Sakana
Al abrigo de las sierras de Aralar, Urbasa y Andia, atravesado por el río Arakil y con el monte Beriain-San Donato en el centro, se sitúa este corredor de praderas, hayedos y robledales centenarios. En sus cerca de 306 kilómetros cuadrados engloba treinta municipios. Desde la antigüedad, es un importante nudo de comunicaciones por donde pasaban la calzada romana Burdeos- Astorga y el Camino de Santiago primitivo. Quien visite Sakana, además, podrá ver templos, casas blasonadas del siglo XVIII o los característicos balcones rebosantes de flores.
Ikustekoak
Aralarko mendikatean dagoen San Migel santutegira (XI. m) igoerak (Uharte-Arakil) aukera ematen du zenbait garai historikotako ondarea ezagutzeko: historiaurreko trikuharriak, arrasto erromatarrak, Zamartzeko monasterio erromanikoa (XII. m), landa arkitekturaren harribitxia, edo santutegia bera, urregintza eta esmaltezko aurrealde ederra eta goiaingeruaren irudi barroko bat dituena.
Hauek eskualdeko eraikin erlijioso nabarmenenak badira ere, gainerako udalerrietan ere badira aipamena merezi dutenak. Hala, Altsasun Jasokundeko eliza errenazentista dago. Barruan, XVII. mendeko erretaula erromanista du, bertan, pasioaren pasarteak, hainbat santu eta Mariaren Natibitatea ikus daitezke, baita egur polikromatuz egindako Kristoren hildako irudi gotikoa ere (XV. m). Udalerri berean, Otadiako Santo Kristo ermita ere ezaguna da, bertan den XVI. mendeko tailu errenazentistari mirari asko egozten baitzaizkio. Altsasutik edo Urdiaindik haritz artean dagoen San Pedro baselizara hel daiteke; bi herrien arteko muga, hegoaldeko fatxadako ateburuak markatzen du. Han, ate gaineko inskripzioaren arabera, Gartzia Ximenez Nafarroako lehen erregea koroatu zuten 71. urtean.
Olatzagutian dagoen San Miguel parrokia (XVI. m), berriz, harriz eraikitako gotorlekua da. Erretaula nagusian (XVI-XVIII m.) santua Pedro eta Pablo apostoluekin batera agertzen da. San Sebastian ermitak, berriz, Belengo Ama Birjinaren tailu gotikoa du (X. m.), eredu germaniarrei jarraiki egina, baita polikromatu gabeko San Antonen eskultura bat ere. Uharte Arakilgo San Joan Bataiatzailearen parrokiak (XIV. m.) zenbait garai eta estilotako aztarnak ditu. Jatorriz gotikoa, sute baten ondoren berreraiki zuten eta 1781ean zaharberritu, neoklasikora hurbilduz.
Beste eraikin erlijioso batzuk: Trinitateko baseliza (Irurtzun), San Sebastian ermita (Lakuntza), San Joan baseliza (Arbizu), Jasokundearen eliza, Erremedioen Gure Amaren, Sorkundearen, San Gregorioren eta San Adrianen baselizak (Etxarri Aranatz).
Olatzagutiko udaletxea (1920) Etxabarri familiaren egoitza izan zen, izen bereko zerrategiaren jabea. Ez da landa eremuko ohiko eraikuntza, estilo modernista eta elementu bereziak baititu, dorre formako begiratokia kasu. Altsasukoa, berriz, 1760an eraiki zuten, fatxadak hiru begiko arkupea eta bi balkoi handi ditu, harriz landutako herriko armarria buru dutela. Lakuntzan 1800eko etxe interesgarriak daude herriko plaza inguruan, baina eraikin zibiletan nabarmentzekoa da Sarrajero Etxea. Barroko estilokoa, harri landuko aurrealdea dauka, 1840ko eguzki erloju bertikalak apaindua. Teilatu-hegalean zur landuko abereak irudikatzen dira. Etxarri Aranatz zenbaitetan berreraiki dutenez, bertako baserriak erabat berrituak izan dira. Ohikoak dira XVII-XVIII. mendekoak, eta sarri patroi hau jarraitzen dute: erdiko atea duen beheko solairua, erdi puntuko arku dinteldua eta leiho bana alde bakoitzean.
Eskualdean esanguratsuak diren bestelako eraikiuntzak ere badira. Hala, Etxarri Aranatzen 1861ean eraikitako frontoi berezi bat bada, 1883an erori eta 1894an berreraikia; Arbizukoa, berriz, ezker paretarik gabeko pilotalekua da. Lakuntzan, zigor publikorako erabiltzen zen XIV. mende amaierako pikota bat ikus daiteke, gargola moduko lau animalia eta udalerriko armarria dauzkana. Horren ondoan, Santa Rita iturria dago, auzolanean XIX. mendean egina. Altsasun, egungo komunikazio sarearen aitzindari izan zen telegrafia optikoko Basaluze Dorrea dago. Urbasa mendilerroko hegal batean ere halako beste bat bada. Foruen plazan, berriz, herria zer den adierazten duten 28 sinbolo eta irudi daude, han zegoen intxaurrondo zaharrarekin eginak. Azkenik, Olatzagutian, Portland zementu-fabrikak Clinker Club-a (1964) eraiki zuen udal parke zabal eta hostotsu batean, biztanleen ohiko biltoki bihur zedin. Natura ikusgarria da Sakanako bereizgarrietako bat. Irurtzundik Nafarroako Erreinuaren gotorleku izandako Aixitako gazteluaren hondarretara edo Putreen Balkoira iristen da, begiratoki paregabea, eta, handik, Plazaolako Bide Berdera jaitsi daiteke. Haranaren erdigunean Andia mendilerroko parte den Beriain-San Donato mendia dago, Sakanako ikurra, Nafarroako mendi gain ikusgarrienetako bat eta eskualdeko altuena (1.494 m) da.
Etxarri Aranazko kanpinetik abiatuta, Aralarko Trikuharrien Ibilbideak baso artean dauden monumentu prehistoriko hauen hondarrak ikusteko bi bide zirkular proposatzen ditu, egurrezko geziak eta seinale zuri-horiak jarraituz: motza (9,7 km/ 2-3 ordu) eta luzea (15 km / 5 bat ordu). Euskal Herriko dentsitate megalitikorik handieneko gunea da, Maitzegurko tumuloa eta hamaika trikuharriz osatua.
Arbizutik, berriz, ganadua babesteko Aralarren eraikitako borda komunalen bidea egin daiteke. Herriaren borda, Artakabar, Mezeriain, Artakabar eta Sandindegi bordak zeharkatzen dituen basoen arteko igoera da. Mendilerro bereko Madalenaitz mendiaren magalean, Urruntzurre ibaiaren iturburua dago.
Altsasutik gertu, Ziordia eta Gipuzkoa artean kokatua, Urdalurko urtegia dago. Altzania ibaiak ureztatzen du eta Sakanako hainbat herriri ematen dio ura. Azaleraren gehiena Aizkorri-Aratz natur parkearen barruan dago.
EDUKANATURA. Rutas guiadas de senderismo por Andia y Aralar. edukanatura.com
PARQUE URBASA. Centro de interpretación del parque natural. parquedeurbasa.es
MENDUKILO. Visita que se adentra en las entrañas de Aralar. mendukilo.com
NATUR KIDE. Actividades guiadas de montaña y barrancos. naturkide.com
MIRUA. Trekking, senderismo y excursiones montañeras. mirua.com
OLLAONDO. GOLDARATZ. Ven a ver como viven las gallinas y los beneficios de esta forma de crianza. ollaondo@gmail.com / 646 09 39 98
FORJAS BRUN. IZURDIAGA. Visita guiada al taller, con demostración. forjasbrun.eu
LACTURALE. ETXEBERRI. Descubre todo lo que hay detrás de un vaso de leche. Lacturale.com
ERROTAIN ZALDI IBILALDIAK. URDIAIN. Conoce a los caballos, su carácter, sus cuidados o cómo montarlos. 687 42 48 39
RUTA DE LOS PASTORES. URBASA. Transcurre por una cañada pastoril hoy en desuso. parquedeurbasa.es
IORTIA KULTURGUNEA. ALTSASU. Kultur eskaintza zabala eta askotarikoa. iortiakultura.com
ARALARKO SAN MIGUEL SANTUTEGIA. Nafarroako gune espiritual sustraituenetariko bat. sanmigueldearalar.org
ZAMARTZE MONASTERIOA. UHARTE-ARAKIL. Mila urte baino gehiago duen tenplu erromanikoa. zamartze.info
URTARRILA
20 LAKUNTZA. San Sebastian.
EKAINA
HIRUGARREN ASTEAZKENA IRURTZUN. Festaburuak.
23-29 ARBIZU. Sanjuanak.
UZTAILA
26 OLATZAGUTIA. Santa Ana, festaburuak.
ABUZTUA
3-8 ETXARRI ARANATZ. Festaburuak.
HIRUGARREN IGANDEA. LAKUNTZA. Feriak.
IRAILA
14 ALTSASU. Festaburuak.
Hamburguesas, sartenadas bokatas, platos combinados. Punto de información del parque de la memoria.
Pintxoak, bokatak, razioak.