4x4ocioaventura.com
AUTOGIDAREKIN BISITA. MUNGIA. Herriko 30 puntu ezagutzeko ibilbidea. mungia.org
GARAIZAR LANDA ETXEKO ERROTA ZAHARRA. MARURI- JATABE. Ondare etnografiko horretara bisita gidatua egin daiteke. uribe.eu
BOGA GARAGARDOAK. MUNGIA. Garagardo artisauaren ekoizpena ikusi eta dastatu. boga.eus
TXAKOLINGUNEA. BAKIO. Txakolinaren ezaugarriei eta ekoizpen prozesuari buruzko erakusketa. bakio.eus
EUSKAL HERRI KIROLEN PARKE MUSEOA. MUNGIA. Kirol bakoitzaren jatorri eta garapenari buruzko azalpena. izenaduba.com
MUNGIROCK. MUNGIA. Talde gazteen entsegu gunea eta kontzertu aretoa. mungia.eus
ENERO
18 MUNGIA. San Antontxu.
ABRIL
25 GATIKA. San Marcos.
JUNIO
26 BAKIO. San Pelayo.
29 MUNGIA. San Pedro.
JULIO
22 GATIKA. Madalenas.
AGOSTO
10 MEÑAKA, MARURI-JATABE. San Lorenzo.
16 MEÑAKA. San Roque.
24 GATIKA. San Bartolome.
29 BAKIO. Fiestas patronales.
SEPTIEMBRE
2 GAMIZ-FIKA. San Antolín.
13 MARURI-JATABE. Santa Cruz.
29 GAMIZ-FIKA, LAUKIZ. San Miguel.
NOVIEMBRE
11 LAUKIZ, GAMIZ-FIKA. San Martín.
30 GAMIZ-FIKA. San Andrés.
Gran variedad en artículos de regalo, personales y para el hogar. Todo lo que necesites en productos de droguería y mercería. Diversidad en perfumes y cosmética.
Zuzeneko musika ta kontzertuak. Terraza ikusgarriak. Oilasko erretegi ta aparteko karta. Menu bereziak. Talde ta kuadrila haundientzako tokia. Etor zaitez girorik onenera!