Arratia
El valle de Arratia es un espacio de gran belleza y riqueza ecológica, paisajes que invitan a sumergirse y disfrutar de la naturaleza, con el Parque Natural de Gorbea como atractivo principal. Salpicada de caseríos, bosques y senderos, es el territorio perfecto para actividades al aire libre, así como para conocer los rasgos de la industria de la zona y la vida en el caserío.
Ikustekoak
Errotak eskualdeko ikurretako bat dira. Zeanurin XVIII. mende amaieran hogei bat zeuden; batzuk birgaitutako burdinolak ziren. Olabarrikoa jardunean jarraitzen duenetako bat da, irin-ekoizpenaren prozesu osoa erakusten duena. Bedian, Astietxe, Utxarain eta Lekue errotak daude; Diman, berriz, Zamakola errota neoklasikoa. Herrian mende bete baino gehiago duen Errotazar zentral hidroelektrikoa ere ikus daiteke. Eraikuntzetan, manposteria eta egurra erabili ohi zen Arratian, harria beharrean. Zeanuri da Bizkaiko baserri zaharrenak dituen herria, egurrezkoak eta tximinia gabeak. Guztietan aipagarria da Zulaibar baserria, harrizko ardatz-patin bitxia eta armarria dituena. Bedian ere badira ikusteko zenbait adibide interesgarri, esaterako, euskal arte herrikoiaren irudiekin egindako Landeta baserria. Lemoan, Elorriaga auzoko baserri multzoa topatuko dugu, Pagotxueta mendiaren lepoan. Jauregiei dagokienez, Igorren, Hilario de Soloeta jaun kalonjearen etxeak (XVIII. m.) Bizkaiko eta Arratiako baserrietan ohikoa den egurrezko balkoi korritua dauka, Zumelza etxea, (VIII. m.), hain zuzen. Zeanurin hegal zabalak eta erdiko harmaila oso bitxia dituen Zulaibar-Beaskoa etxea aurki dezakegu. Bedian, Bediakolea jauregia (XVIII. m.) dago, barroko itxurako eraikina; ondoan harlanduz egindako uharka bat du eta, burdinola izan ondoren, argi elektrikoa sortzeko egokitu zen.
Erdi Aroko eraikuntzen artean, Zubiko zubia eta Pedro Ortiz de Abendañok eraikitako Urkizuko dorrea (1085) ikusgai daude Igorren. Baita ere, Akauri dorrea (1510) Zeanurin, edota Lemoako dorretxeak eta erromatar zubia. Eliza eta baselizak ez dira falta eskualdean. Bedian, Jon Bataiatzaile Deunaren eliza (1742) dago; Igorren, Santa Maria eliza (XII. m.), itxura berezikoa, eta erretaula Bilboko Joan Santuen elizakoa da. Zeanurikoa ere Andre Mariari eskainia da, X. mendean sortua, 1720an berreraiki zuten. Diman aipagarria da Pedro Apostolu Deuna eliza, Bizkaiko Jaunen zentsodun nekazariak eraikia eta bitan berreraikia. Lemoako Elorriagako San Pedro eta Loiolako San Inazio ermitak ondare historiko eta arkeologikoa dira, hurrenez hurren. San Pedron, K.a. III. mendeko sinbologia duten bost hilarri daude. Beste eraikin erlijioso batzuk: Santa Lutzia eta San Kristobal ermitak (Igorre), Ipiñaburuko Santiago parrokia (Zeanuri), Pietate baseliza (Dima)…
Bediako ondare industrialaren parte dira Kargaleko karobia, Ereñoko karobia eta Irurak-bat Zentrala; Zeanurin, San Justo karobia berreskuratu zuten 1996an. Naturagune interesgarriak ere badira eskualdean: Arlapeko haitzuloa Lemoan; Balzola kobak eta Axlor, Diman; eta Saldropoko zohikaztegia, Zeanurin. Ezin zara Arratiatik joan bailarako lehen herriko, hain zuzen Areatzako, Erdi Aroko herrigunea ikusi gabe.
ARRATIA HERRIK HERRI. Completa los 38 kilómetros que recorren los nueve municipios del valle. arratia.net
INGURU ABENTURA. ERMUA. Espeleología en Jentilzubi con guía, material y seguro. inguruabentura.com
GORBEA PARKETXEA. Exposición permanente y ascensión virtual a la cruz. parquenaturalgorbeia.com
SENDERO LEMOATXA 1937 PR-BI 56 Recorrido por las trincheras recuperadas desde 2012. lemoa.net
HUMEDAL DE SALDROPO Paseo alrededor de una milenaria turbera en Zeanuri. parquenaturalgorbeia.com
ANTZASTI, EUSKALDUNON ETXEA. DIMA. Muestra cómo es un caserío de Arratia y lo enfrenta con una vivienda burguesa de Bilbo. antzasti.eus
ECOMUSEO DEL CASERIO VASCO. ARTEA. Vida, costumbre y trabajo de los baserritarras. euskalbaserria.com
EKAINA
13 IGORRE. Paduako San Antonio.
24 BEDIA, UBIDE. San Joan. Festaburuak.
29 DIMA, ARANTZAZU. San Pedro. Festaburuak.
UZTAILA
31 LEMOA. San Inazio. Festaburuak.
ABUZTUA
15 IGORRE, ZEANURI. Andra Mari. Festaburuak.
24 AREATZA. San Bartolome. Festaburuak.
IRAILAK
8 ARTEA. Festaburuak.
Egunero goizetik zabalik. Bokatak eta plater konbinatuak. Alokatzeko pilotalekua.
Especialidad en buenos pinchos y cafés. Abierto todos los días desde las 5 de la mañana. Ambiente agradable con fuego bajo, buena música y todos los partidos de nuestro Athletic.