Erriberagoiena

Erriberagoiena tiene mucho que ofrecer al visitante: actividades, tradiciones, gastronomía y, sobre todo, paisajes. El medio natural cobra especial interés con parajes muy diferentes: sotos de ribera, cortados, paseos fluviales, barrancos… Pero su rico patrimonio arquitectónico y monumental no se queda atrás. Todo esto hace que sea un enclave para visitar y disfrutar.

Alesbes
Azagra
Azkoien

Ikustekoak

Eraikin erlijiosoei dagokienean, eskualdean badira esanguratsuak diren aleak. Azagran, Olmoko Ama Birjinaren baselizak bisita merezi du, bertan, azagrarrentzat baliotsuena den harribitxia baitago: XIV. mendeko tailu gotiko polikromatua, tenpluari izena ematen diona, rokoko estiloko erretaula baten erdian. Udalerri bereko San Salbador parrokia gotiko berantiarraren barruan, erretaula errenazentista adierazgarri bat dago, Arrosarioko Ama Birjinari eskainia, baita erretaula nagusiak eta alboko beste lau erretaulak osatzen duten multzo barrokoa ere. Alesbesen, Santa Eufemia parrokia barrokoa nabarmentzen da. Barrualdean, kronologia zabala duten erretaula-multzo aberatsa dago, nagusiak ikusgarritasun handiz erakusten du Santa Eufemiaren martirioa, eta sakristian museo txiki bat dago. Halaber, herrian, Karmengo Andra Mariaren komentua (XVIII. mendea) edota San Pedro ermita (XVI. mendea) ikus daitezke, besteak beste. Azkoiengo San Joan Ebanjelariaren tenplu gotiko-errenazentistatik XVIII. mendeko dorre dotorea besterik ez da geratzen, hiribilduaren ikurra dena.

Alesbesko eraikin historiko askok Ebroko Erriberako berezko arkitektura barrokoaren ezaugarriak dituzte. Jauregirik adierazgarrienak Bobadillakoa, Rodezno kondearena eta udaletxea dira, baina alde zaharreko hainbat jauregik ezaugarri berberak dituzte.

Azkoienen ere badira jauregi eta etxe barrokoak, adreiluzko fatxada ederrak dituztenak, arkutxo galeriekin errematatuak, eta armarriekin apainduak. Aipatzekoak dira ere Erdi Aroko zubia (XVII. mendea), Azkoiengo gazteluaren aztarnak edo fusilarien dorrea. Bitxikeria gisa, Arga ibaiaren ondoko hormatzar harritsuan 1930era arte Azkoiengo biztalneriaren %20 bizi zen kobazulo batzuk daude, baina gaur egun ia ez dira erabiltzen eta hondatuta daude.

La Barca naturaz gozatzeko gunea da. Izenak erreferentzia egiten dio Azagratik Gaztelako Erresumara joateko Ebro ibaia zeharkatzeko erabiltzen zen txalupari. Pasabide hori tropa karlisten balizko erasoetatik babesteko El Fortín eraikin apal eta berezia altxatu zuten 1874. urtean. Eskualdean, Badina Escudera urmaela eta Moranteko putzua ere nabarmentzekoak dira. Azken honen urak Esako urtegitik datoz, eta Moranteko Gainetik ureztatzen dituen laboreen hedadura ikusten da.

Erriberagoienara bazoaz, Azagra mendiko La Vellida iturrira joan. Iturburu natural eder honetako urak antzina sendagarriak zirela uste zuten.

Publizitatea
Proposamenak

LOKAVENTURA. MARCILLA. Actividades y juegos en la naturaleza. actividades-lokaventura.com

HOSPEDERÍA ALESVES. ALESBES. Organiza visitas y catas en una bodega próxima. hospederiadealesves.com

CAMINO VERDE. AZKOIEN. Vía circular, conecta con Marcilla, Funes y Falces. riberaaltanavarra.es

HIPICA ZAHORI. FALCES. Rutas ecuestres y paseos en calesa. caballosnavarra.com

Kulturguneak

MUSEO ETNOGRAFIKOA. AZKOIEN. Azkoiengo Udalaren objektu etnografikoen bilduma. aytoperalta.com

Jaiak

ABRIL
29-1 ALESBES. Fiesta de la juventud.

AGOSTO
5 ALESBES. Nuestra Señora de los Milagros.
FIN DE SEMANA MÁS CERCANO AL 15 AZAGRA. Fiestas de la juventud.

SEPTIEMBRE
PRIMER DOMINGO. AZKOIEN. Fiestas patronales.
7-14 AZAGRA. Fiestas patronales.
8 ALESBES. Virgen del Portal.
15-22 ALESBES. Fiestas patronales.

NOVIEMBRE
16-17 AZAGRA. San Gregorio.

FRUTAS Y VERDURAS GUILLERMO
Murchante

Frutas y verduras de la Ribera. Ultramarinos.

TXALAPARTA TABERNA
Altsasu

Irekita goizeko 9etatik 3ak arte. Martxa oso jatorra.

MENDITXURI TABERNA
Atarrabia

Pintxoak, afariak eta patata tortilla eramateko.