Busturialdea
Busturialdea constituye una de las zonas húmedas más importantes de Euskal Herria, ya que alberga la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, donde concurre la mayor diversidad paisajística y ecológica del territorio. La cultura y el arte también cuentan con un lugar destacado en la comarca, con ejemplos como el bosque de Oma o la cueva de Santimamiñe; pero también otros más simbólicos como la Casa de Juntas y el Árbol de Gernika. Los pueblos del interior, rural y auténtico, contrastan con los costeros, pintorescos y con sabor a mar, lo que ofrece una experiencia completa por descubrir.
Ikustekoak
Eraikin erlijioso esanguratsuak daude eskualdeko udalerri guztietan. Arratzuko San Tomas apostoluaren elizak, XVI. mendean berreraikia, Bizkaiko koru barroko garrantzitsuenetako bat dauka. Ibarruriko San Pedro eta San Pablo baseliza (XV-XVI. m.) Bizkaiko landaguneko estilo gotikoaren tenplurik interesgarrienetako bat da eta San Roman (XI. m.), berriz, Bizkaiko zaharrenetako bat.
Ereñoko San Migel elizak aldaketak izan baditu ere, oinarrian, bertako harrobietako marmol jaspeztatuz egindako eraikin gotiko-errenazentista zen.
Ibarrangeluko San Andres elizak (XVI. m.) barruan “Euskal artearen kapera sixtinoa” du, osorik egur bikainak eta polikromia berezia erabiliz egindakoa. Gautegiz Arteagako San Lorentzo baselizaren (XVI. m.) hormetako batean XI. mendeko leiho prerromanikoa dago, harrizko bloke bakarrean zizelkatua, eta kanpoko harrizko aldarea bilera eta jaietarako erabiltzen zuten.
Elantxobeko San Nikolas Barikoaren elizak (1803), arrantzaleak babesteko Arrantzale Kofradiak sortua, urre kolorez margotutako egurrezko erretaula barrokoa du.
Gurtza leku hauetako batzuek, gainera, berezitasunen bat dute. 1550ean Errigoitiko Idibaltzagako Andra Mari eliza (XIV. m.) berreraiki zutenean, hilobi batean usteldu gabeko gorpu bat topatu zuten eta mirarigile ospea hartu zuen. Mundakako Andra Mari elizan (XI.), bestalde, Petri apostoluaren erlikia bat gurtzen da, 1784an Erromatik ekarria. Morgako San Martin eliza errenazentistan (X. m.) ehortzi omen zuten Manso Lopez, Bizkaiko zortzigarren jauna. Gerekizko San Esteban baselizan, aldiz, erromatarren hilobi eta hilarriak daude. Garai bereko nekropoli eta herrixka baten aztarnak ditu inguruan Foruako Tours-eko San Martin parrokia gotiko-errenazentistak, Bizkaiko zaharrenetako bat izanik.
Beste tenplu batzuk: Muxikan, San Bizente Martiria; Ajangizen, Jaunaren Igokundea eta San Joan baselizak; Nabarnizen, Gorostizako Andra Mari eliza gotikoa; Muruetan, Andra Mari eliza; Ean, Talako baseliza; Bermeon, Santa Eufemia eta Frantziskotarren komentua; Mundakan, Santa Katalina baseliza; Busturian, Axpeko Andre Maria eta Guruztokiaren baseliza.
Dorreei dagokienez, Ertzilla (XV.m.) Bermeoko eraikin zibil zaharrena da, Alonso Ercilla Zuñiga poetaren familiaren sorlekua. Foruako Urdaibai Bizkaiko sendoenetako bat izan zen, baina sute batek hondatu zuen eta hormak bakarrik geratzen dira. Muxikako dorretxea, berriz, leinu boteretsuenetako baten egoitza izan zen, hainbatetan suntsitu eta berreraikia, gerrak bukatuta jauregi bilakatu zuten.
Arratzuko Dolaretxe (XVI. m) ere Belendizko bandoen dorre zaharraren gainean eraikitako landetxea da.
Eskualdean badira beste jauregi esanguratsu batzuk. Busturian, esaterako, Txirapozu da XVIII. mendeko arkitektura burgesaren adibide; Ajangizen Aristieta (XVII. m.) aurki dezakegu; eta Morgako Zorrozua jauregia XVIII. mendeko baserri asko egiteko inspirazio iturri izan zen.
Arteagako jauregia Napoleon III.a enperadorearen semea jatorrizko bizkaitar izendatua izan zela eskertzeko egin zuten, eta Frantziako arkitektura gotikoan inspiratuta dago. Egun, hotela eta jatetxea da.
Iragan industrialaren erakusgarri dira tximinia eta egitura mantentzen dituen Muruetako teileria, padura ertzean dagoen Maiukitza itsas errota, Euskal Herriko esanguratsuenetako bat; alea ehotzeaz gain argindarra ekoizten zuen Nabarnizko Goikolea errota; edota Eako Urtubiaga errota eta burdinola, herriko ondare historikoaren harribitxiak biak.
Eskualdeko historiari dagokionez, Gernika-Lumo nahitaez ikusi beharreko herria da. Bertan daude Batzar Etxea eta Gernikako Arbola, foruak sortu ziren lekua da eta EAEko lehendakariak bertan zin egiten du bere kargua. Halaber, 1937ko bonbardaketari lotutako elementuak ez dira falta. Aire erasoentzako babeslekuak dira horren adibide; Pasealekuko babeslekuan, esaterako, bonbardaketa irudi eta soinu bidez irudikatzen da. Pablo Picassoren “Gernika”-ren kopia den zeramikazko mural erraldoi bat ere bada Pedro de Elejalde kalean. Bakearen Museoak (1998), bakearen kultura zabaltzea du xede, erakusketa eta jarduera bidez. Bestalde, Kortezubin Gizadiaren Ondare izendatutako Santimamiñeko koba –barruan Madeleine aldiko margoen arrastoak daude– eta Omako basoa daude, Agustin Ibarrolak margotua, non zuhaitz bakoitzak bere istorioa duen.
Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaz gain, kostaldeak ere naturarekin lotutako proposamen erakargarri ugari ditu. Bermeoko Tala begiratokitik Izaro irla eta Matxitxako lurmuturra ikusten dira, eta bere azpian portu zaharra dago, tradizionala; Elantxobekoa, itsasoari irekia da eta Ogoño lurmuturrera doan mendi bide ekologiko kulturalaren abiapuntua da. Ean, portu ondoan hondartza txiki bat dago, baina udalerrian ere Lapatza hondartza harritsu eta basatia ere aurki daiteke. Ibarrangelun Bizkaiko politenetakotzat jotzen diren Laga eta Laida hondartzak daude. Azken honetan bukatzen da Mundakako barran jaiotzen den ezker olatu ezaguna, Europako onena.
Beste eraikuntza esanguratsuak: Bermeoko San Joan Portalea (XIV), Erdi Aroko harresiaren zazpi ateetatik zutik dagoen bakarra; Ibarrangeluko eta Gernika-Lumoko frontoiak eta Eako erreka gaineko zubiak. Ezin zara Busturiatik joan Arratzun dagoen Arrolako Oppiduma herrixka indigena bisitatu gabe. Kantauri ekialdeko garrantzitsuenetako bat izan zen K.a. IV-K.o. I mendeen artean.
ESCUELAS DE SURF. LAGA SURF CAMP. IBARRANGELU. lagasurfcamp.com
GUDARI CARIBE SURF. MUNDAKA. gudaricaribe.com
MUNDAKA BARRA. MUNDAKA. mundakabarrasurf.com
MUNDAKA SURF SHOP. MUNDAKA. mundakasurfshop.com
URDAIBAI BIRD CENTER. GAUTEGIZ ARTEAGA. Centro de investigación de aves y museo. birdcenter.org
EKOETXEA URDAIBAI. BUSTURIA. Exposiciones y actividades para concienciar sobre la naturaleza. ekoetxea.eus
PASEANDO ENTRE MUJERES. GERNIKA-LUMO. Recorrido del Museo Euskal Herria que destaca la participación activa de la mujer en la Historia. bizkaikoa.bizkaia.eus
URDAIBAI ON. MUNDAKA. Paseos turístico-culturales en barco en el estuario del río Oka. urdaibaion.com
BEDARONA. EA. Paseo guiado por la riqueza cultural, paisajística y ecológica de la localidad y la rasa de Ogella. eaturismo.com
CUEVA DE SANTIMAMIÑE. KORTEZUBI. Visita 3D al yacimiento arqueológico más importante de Bizkaia. santimamiñe.com
CONSERVERAS. BERMEO. Visita alguna de las tradicionales fábricas de conservas de la localidad. turismourdaibai.com
URDAIBAI EN BICICLETA. 18 recorridos para BTT, carretera o ruta. turismourdaibai.com
ARRANTZALEEN MUSEOA. BERMEO. Arrantzaleen bizimodua, lana eta teknikak erakusten ditu. bizkaikoa.bizkaia.eus
EUSKAL HERRIA MUSEOA. GERNIKA-LUMO. Historia, ohiturak, mitologia, artea… ezagutzeko lekua. bizkaikoa.bizkaia.eus
BAKEAREN MUSEOA. GERNIKA-LUMO. Bakearen kultura hedatzeko erakusketa eta jarduerak. museodelapaz.org
ASTRA. GERNIKA-LUMO. Adin guztietako pertsonentzat kultur jarduerak. astragernika.net
BERMEOKO KAFE ANTZOKIA. BERMEO. Kultur ikuskizunen emanaldiak. bermeokokafeantzokia.com
APIRILA
26 GERNIKA-LUMO. Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko ekitaldiak.
MAIATZA
9 AJANGIZ. Asentzio jaiak.
EKAINA
13 ERRIGOITI. Paduako San Antonio.
24 EA. San Juan, festaburuak.
29 MUNDAKA, ELANTXOBE. San Pedro eta San Pablo
UZTAILA
10 BUSTURIA. San Kristobal.
25 MORGA, KORTEZUBI, NABARNIZ. Santiago eta Santa Ana.
31 FORUA. San Inazio, festaburuak.
ABUZTUA
9-15 MUXIKA. Festaburuak.
14-18 GERNIKA-LUMO. Festaburuak.
IRAILA
2 GAUTEGIZ-ARTEAGA. San Antolin, festaburuak.
8 MURUETA. Andre Maria.
7-16 BERMEO. Andre Maria eta Eupeme Deuna, festaburuak
29 EREÑO. San Migel, festaburuak.
AZAROA
30 IBARRANGELU. San Andres.
ABENDUA
21 ARRATZU. San Tomas.
Todas las marcas. Especialistas en mecánica y electricidad del automóvil, pre-inspecciones de ITV.
Bariku eta zapatu iluntzetan hanburgesak, ama oredun pizzak, sanwitxak, natxoak, patata brabak eta oilasko tirak. Aukera beganoa ere badaukagu.
Gipuzkoa eta Bizkaian banaturik ditugun 25 autoeskola baino gehiagotan gidabaimen guztiak lortu ditzakezu.