Durangaldea

Mendiak eta kultura, mitologia eta tradizioa. Durangaldea Bizkaiko bizimoduaren eta ohituren adierazgarri da. Gastronomiaz gozatu, esperientziak bizi eta euskal mitologian murgiltzeko lekua da. Hamalau udalerrik osatua, biztanle gehien duen Bizkaiko bigarren eskualdea da. Oiz mendiaren eta Anboto mendikatearen artean kokatzen da industria-jarduera garrantzitsua duen eremu hau. Erakargarritasun nagusienen artean, Urkiolako Parke Naturala eta euskal mitologiaren jainkosa nagusiaren, Mariren, bizitokia agertzen dira. Ongi etorri Euskal Herriko lekurik magikoenetakora.

Abadiño
Atxondo
Berriz
Durango
Elorrio
Ermua
Garai
Iurreta
Izurtza
Mallabia
Mañaria
Otxandio
Zaldibar
Zornotza

Ikustekoak

Baserria eskualdeko eraikin esanguratsuenetako bat da eta adibide eder ugari daude. Bizkaiko zaharrena (1519) Atxondon dago: Ollargan. Herri berean, estilo barrokoko Zearreta ere aipagarria da. XVI-XVII. mendeko garrantzitsuenetako batzuk Mañarian daude eta askotarikoak dira: XVI. mendekoak –Makuegoiko, Markuebeko eta Arria–, hagadunak, arkupe bakarrekoak edo bikoitzekoak. Durangaldeko ale bikainetako batzuk hemen daude: Uriarte, Ormetxe edo Etxaburu, esaterako. Iurretako arkitekturaren adierazgarri ere badira baserriak; han daude Garaizat, Otalora eta Orozketa, baita bi begiko Goikoa, Bekoetxe, Isundegi edota Arriandin. Otxandion, berriz, XV- XIX. mende artekoak daude: gotikoak, zutoin barrokoak dituztenak, arkudun neoklasikoak…

Dorreak ere ugariak dira eskualdean: Durangon, Laritz eta Etxaburu aurki ditzakegu; Izurtzan, Aldana; eta Zaldibarren, Zaldua eta Garitaonandia. Ondo gordetako zenbait dorretxe ere badira, Bizkaian oso ugariak izan ez arren. Izurtzan, Bekotorre, izurtzatarren egoitza izandako jauregia kokatzen da; baita Etxaburu ere, talaia eta ekonomia gune izandakoa. Durangaldeko eraikin ikusgarrienetako bat Abadiñoko Muntsaratz dorretxea da. Eraikin errenazentista (XVI. m.) da eta Bizkaiko historiako familia garrantzitsuenetako baten etxea izan zen. Berrizen ere badira zenbait adibide: Lariz, Arria eta Berriz.

Abadiño
ALLUITZ NATURA
Barrio Mendiola 25

Ikustea merezi duten jauregiak ere ez dira falta. Zaharrenetako bat (1576) Abadiñon dago: Astola, entzutegi eta espetxe bilakatua izan zena. Ermuan Lobiano jauregia aurkitzen da, Bizkaiak Errenazimenduko etxe arkitekturari egin dion ekarpen gorenetako bat, baita Valdespina (1783) ere, EAEko jauregi barroko aurreratuenetako bat. Durangon Etxezarreta jauregia dago (XVIII. m.); gaur egun, Arte eta Historia Museoa da.

Zornotzan Carceladako Kondeen jauregia dago, XIX. mendeko Klasizismo berriaren erakusgarri; baita Harrison etxea ere, Britainiako landa-etxe itxurakoa. Izurtzako Arana Jauregiak, berriz, estilo neoklasiko berantiarra eta frantziarra nahasten ditu. Beste batzuk ere badira: Berrizen, Berrizbeitia, Iturriza, Isunza eta Erroetako Olabe leinu-etxeak; Iurretan, Goikolea jauregia eta egungo udaletxea den Garatikoa; eta Garain, Traña, Campos, Uribarrena eta Zeletabe.

El patrimonio funerario también está presente en la comarca. En Elorrio se sitúa la necrópolis de Argiñeta, uno de los monumentos más importantes de la CAV: lo componen 21 sarcófagos, cinco estelas funerarias y la ermita de San Adrián. Alrededor de la ermita de San Juan de Momoitio, en Garai, se encuentran los restos de la fortaleza de Tromoitio (1.500 a.C.), estelas funerarias y una necrópolis (s. IX).

Elorrio
SOLOZABAL AUTOESKOLA
Urarka kalea, 16
BIKALE TABERNA
Errebonbilo kalea
PORTALEKUA HERRIKO TABERNA
Erreka kalea 34
PARRA TABERNA
Herriko plaza
XELAI TABERNA
Nizeto Urkizu 37-39

Entre Antxondo y Aramaio se sitúa el monte Ipistekoarri –llamado así por ser el lugar de la ejecución de un obispo a pedradas–, donde se observan una estela rectangular y una cruz de Malta.

Anboto es la cima principal del Parque Natural de Urkiola y la más alta de Durangaldea. Se puede ascender a sus 1.311 metros por Atxarte, Arrazola o Aramaio. Existen muchas leyendas en torno a la morada principal de la diosa Mari, sobre la cual se dice que cada noche va de montaña en montaña convertida en bola de fuego. Comparte tierras con muchos animales salvajes como zorros, jabalíes, buitres o corzos, aunque no sea fácil avistarlos. También hay varios recorridos homologados: Urkiola-Pol-Pol, Urkiola-Atxarte o Urkiola-Saibi. A los pies de la montaña se encuentra el valle de Atxondo, ideal para realizar senderismo por el camino del antiguo ferrocarril minero. Este forma parte de la red Naturbideak, corredores ecológicos que unen los barrios de Elorrio desde la antigüedad, a través del rico patrimonio rural de la localidad y un amplio mosaico de biodiversidad. Además, el camino forestal de Santa Marina-Santruan une diez núcleos culturales entre Elorrio y Zaldibar. El Parque Natural de Gorbea cuenta con un excelente patrimonio ecológico y cultural: monumentos megalíticos, pastos, brezales, molinos, ferrerías y caseríos.

Garai, en las faldas del monte Oiz, denominado el Balcón de Durangaldea, ofrece una vista espectacular de la sierra de Durangaldea. En la localidad se encuentra la Encina de Etxeita, declarado árbol especial de Euskal Herria.

Durangaldean hamaika baseliza daude, baina gurtza leku nagusia Abadiñoko Urkiolako Santutegia da. Hura eraiki aurretik (VII.-XI. m.), gure arbasoentzat sakratua zen gune hura. Ezkongabeentzat ere bazuen garrantzia berezia: aurrekaldean duen harriari bueltak emanez gero, ezkontidea topatuko zutela zioen kondairak.

Zornotza
UXARTE SAGARDOGINTZA
Montorra 6

Ez da eskualdeko santutegi bakarra; Berrizen Andikoako Andre Mariarena dago (1506), 1949an zaharberritua. Elorrion Sortzez Garbiaren basilika dago, gotiko eta errenazentista estilokoa, eta dorre barrokoa du Beste eraikin erlijioso esanguratsuenetako bat Zornotzako Jasokundeko Andra Maria eliza da. Errenazentista herreriano estilokoa da eta sakristian 1753ko horma margo rokokoak ditu. Durangoko Santa Ana eliza, euskal estilo barroko soilaren erakuslea da. Bertan daude ere Uribarriko Santa Maria, gotikoa eta barroko klasizista; eta Tabirako San Pedro eliza gotikoa, hainbat estilo eta garaiko piezak dituena. Jatorriz erromanikoa den Zaldibarko San Andres elizak ere zenbait garaitako elementuak ditu. Udalerriko beste altxor bat da Kristoren sufrimenduak harrian zizelkatuta dituen kalbarioa (XVII. m.).

Durango
ERROTA OSTATU ATERPETXEA
Intxaurrondo 54
INTXAURRE HERRIKO TABERNA
Intxaurrondo 2

Gauza bera erakusten du Durangoko Kurutziagako gurutzeak, apostolutza eta jatorrizko bekatuarekin batera. Iurretako landa-auzoetan antzinako hamar ermita daude. aipagarrienak dira Goiuriako Andra Maria eta San Migel Arkanjelua.

Abadiñon aurkitzen da Gerediagako Foru Zelaia. Durangaldea osatzen zuten hamabi elizateen gaineko erabaki politikoak hartzen ziren bertan. San Salbador eta San Klemente ermitek, Foru Zelaiak, haritzak eta gurutzeak osatzen dute zin egiteko multzoa.

Otxandion Urigoienako gurutzea ikus daiteke, baina Elorrio da guruztoki gehien dituen euskal udalerria. Bizkaiko hamaseietatik bederatzi bertan daude. Beste batzuk: Arandiako zubi barrokoa (Iurreta), Larringango haize-errota eta Lebarioko garitegia (Abadiño); Vulcano iturria eta Nestor Basterretxearen “Heriotza zerutik etorri jakun” obra (Otxandio); bainuetxe izandako ospital psikiatrikoa (Zaldibar). Ezin zara Durangaldetik joan Elorrioko parte zaharra ikusi gabe. Erdi Aroko aztarnak eta XV-XVIII. mendeko eraikinak, jauregiak eta armarriak aurki daitezke bertan.

Publizitatea
Proposamenak

TOKI-ALAI. ABADIÑO. Centro de interpretación del Parque Natural de Urkiola. urkiola.net

INGURU ABENTURA. ERMUA. Turismo activo y deporte de aventura en la naturaleza. inguruabentura.com

GERENDIAGA ELKARTEA. Rutas para conocer la historia, el patrimonio, las costumbres y a los protagonistas dela comarca. gerendiaga.eus

SOKAN. ELORRIO. Salidas de montaña guiadas y formación en el monte. sokan.eus

BASQUE COUNTRY BIKE. ABADIÑO. Alquiler de bicicletas, rutas con guía y autoguíadas. basquecountry.bike

EGUZKI B&B. DURANGO. Paseos en tuk-tuk para dos personas con un guía local. eguzkibandb.com

BELAZE. ELORRIO. Conoce la forma de vida y el trabajo del caserío. linktr.ee/belaze

LA CULTURA DE MORIR. DURANGO. Un paseo para conocer cómo han cambiado los ritos y las costumbres funerarias. turismodurango.net

ZALDI GORRI ZALDI BIDEA. ZORNOTZA. Ibilbide zirkularra Ibaizabal ibaiaren bi aldeetatik. Kati bi hipika kluba. katibi.com

ARRAZOLAKO BIDE BERDEA. ATXONDO. Durango eta Arrazola lotzen dituen trenbide ohian paseoa. elorrioturismo.com

EN BLANCO Y NEGRO. DURANGO. Estereoskopioekin bisita, herria nola aldatu den ikusteko. turismodurango.net

Kulturguneak

SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA. DURANGO. Durangoko antzoki publikoa. 1998an sortua, 303 eserleku ditu, kalitatezko egitarau egonkorra eskaintzen du. durango.eus

LANDAKO GUNEA. DURANGO. Bertako 4.200m2-tan, azokak, kultur eta musika jaialdiak, erakusketak eta kontzertuak egiten dira, besteak beste. 50.000 pertsona baino gehiagok bisitatzen dute urtean zehar. landakogunea.com

HONTZA MUSEOA. MAÑARIA. Bizkaiko Natur Zientzien Museoa. Mundu osoko eta natur zientzien arlo guztietako 38.000 espezie baino gehiago daude ikusgai. Museoko erakusketa iraunkorrak 27 taldetan banatutako 1.500 aletik gora ditu. hontzamuseoa.eus

ARRIOLA KULTUR ARETOA, ELORRIO. Kultur egitarau zabala eta askotarikoa: zinema, musika, antzerki, haur antzerkia… arriolaka.eus

Jaiak

ENERO
17 BERRIZ. Beheko jaiak-San Antonio.

ABRIL
28 ABADIÑO. San Prudentzio.

MAYO
15 ABADIÑO. San Trokaz, fiestas patronales.

MAYO-JUNIO
DURANGO. Euskal Astea.

JUNIO
13 URKIOLA. San Antonio.
29 BERRIZ. San Pedro y Santa Isabel, Goiko jaiak.
29 ATXONDO. San Pedro.

JULIO
8 ZALDIBAR. Santa Isabel, fiestas patronales.
16 ZORNOTZA. Virgen del Carmen, fiestas patronales.
18 OTXANDIO. Santa Marina, fiestas patronales.
25 ERMUA, GARAI. Santiago, fiestas patronales.

AGOSTO
15 MALLABIA, MAÑARIA. Andra Mari jaiak.

SEPTIEMBRE
PRIMER FIN DE SEMANA. ELORRIO. Fiestas patronales.
8 IZURTZA. Nuestra Señora de Erdoitza.
29 IURRETA. San Miguel.

OCTUBRE
13 DURANGO. San Fausto.
21 MAÑARIA. Santa Úrsula.

AZAROA
30 ZALDIBAR. San Andrés.