Izarbeibar Noverena

Los siglos XII-XIII fueron tiempos de esplendor para esta tierra, coincidiendo con el momento cumbre del Camino de Santiago. Su influencia explica que se construyeran algunas de las joyas arquitectónicas presentes en la comarca. Sin embargo, también se pueden visitar restos que demuestran que este lugar ya fue escogido mucho antes por otros habitantes.

Artaxoa
Gares
Mendigorria

Ikustekoak

Muruzabaletik kilometro gutxira eta Done Jakue Bidean bertan, harribitxi erromaniko bat dago: Eunate. Kokaleku berezia du, landa erdian, baita itxura ere: Arkuteriaren zortzi aldeetatik hiru bakarrik dira originalak, gainerakoak XVII. mendeko berreraikuntzak baitira. Estilo berekoa da Garesko Gurutzeko eliza (XII. m.), erromesen ospitale izandakoa. Donejakue eliza garai berekoa da, gerora zaharberritua; eta parean, Hirukoiztarren komentua dago. Mendigorriko San Pedro eliza, berriz, gotiko errenazentista da, eta barruan, XVI. mendeko bataio harria eta erretaula nagusia aipagarriak ditu. Santa Maria elizan (XIII. m.) Ama Birjinaren taila gotiko bat eta hispaniar-flamenko estiloko erliebeak dituen erretaula daude. Horrez gain, bi baseliza ere badaude: Andiongo Andre Maria eta Santiago. Artaxoako San Pedro (XIII. m.) gotikoaren inguruan gezi puntak, kobrezko puntzoiak, botoiak, zeramikak eta aizkorak aurkitu zituzten, eta Nafarroako Museoan daude ikusgai.

Eraikuntza zibilei dagokienez, Artaxoan, muinotik jaisten diren kalexka makurretan, XVI-XVII. mendeetako etxe blasoidun ugari daude. Mendigorriko erdigunean ere XVII-XVIII. mendetako etxe armarridun interesgarriak daude, baita El Fortin harlanduzko defentsarako dorre zaharra ere (XIV. m.), izkinetan kateak dituena. Erdi Aroko bi dorre daude Garesko Kale Nagusiaren sarbidean eta kale berean garai desberdinetako jauregi sorta garrantzitsua dago. Aspaldiko harresiaren aztarnak, berriz, Foru pasealekuan ikus daitezke. Artaxoakoa oso ondo gorde da eta horregatik ezaguna da herria.

Mendigorrian, Andionera bidean, Arga ibaiaren gainean eraikitako zazpi arkuko zubi erromatarra dago. XVI. mendean eta gerra karlistetan partzialki suntsitua izan zen, eta XIX. mendean berritu zuten. Garesko ikurra sei arkuko zubi erromanikoa zen; hura zeharkatuta, ibaiak herritik bereizten duen Zubiurrutia izeneko gunean Sancti Spiritus Komandadoreen komentua dago. Erdi Aroan asentamendu bat egon zen zonalde horretan. Artaxoatik lau bat kilometrora Brontze Aroan herrixka bat izan zen lekuan Enerizko bi trikuharriak eta Farangorteako Meategia daude, Nafarroako kultura megalitikoaren erakusgarri garrantzitsuenetakoak biak ala biak. Andelosen (Mendigorria) hiri erromatar baten hondarrak daude. Ingeniaritza erromatarraren adibide onenetakoa den bertako ur hornidura sistema da aurkikuntza nagusia.

Izarbeibarrera bazoaz, zoaz Eunateko eliza ikusgarri eta misteriotsura.

Publizitatea
Proposamenak

GUIARTE. EUNATE. Entrada y visita guiada al edificio románico. guiartenavarra.com

BODEGA SEÑORÍO DE SARRIA. GARES. Conoce la bodega y sus viñedos. bodegadesarria.com

DÓLMENES. ARTAXONA. Visita guiada a los vestigios de dos construcciones megalíticas. turismoartajona.com

OFICINA DE TURISMO. GARES. Visitas guiadas a la localidad puentelareina-gares.es/oficina-de-turismo

Kulturguneak

ANDELOSKO MUSEO ARKEOLOGIKOA. MENDIGORRIA. Andelosko aztarnategiari lotutako jarduerak. palaciorealolite.com

Jaiak

FEBRERO
SEGUNDO FIN DE SEMANA. MENDIGORRIA. Santa Apolonia.

JUNIO
ÚLTIMO FIN DE SEMANA. MENDIGORRIA. Festival romano en Andelos.

JULIO
24-30 GARES. Fiestas patronales.

AGOSTO
14-20 MENDIGORRIA. Fiestas patronales.

SEPTIEMBRE
7-15 ARTAXOA. Fiestas patronales.
28-29 GARES. Fiestas tradicionales

FRUTAS Y VERDURAS GUILLERMO
Murchante

Frutas y verduras de la Ribera. Ultramarinos.

EZPALA TABERNA
Iruñea

Astelehenetik ostiralera, eguneko menua. Ostegunetik igandera afariak. Egunero bokatak eta pintxoak.

BAR ALCATRAZ
Caparroso