Iruñerria Metropolialdea

Más de la mitad de la población navarra vive en Iruñea y las localidades que la circundan. Sin embargo, estos pueblos tienen algo más que ofrecer que la simple cercanía a la capital. Están repletas de historia y cuentan con un rico patrimonio por descubrir, además de estar rodeados por espacios naturales en los que pasear y disfrutar del entorno. El Parque Fluvial une la capital con varios de estos municipios y enclaves naturales que pueden observarse desde el monte Ezkaba, mirador de Iruñerria. Pero si hay una cima destacada en esta zona esa es Erreniega, lugar de paso de los peregrinos que van camino a Santiago.

Antsoain
Atarrabia
Barañain
Berriozar
Burlata
Eguesibar
Zizur
Zizur Nagusia

Ikustekoak

Eraikin erlijioso aipagarriak daude Iruñerrian, esaterako, Barañainen eliza ortodoxoak Nafarroan duen egoitza bakarra dago, hau da, Done Eztebe eliza (XVI. m.). Udalerriko eraikin zaharrenetakoa da, jatorrizko itxura aldatu zioten XIX. mendean. XVI. mendeko horma-pintura arrastoak eta XVIII. mende bukaerako erretaula barroko erliebeduna ikus daitezke. Berriozarren ere santu berari eskainitako eliza bat dago. XII. mende bukaeran altxatua, erretaula nagusia erromanikoaren eta barrokoaren arteko trantsizioko obra da. Tenpluan Donamariako ermita zaharrean zegoen Sagrarioko Andra Mariaren irudi erromanikoa ikus daiteke. XII. mendekoa, egur polikromatuan egina, 90 zentimetro ditu. 1813ko ihesaldian frantsesek ermitari su eman zioten eta auzokide batek sutatik berreskuratu zuen. Antsoaingo Kosme eta Damian sainduen parrokian (1996), berriz, Tuterako Magdalenaren XVII. mendeko erretaula barrokoa dago. Sagrarioko atearen goialdean, Faustino Aizkorberen eskultura bat dago. Herri zaharreko parrokiak (XII. m.) ezaugarri du bere itxura, oinplano angeluzuzena eta dorrera igotzeko Erdi Aroko karakol eskailera hartzen duen zilindroa baititu. Bi dira Burlatan nabarmendu beharreko eraikin erlijiosoak. Batetik, San Joan eliza (1952), barruko altzariak Nafarroako leku desberdinetakoak dira eta erretaula neoklasikoa Iruñeko katedraletik ekarria; bestetik, San Blas parrokia, Andre Mariaren mirabeen mojagaitegia zenean ezarria, Tuteratik ekarritako 1766ko erretaula neoklasikoa du. Eguesibarren ikus daiteke Badostaingo Bideko Ama Birjinaren ermita (XIII. m) erromaniko berantiarra; tailu barrokoa du, hainbat aldiz margotua. Zizur Nagusian San Andres eliza (XIV. m) landa gotikoa dago. Ziur aski, aurrez egurrezko eliza txikiago bat zegoen lekuan altxatu zuten.

Atarrabia
MENDITXURI TABERNA
Plaza Sancho VI el Sabio 1, behea

Atarrabiako Besta Jira (1911) eraikin dotorea da, Iruñeko sendi burgesek aisialdirako jatetxe eta kasino gisa egina. Urte gutxitara Aita Domingotarrek eskuratu eta ikastetxe eta Misio apezgaitegirako egokitu zuten. Orain dela urte batzuk, Ama Arrosariokoaren eliza bilakatu zuten.

Beste tenplu batzuk: Atarrabiako San Roma eliza gotikoa (Atarrabia); Doniatzuko Itxaropenaren Santa Maria eliza (Zizur Nagusia), San Kosme eta San Damian (Zizur), Olazko San Pedro eliza, Eguesko eta Etxalazko San Martin elizak (Eguesibar).

Atarrabiako Motza Etxea, garai batean Andosilla Jauregia bezala ezaguna, aurrealde errenazentista duen eraikin bitxia da. 1558. urte inguruan izan zen eraikia Pedro de Andosilla “Nagusia” Gorteko Ofiziala eta Atarrabiako Almirantea zenaren aginduz. Aralarko San Miguelen irudiak Nafarroan barrena egiten duen erromesaldian gaua bertan igarotzen du. Aipagarriak dira ere eskualdean dauden zenbait etxe eta jauregi. Antsoainen Jauregi oinetxea dago eta zaharberrituak izan diren antzinako etxe batzuk ere badira. Barañaingo herri zaharra ere aipagarria da bere arkitekturaren berezitasunengatik. Berriozarren Ezpeletarren jauregia dago, oinordetzaz, hurrenez hurren, Ablitasko kondeena, Aianzko kondeena eta Besollako markes jaunarena izandakoa. Egun, Kataxar (Alkate zahar) du izena eta eremu pribatua da.

Eguesibarren Etxalazkoa eta Egulbatikoa jaurerriak daude. Eraikinetako batzuk ez daude bere onenean, beste batzuk ondo gorde badira ere, baina natur paraje ederrak bisita merezi du.

Arkeologia industrialeko multzo interesgarria da Atarrabiako batana. Bertan, lursailaren jabe ziren Orreagako monjeek irin-errota bat eraiki zuten XII. mendean. Gerora, ehungintzarako baliatu zuten eta, azkenik, paper-orea egiteko. Herriko Trinitate zubiak antzinako galtzada erromatarrari eta Done Jakue Bideari jarraipena ematen zion Ultzama ibaiaren gainetik. Erditik moztu zuten azken karlistadan eta 1963ra arte ez zuten berritu. Burlatan Erdi Aroko zubia Soto izeneko tokian dago, Mendillorrirako bidean. 80 metro inguruko luzera du eta zirkulu erdiko sei arku ditu. Zaila da noiz eraiki zuten zehaztea, behin eta berriz berreraiki eta moldatu baitute.

Bisita merezi dute ere herritarrei mendetan ura eman dien Antsoaingo plazako putzuak, 16 metroko sakonera eta diametro handia du; Berriozarko hiru turrustako harraskak (1745); Barañaingo Konstituzio parkeak, lorategia, oinezkoentzako ibilbideak eta irla bat duen lakuak osatua; edota Burlatako jauregia inguratzen duen lorategi zabalak.

Inguruari dagokionez, Zizur Nagusitik gertu dago Erreniega mendia –gaztelaniaz El Perdón izenez ere ezaguna, tontorrean Ama Birjina horri eskainitako baseliza zegoelako–. Tartaloren bizitokietako bat izateaz gain, Gares bidean doazen Done Jakue bideko erromesek igaro beharreko tontorra da. “Perdonanza bidea” egiten dutenei eskainitako monumentu bat dago bertan 1996tik.

Eguesibarren Elia eta Egulbati gune babestuak daude. Garai batean nekazaritzarako baliatu baziren ere, naturak berreskuratu ditu pinu eta haritz basoak sortuz. Halaber, Arga ibai parkeak hirigintza eta ekologia uztatzen dituen korridore berde bat eratzen du, oinezkoentzako zein txirrindularientzako erabilgarria dena.

Iruñerrian bazaude, zoaz pilota partida gogoangarri askoren lekuko izan den Atarrabiako pilotalekura.

Publizitatea
Proposamenak

MUSEO OTEIZA. ALTZUZA. Espacio que albergar la obra del escultor oriotarra. museooteiza.org

SENDERO HAZITXO. BERRIOZAR. Sendero animado en el monte Ezkaba. berriozar.es

PARQUE DE AVENTURA. BERRIOBEITI. Circuito de más de diez pruebas de destreza, equilibrio y fuerza. humoramarillopamplona.es

MIRADOR DEL ALTO PERDÓN. ASTRAIN. Vistas panorámicas de Iruñea y montes pirenaicos. concejodeastrain.es

SENDERO FLUVIAL DEL ARGA. BURLATA. Paseo del puente de Beloso hasta Iruñea. mcp.es

ARTETA. VALLE DE OLLO. Visita al manantial y a las saleras de Arteta. ollo.es

SENDERO DE LA MEMORIA. BERRIOZAR. Recorrido que recuerda “la fuga de 1938”. berriozar.es

RUTA AL MONTE EZKABA. ANTSOAIN. Recorrido circular al Fuerte de San Cristobal. rutasnavarra.com

ROCOPOLIS. BERRIOBEITI. Centro de ocio y escalada. rocopolis.com

Kulturguneak

ATARRABIAKO PILATEGIA. Ibai parkeko ingurumen heziketa zentroa. mcp.es

SAN ANDRES ERROTA. ATARRABIA. Ingurumenaren zaintzari sustatzeko erakusketa eta jarduerak. mcp.es

Jaiak

JUNIO
9-11 SARRIGUREN (EGUESIBAR). Fiestas patronales.
16-18 EGUES (EGUESIBAR). Fiestas patronales.
23-25 OLATZ TXIPIA (EGUESIBAR). Fiestas patronales.
23-26 BURLATA. San Juan.
26-30 BARAÑAIN. Fiestas patronales.

AGOSTO
14-19 BURLATA. Fiestas patronales.
28-1 BERRIOZAR. Fiestas patronales.

SEPTIEMBRE
7-8 ZIZUR. Fiestas patronales.
8-10 GORRAITZ (EGUESIBAR). Fiestas patronales.
13-15 ANSOAIN. Fiestas patronales.
14 ZIZUR NAGUSIA. Fiestas patronales.
26 ZIZUR. Fiestas patronales.
28-29 ANTSOAIN. Fiestas patronales.

OCTUBRE
5-12 ATARRABIA. Fiestas patronales

BAR EL MOLINA
Lodosa

Pintxos variados, calamares y especialidad en pimientos rellenos. Terraza grande.

AMETSA TABERNA
Lizarra

Bocatas, hamburguesas, pintxos variados, haragi erreak eramateko. Giro ederra. Astelehenetan itxita.

GAMBARTE JATETXEA
Erriberri

Eguneko menua, eta asteburuetan karta. Taldeak hartzen ditugu.