Enkarterriak

En Enkarterriak, el mar y la montaña se funden en el mismo paisaje, y en él nos encontramos con callejuelas, puentes medievales, cuevas únicas y valles. Esta comarca se encuentra en un entorno en el que la naturaleza se muestra en todo su esplendor. El Parque Natural de Armaños esculpe su relieve con cimas como Ganekogorta o Kolitza, desde las que durante siglos se llamó a Juntas Generales de Bizkaia con toques de corneta y hogueras. Entre las cumbres y los bosques se extiende una maraña de caminos y más de doscientas grutas, muestra de su pasado minero. Y en un desfiladero descubrimos la primera villa fundada en Bizkaia: Balmaseda.

Alonsotegi
Artzentales
Balmaseda
Galdames
Gordexola
Gueñes
Karrantza
Lanestosa
Muskiz
Sopuerta
Turtzioz
Zalla
zierbena

Ikustekoak

Enkarterriko mendebaldeko elizen adierazgarri da zezen plaza bat izatea, jai giroko erromerietan bigantxak ateratzen baitzituzten. Halakoak dira Sopuertako San Roque, Artzentalesko San Antolin, Karrantzako Bidaia Oneko Amarena edo Turtziozko Kuetoko Karitatearen baseliza. Udalerri txikia izanda, deigarria da Alonsotegin dagoen baseliza kopurua: San Antolin (XV. m) da herriko ondare artistiko eta historiko garrantzitsuena, baina bereziena San Joan Bataiatzailearena da: haitz baten horma aprobetxatuta eta teilatu txiki batekin babestuz, santuaren ikono bat duen aldare bat dago. Gueñesen ere Santa Maria elizak (XVI. m) estilo gotiko loratuko ataria eta alboko arkupe errenazentista ditu. Gordexolan nabarmentzekoak dira San Joan Berbikez ermita gotikoa eta Sandamendiko Santa Isabel komentu ohia (XVII. m), gaur egun hotel bilakatua. Kondairen arabera, Zallako San Pedro Zarikete ermitako ateak gurutzatzeak sinestunak begizkoetatik babesten zituen. Ondoan, erromesentzako gurutzea eta iturria ere badira. Udalerri berean San Antonio de la Mella baseliza dago, Bizkaiko hil-kapera pribatuen adibide bitxi bat. Zierbenan, Loiolako San Inazioren eliza, Errepublika garaiko suntsiketatik salbatu zen bakarra da eta Muskizko Soroskundeko Amaren baseliza (1768) Pedro de Llanok eraiki zuen La Habanara iristen ari zela amabirjinari egindako promesa betetzeko.

Balmasedan bi eraikin esanguratsu museo bilakatu dituzte, Santa Clara elizan, komentua zenari atxikia, Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunea dago; San Juan del Moral (XV. m) elizan, berriz, Balmasedako Historia Museoa, eta bere dorreko erlojuak herriko ereserkia jotzen du egunero 12.00, 18.00 eta 20.00etan. Beste eraikin erlijioso batzuk: San Bartolome eta Santa Maria de Mercadillo elizak (Sopuerta); Santa Maria eliza eta San Miguel de Linares (Artzentales); San Pedro de Romaña (Turtzioz); eta Villapaterna kondearen eliza eta jauregia (Karrantza).

Eraikin zibilei dagokienez, Gordexolan indianoen etxe ugari dago: Alday, Aspuru, Carmen –egungo udaletxea– Cuba, José… Gueñesen ere halakoa da Urrutia etxea, egungo udaletxea. Bertan dago ere Quadra Salcedotarren etxea, Castillejos markesarena. Alonsotegiko eraikinen artean, aipagarriak dira Barrenkale kaleko langile etxeak eta Aldanondo Etxea eraikin neoklasikoa. Zallako Goikoetxea-Laiseka etxea Virgen de Lorea upategiaren egoitza da, EAEko txakolin mahasti handiena duena. Balmasedako Horcasitas jauregia (XVIII. m.) erret aduana izan zen 1841 urtera arte, eta parean eguzki erloju bat du. Turtziozko La Puente jauregia (XVIII. m.) esanguratsua da Eusko Jaurlaritzak bertan egin baitzuen erbesteratu aurreko azken bilera 1937an. Herri honetan, gainera, baserri turtzioztarra (XVII. m.) ikus daiteke –euskal baserri eta mendi etxearen arteko hibridoa–. Gueñesen jauregi ugari daude, baita Lanestosan ere, XVII. eta XVIII. mendeetakoak.

Beste jauregi batzuk: Salazar (Muskiz); Loizaga, Okendo goikoa eta Okendo behekoa (Sopuerta); Murga (Zalla); eta Urrutia (Balmaseda). Erdi Aroan defentsarako eraiki ziren dorreak ere badira eskualdean. Renovales (XVII. m), Romarate, Sologutxi eta De la Quadra, Gueñesen; Terreros eta Bolunburu, Zallan; Pando, auto zaharren museo bilakatu den Loizaga, Galdamesen; eta De la Puente, Vila, Llano edota Garay, Sopuertan. Euskal lurretan ondoen gordetako gazteluetako bat Muskizko Muñatones da; XV. mendean Bizkaiari buruzko lehen historia idatzi zuen On Lope García de Salazar jaio zen bertan.

Naturak berebiziko garrantzia du Enkarterrietan. Muskiz eta Zierbena artean dago Arena hondartza, Bizkaiko bigarren luzeena. Zierbenako portutik gertu dago eta iraganeko xarma gordetzen du. Alonsotegi Bizkaiko herri menditsuenetako bat da. Inguratzen duenetako batean, Pagasarrin, XVII. mendeko elur-zuloak daude. Lurrazpiko eraikin horietan elurra biltzen zuten, edarietarako, elikagaiak kontserbatzeko edota sukarra arintzeko. Karrantzan, 200dik gora kobazulo daude. Ezagunenak dira Pozalagua, bertako estalaktita eszentrikoengatik, eta Karlistaren Torka, Europako handiena delako. Artzentalesen, Erdi Aroan harrizko mahai handi baten inguruan kontzejua egiten zen lekua markatzen duen San Migel haritza dago, Babestutako Zuhaitz Berezi izendatua. Ondare historikoari dagokionez, Zallan Bolunburuko kastroa dago, Burdin Aroko (K.a. IV. m) barruti gotortua, etxebizitzak eta beste esparru batzuk babesten zituzten harresi eta lubaki batek mugatzen zituena.

Balmaseda
MERCERIA MARIBI
Plazuela del Marqués 7

Balmasedan, berriz, Zubi zaharra edo Muza zubia dago, XIII. mendekoa, Gaztelara bidean nahitaez zeharkatu beharrekoa. Horrez gain, Gordexolan ubide eta presen hondarrak daude, artean: Artekona, Zubiete-Oribai, Azkarai, Ugalde edo Sologuren; eta, Muskizen, burdinola hidrauliko zahar bat ere badago. Bestalde, meatzaritzak arrasto sakona utzi du lur hauetan eta horren erakusgarri diren hainbat elementu dago eskualdean. Turtzioz eta Lanestosan karobi labeak aurki ditzakegu, kareharritik karea lortzeko erabiliak; Atxuriagako meatze-trenbide zaharra dago Galdamesen, eta Sopuertan monumentu industrial izendatutako Mina Catalina labeak daude, meategiko bulegoak, jantokiak eta etxebizitzak barnebiltzen zituena. Ezin zara Enkanterrietatik joan Lanestosan izan gabe; XIII. mendetik gaur egunera arte bere egitura mantendu du.

Publizitatea
Proposamenak

FERRERÍA EL POBAL. MUSKIZ. Ven a ver en plena acción una ferrería del siglo XVI. bizkaikoa.bizkaia.eus

LA ENCARTADA FABRIKA MUSEOA. BALMASEDA. Fábrica textil del s. XIX que se conserva intacta. bizkaikoa.bizkaia.eus

CUEVA DE POZALAGUA. KARRANTZA. Posee la mayor concentración de estalactitas excéntricas del mundo. cuevapozalagua.eus

TORRE DE LOIZAGA. GALDAMES. Fortaleza medieval que alberga la mayor colección europea de Rolls-Royce. torreloizaga.com

BBK KARPIN FAUNA. KARRANTZA. Refugio de animales para concienciar del respeto animal. bbkkarpinfauna.eus

LANESTOSA. Visita el pueblo más pequeño de Bizkaia que conserva su estructura desde el s. XIII. leykatur.com

SOPUERTA ABENTURA. Parque de aventura con tirolinas y juegos en los árboles. sopuerta-abentura.com

CASERÍOS TRUCENSE. Visita para conocer las características de este caserío propio de la comarca. alboanenkanterri.com

DEL TAJO AL CARGADERO. MUSKIZ.
Visita guiada que recorre la Vía Verde que separa Kobaron del cargadero de Piquilllo. visitenkarterri.com

PAINT BALL. GUENES. Juegos de guerra con pintura en plena naturaleza. bizkaiaparkabentura.com

Kulturguneak

KLARET ANTZOKIA. BALMASEDA. Antigua iglesia claretiana reconvertida en cine- teatro. balmaseda.eus

MUSEO DOLOMITAS. KARRANTZA. Visita a las instalaciones de la antigua fábrica Dolomitas del Norte. karrantza.org

BASQUE BIODESIGN CENTER. GUËÑES. Centro de diseño y desarrollo para la industria de la moda. basquedesigncenter.com

MUSEO DE LAS ENCARTACIONES. SOPUERTA. Una visión cronológica de la comarca y sus habitantes. enkarterrimuseoa.eus

ARENATZARTE. GUEÑES. Parque urbano con esculturas y proyecto lúdico. guenes.eus

Jaiak

MAIATZA
15 KARRANTZA. San Isidro.
24 MUSKIZ. San Juan.
AZKEN ASTEBURUA. ALONSOTEGI. Festaburuak.

UZTAILA
26 SOPUERTA. Santa Ana.
31 GUEÑES. San Inazio.

ABUZTUA
5 LANESTOSA. Andra Maria.
15 TURTZIOZ. Andra Maria.
16 LANESTOSA. San Roque.

IRAILA
2 ARTZENTALES, GALDAMES. San Antolin.
18 KARRANTZA. El Sucesoko Andra Mari.
26 GORDEXOLA. San Cosme y San Damián.
29 ZALLA San Miguel.

URRIA
15 ZIERBENA. Zierbena eguna.
23 BALMASEDA. San Severino.

INTXAURRE HERRIKO TABERNA
Durango

Kafea, pintxo gozoak, terraza ederra eta parranda aukera. Asteburuetan rabak, razioak, bazkariak, afariak…

UXARTE SAGARDOGINTZA
Zornotza

Bertoko sagarrarekin geuk egindako sagardoa urte osoan txotxean. Etxeko okela eta baserriko oilaskoa. Benetako sagardotegia. Deitu, etorri eta egiaztatu. Sagardoa botilan salgai.

TRAPU ZARRAK
Mungia

Euskal jantziak adin guztietarako. Diseinu eta jantzigintza propioak. Dantza taldeak. Oroitzapenak sortzen ditugu.