Txorierri

Naturaleza, espacios rurales y tecnología conviven en perfecta armonía en Txorierri. Esta comarca llena de historia y tradición, ofrece un bello entorno en el que disfrutar del ocio y encierra muchos encantos para quienes se animan a visitarla. Mantiene vivas sus tradiciones, pero ha sabido adaptarse a los nuevos tiempos, dejando atrás la industria tradicional que ha sustituido con tecnología, innovación y servicios. No obstante, conserva en sus calles rastros medievales, caseríos de diversos estilos o molinos que aún cumplen su función.

Derio
Larrabetzu
Lezama
Sondika
Zamudio

Ikustekoak

Jauregi ugari daude eskualdean, eta aipagarrienen artean daude: Sondikan, Goiri Erdiko (XVIII. m.), 1929an berreraikia, eta Ola, landa arkitekturako eraikin nabariena; Loiun, Larraburu (XVIII. m.) eraikin aglomeratua; eta Larrabetzun, Oloste (XVII. m.) –aurrealdea harrizkoa du eta alboak adreiluzkoak–, Ikaza (XV. m.) –ehiza pinturak eta bi armarri dituen hiru solairuko etxe kubikoa–, eta Anguleri, interesgarria bere arte estilo eta apainketengatik.

Erdi Aroko dorre eta dorretxeak ere gorde dira. Zamudion, Butroi familiak XV. mendean egindako Malpika dorretxea (XV-XVI. m.) ikusiko dugu. Malpika familiak laborantza etxetzat erabili zuen XVIII. mendean, eta egun, kultur etxea da. Defentsa eraikin izanik, Larragoiti (XIV. m.) leku estrategikoan dago, Lezamatik Bilborako bidea kontrolatzen. Loiuko Sangroniz 1774an sute batek hondatu zuen eta Sondikako Torretxu ere egoera kaxkarrean dago.

Sondika
EL CASERIO JATETXEA
Txorierri etorbidea, 6

Eskualdeko herriek landa giroko iragana izan dute, horregatik, baserriek tradizio handia dute. Haietako batzuk oraindik ere zutik jarraitzen dute eta udalerrietan barrena ibiliz ikus daitezke. Derion aipagarriak dira: Gaztañaga eta Gaztañaga Goikoa, 100 urtetik gora duen Larrabarri, eta Islabe. Loiun, Bengoetxe baserria, egun Aspaldiko jatetxea dena eta monumentu izendapena duena, eta zenbait mendetako hainbat adibide: pizkunde garaiko posteen egitura duten Arbildu eta Iñarratza, eta XVII eta XVIII. mendeetako egiturazko panelak dituzten Goikoetxe, Kareagane edota Garone, Beike, Astobieta… Sondikan XVI-XVIII. mende arteko baserriak daude, Lezaman Andra Mari elizaren inguruan leinu etxe eta baserri ederrak ikus daitezke, eta Zamudion Kadaltso etxea aurki dezakegu.

Eraikin erlijiosoei dagokienez, Derioko San Kristobal eliza (X.m.), 1745ean berreraikia, Gernikako Batzarrean ordezkatuko zituzten ahaldunak aukeratzeko bileretarako baliatzen zuten. Larrabetzuko Jasokunde Andra Mariaren eliza (1777), antzinako tenpluaren hondarren gainean, jatorrizko zutabeetatik berreraikia da. Lezaman, Oxangoitiarrek eraikitako Andra Mari eliza (XIII. m.) dago; Loiun, elementu gotikoak gorde dituen eta 1634an berreraiki zuten San Pedro eliza (XII. m.) aurkituko du bisitariak, eta Zamudion, euskal gotiko estiloko San Martin eliza (XVI. m.).

Txorierriko baseliza ugarien artean, batzuk bereizten dira. Loiuko San Migel baseliza, esaterako, Uribeko merindadeko elizgizonen biltoki izan zen; Larrabetzuko San Emeteri eta San Zeledonio –zin egite eliza–. Gotiko berantiarreko horma pinturak ditu eta Bizkaiko erretaula hispaniar-flandestar nabarmenetako bat da.

Lezamako Kristo Santuaren santutxoa (XVI. m.), bestalde, barroko ederrenetako bat da. Hala ere, Derioko apaiztegia da bereziena. 1932an sortua psikiatriko izateko asmoz, bertan behera utzi zuten 1936ko Gerraren eta ondorengo gainbeheraren ondorioz; gerora, obrei ekin zieten apaiztegi bilakatzeko. Arteaga Centrum bilakatuta, azken urteetan enpresak, zerbitzuak eta kirol guneak biltzen ditu.

Ohiko bisitaleku nagusi ez badira ere, eskualdeko hilerrietako batzuk ikusteak merezi du.

Larrabetzu
IRUSTA TABERNA MORO´S PUB
Zarate, 1

Larrabetzuko San Salbatore baselizaren inguruan Goi Erdi Aroko nekropoli bat izan zela uste da. Bertan, disko formako hilarri zati bat dago, gurutzeduna, zirkunferentzia zentrokide baten barruko eraztun horzdun batean inskribatua, VII-VIII. mendekoa. Loiun Britainiarren hilerria dago. 58 hobi ditu eta, haietan, soldadu poloniarrak, britainiarrak eta beste herrialdetakoak daude lurperatuta, gehienak Bigarren Mundu Gerran Royal Navy-n edo Royal Air Force-n ibilitakoak. Vista Alegre hilerria, Zamudio eta Derio udalerrien artean badago ere, Bilboko hilerria da; leku faltari erantzuteko konponbide gisa eraiki zen. Euskal Herriko nekropoli garrantzitsuena da eta eskulturaren edo arkitekturaren ikuspegitik interesgarriak diren 90 bat elementu ditu.

Bi udalerri horien lurretan dago ere Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 1985. urtean sortua, eta enpresa ‘garbiak’ eta teknologikoki oso garatuak direnak biltzen dituena. Eremu horretan, batetik, berdeguneak eta 100 urtetik gorako zuhaitzak daude, eta bestetik, arkitektura abangoardista eta tradizionala uztartzen dituzten eraikinak daude. Halaber, Derion dago Teknologia Interpretazio Zentroa (BTEK), gazteen artean zientzia eta teknologia hedatzeko ekimen aitzindaria.

Handik gertu dago Kaltzako ur-errota, funtzionatzen duen Derioko errota bakarra. Bi aldeko teilatua du eta biltegi eta etxebizitza gisa erabiltzen den beste eraikin bati atxikita dago. Metro gutxira ogia egiteko labe zahar bat dago. Orroño errota (XVIII. m.), aldiz, egoera kaskarrean dago. Loiun ondo gorde dira irina egiteko hiru: Goiengo Errotakoa oraindik badabil eta Txitorreta eta Errotatxuko errotarriak zereala ehotzen aritu dira duela oso urte gutxira arte.

Zamudion, aldiz, Arteaga errotaren hondarrak daude, egun jatetxe bilakatua. Txorierriko zaharrena da, XI. mendeko zubi txiki bat gordetzen du eta XIV-XV. mendeko hormak eta makinariaren pieza batzuk ere baditu. Sondikan Artxandako haize errota dago. 1725ean, Manuel de Bildosola jabe nagusiak eta jabetzaren herena zeukan Juan de Herrerok eraiki zuten erdibana. Gisa horretako erroten artean, aitzindaria izan zen Bizkaian.

Ezin zara Txorierritik joan Athletic Clubek Lezaman dituen azpiegiturak ikusi gabe.

Publizitatea
Proposamenak

EXPERIENCIA ENOTURÍSTICA. LARRABETZU. Visita guiada a la Bodega Gorka Izagirre y cata de txakoli. gorkaizagirre.com

CEMENTERIO DE BILBO. ZAMUDIO. Visita con audioguía a 40 puntos de interés. bilbao.eus

MEMORIA HISTÓRICA. LARRABETZU. Espacio para cuidar la memoria y hacer honor a las víctimas del fascismo. larrabetzu.eus

RUTA DE LA EDAD MEDIA EN URIBE. Visita guiada a seis municipios importantes de la época en Bizkaia. explora-norte.com

LEZAMA. Visita el centro de entrenamiento y escuela de fútbol. athletic-club.eus

GOURMETIZATE. ZAMUDIO. Experiencias ligadas a la gastronomía. gastronomiayregalos.com

TALLER DE PINTXOS. SONDIKA. Sesión para aprender a escoger y combinar sabores. izarza.com

LUCIAREN ETXEA. LARRABETZU. Visita al criadero de aves. www.luciarenetxea.com

Kulturguneak

LABAYRU EUSKAL LIBURUTEGIA. DERIO. Euskal Herriarekin zerikusia duten gaien dokumentazioa. labayru.eus

BTEK BIZI TEKNOLOGIA. ERIO. Puntako teknologian murgil zaitez era dibertigarrian. btek.org

BASERRI ANTZOKIA. DERIO. Euskara eta euskal kultura bultzatzeko kultur eta kirol ekitaldiak. baserriantzokia.eus

Jaiak

MAYO
15 DERIO, LARRABETZU.
San Isidro.

JUNIO
24 SONDIKA. San Juan.
30 LOIU. San Pedro eta Santa Lucía.

AGOSTO
15 LARRABETZU. Andra Mari.
17 ZAMUDIO. Santimami.
24 LARRABETZU. San Bartolomé.

SEPTIEMBRE
8 LEZAMA. Andra Mari.
14 SONDIKA. Fiestas de Santa Cruz.
29 DERIO. San Miguel.

NOVIEMBRE
11 ZAMUDIO. San Martín.

TABERNA FELIPE
Ugao-Miraballes

Especialidad en buenos pinchos y cafés. Abierto todos los días desde las 5 de la mañana. Ambiente agradable con fuego bajo, buena música y todos los partidos de nuestro Athletic.

Kalderapeko
Alde Zaharra

Eguneko menua. Egunero gosariak eta arratsaldetan pintxo bereziak. Asteburuetan eguerdiko menua ematen dugu. Ostiraletan eta larunbatetan, afariak eta errazioak. Taldeentzako kateringa, gosariak eta askariak.

ON KAFE
Galdakao

Bizkaiko kafe eskaintzarik zabalena kafe arabikoan. 50 te mota. Etxeko gozokigintza berezia. Enkarguak jasotzen ditugu. Wifi gunea. 07 babesten duen establezimendua.