Debagoiena
Situada en un entorno natural espléndido y con una tradición cultural, artística y gastronómica espectacular, la comarca de Debagoiena es un destino turístico inmejorable. Formada por ocho municipios, ofrece al visitante innumerables secretos del pasado, la majestuosidad de sus monumentos y la belleza de sus montes. Son de visita obligada el Santuario de Arantzazu, en Oñati, el Centro Vasco de Interpretación de la Memoria Histórica, en Elgeta, o el Parque Natural de Aizkorri-Aratz. Tres joyas de incalculable valor que hacen de esta comarca un lugar mágico y único.
Ikustekoak
Makina bat dira Debagoiena eskualdearen historiaren parte diren baserriak. Eskualdeko herri guztietan aurki daitezke balio historiko handiko eraikin horiek. Aretxabaletan, adibidez, ikustekoak dira Erdi Aroko Isurieta edota Murube baserriak. Garai berekoak dira Antzuolako Amilleta eta Aranburu baserriak ere. Elgetan ere badira eraikin ederrak, Aizmendi eta Apalasategi baserriak, esaterako, biak XVI. mendekoak. Erdi Arokoak dira, era berean, Bergarako Agirre eta Aranerdikoa eta Oñatiko Antuena eta Ariztegi baserriak ere, eta Erdi Aro berantiarrekoak, azkenik, Eskoriatzako Alkarte eta Andraixenea baserriak.
Eraikin erlijiosoei dagokienez, nabarmentzekoa da, nola ez, garaiko molde arkitektonikoak apurtu zituen eta Oñatin dagoen Arantzazuko Santutegia. Baina Beragarako Oxirondoko Santa Marina parrokia eta Ariznoako San Pedro parrokia ere ezin dira aipatu gabe utzi. Biek ala biek errenazimenduko estiloa eta estilo neoklasikoa uztartzen dituzte.
Arrasaten, aldiz, San Joan Bataiatzaile Deunaren parrokia ikus daiteke, gotiko garaikoa (XIII-XIV), baita Frai Migel Aranburuk XVI. mendean eraikitako San Frantzisko eliza eta komentua ere. Leintz Gatzagan 1331. urteko San Millan eliza aurki dezakegu. Oñatin, bestalde, eraikin ikusgarria da San Migel parrokia, estilo gotikokoa.
Leintz Gatzagan, halaber, aipagarriak dira hainbat baseliza; Zurtitzako San Martin (1331), Santi Kurtz, Santa Engrazia eta Santa Kolunba, besteak beste. Elgetako Done Martie baselizak (XV-XVI) ere merezi du bisita. Antzuolan, bestalde, Uzarraga eliza (Gipuzkoako lurralde historikoko zaharrenetako bat), Santa Ageda, Antiguako Andre Maria, San Martzial eta San Blas ermitak dira esanguratsuenak. Arrasaten, bere aldetik, bisita merezi dute Erdi Aroan eraikitako Andra Mari Zuri eta San Kristobal baselizek. Bergaran, azkenik, ondorengoak aipatu behar dira: Aritzetako Done Mikel eta Bakartasunaren Andra Maria baseliza-serorategia. Debagoienan ere hainbat eta hainbat jauregi eder aurki ditzakegu. Aretxabaletan Otalora eta gaur egungo udaletxea den Arratabe daude. Arrasaten ere badira gisa horretako zenbait eraikin, besteak beste, Andikano-Loiola, Monterron, Okendo edota Bañez de Artazubiaga, XVI eta XVII. mende artekoak guztiak.
Oñatin, aldiz, bisitatu beharrekoa da estilo gotikoko Larrazaga jauregia, eta Leintz Gatzagan, azkenik, XVIII. mendeko Ostatu jauregia, egun jatetxe modura diharduena. Hortxe dira ere Elexalde, Soran eta Garro jauregiak.
Dorretxeak eta dorreak ere ugariak dira eskualde horretan. Erdi Aroko defentsa eraikinen artean nabarmentzekoa da Aretxabaletako Galartzako dorretxea, XIV. mendean altxatakoa. Bergaran ere badira hainbat adibide, besteak beste, Erdi Aro Berantiarreko Moiua eta Gabiriatarren leinuko Gabiria dorrea. Udalerri horretan dago, era berean, gotikoko Artzamendi dorrea ere. Oñatin, berriz, Zumeltzegi dorrea aurki dezakegu, estilo gotikoa duen Erdi Aroko eraikina. Hainbat etxe ere eskualdeko ondare arkitektonikoaren parte dira. Besteak beste, Eskoriatzako Arana kaleko etxeak herri horretako monumentu historikoen multzo kontsideratzen dira, baita Elgetan dagoen Aro Modernoko Abridio etxea ere, zaharra bezain ikusgarria berau. Eraikin horiez guztiez gainera, eskualdean badira interes bereziko beste hainbat monumentu eta gune historiko. Esaterako, Bergaran Komenio kaleko eta Errotalde jauregiko lorategiek ondo merezia dute geldialdia eta Eskoriatzan, berriz, Atxorrotz gaztelua ikus daiteke. Antzuolan, bestetik, ezin nabarmendu gabe utzi Erdi Aroan eraikitako Magdalena ospitalea. Oñatin ere aurki ditzakegu gisa horretako eraikinak, Andra Maria Magdalena ospitalea, esaterako. Azkenik, Leintz Gatzagako hamabi tutuko iturria ere aipatzekoa da. Debagoiena eskualdean ere ingurune natural aparta dago bisitariaren gozamenerako. Aizkorri-Aratz Parke Naturala da horren adibide. 19.400 hektareako azalera du eta Gipuzkoa eta Arabako lurralde historikoen arteko mugan dago.
Gipuzkoako aldean, Oñati, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Eskoriatza udalerrietako lurrak hartzen ditu.
Parkearen ezaugarririk esanguratsuenak kareharri ugariak eta lurpeko uraren zirkulazioak sortutako paisaia eta galeriak dira.
Eskualde horretako paisaia, esan bezala, haitzuloz betea dago. Oñatin, Arantzazu eta Araotz auzoetan, Aizkorriko mendiguneko Gesaltza- Arrikrutzeko sistema karstikoa dago, itsas mailatik 400 metrora. Behe-Kretazeo garaietan kareharritan garatutako haitzuloa da. Zonalde horretan ere Urtaoko aztarnategiak aurki ditzakegu; Kobre Aroko ia berrogeita hamar gizakiren eta animalien arrastoak aurkitu zituzten bertan. Arrasaten, bestalde, Udalatx mendia dago. Baso hostotsu eta berdeez jantzia, harkaitzez eta kobazuloz inguratua, gailurreraino (1119 m.) iristeko zenbait aukera eskaintzen ditu.
Aretxabaletan Elorreta mendia ikus daiteke, udalerriko punturik altuena (1146 m.). Handik kilometro gutxira kokatzen da, azkenik, Urkulu urtegia, naturagune aparta.
Ez zaitez Debagoienetik joan Oñatiko Arantzazuko Santutegia bisitatu gabe. Euskal Herriko eraikin erlijioso esanguratsuenetarikoa eta bisitatuenetakoa da. Ez zara damutuko.
ARANTZAZU. OÑATI. Visita el santuario y el centro de interpretación del parque natural de Aizkorri. oñatiturismo.eus
FEEL EUSKADI. ARRASATE. Patrimonio, historia, montaña y entorno natural. feeleuskadi.com
ARRIKUTZ. OÑATI. Visita espeleoturística, dirigida especialmente a las y los más pequeños. oñatiturismo.eus
CENTRO VASCO DE INTERPRETACIÓN DE LA MEMORIA HISTÓRICA. ELGETA. Descubre los restos de trincheras y refugios de Intxorta. elgeta.eus
AMAIA ANTZOKIA. ARRASATE. Askotariko diziplina artistikoetarako gunea. amaiaarrasate.janto.es
SEMINARIXOA. BERGARA. Kultur adierazpen anitzak eskaintzen dituen gunea. seminarixoa.eus
SANTA ANA ANTZOKIA. OÑATI. Erabilpen anitzetarako aretoa. oñati.eus
ESPALOI KAFE ANTZOKIA. ELGETA. Zuzeneko musika entzuteko lekua. espaloia.com
GATZ MUSEOA. LEINTZ GATZAGA. Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera erakusten du. gatzmuseoa.com
IBARRAUNDI MUSEOA. ESKORIATZA. Leintz bailarako kulturaren adierazpen eta azterketa gunea. eskoriatza.eus
MAYO
PRIMER DOMINGO. ESKO- RIATZA. Atxorrotz Eguna.
15 ANTZUOLA. San Isidro.
19 BERGARA. Pentecostés.
30 OÑATI. Corpus Christi.
JUNIO
23 ARRASATE. San Juan.
29 ESKORIATZA. San Pedro.
30 ELGETA. Ferixa Nagusixak.
JULIO
PRIMER DOMINGO. LEINTZ GATZAGA. San Martín.
18-21 ANTZUOLA. Alarde del Moro.
AGOSTO
14-17 ARETXABALETA. Andra Mari.
SEPTIEMBRE
8 LEINTZ GATZAGA. Festividad de Ntra. Sra. de Dorleta
16 BERGARA. San Martín de Aguirre.
29 ARETXABALETA, OÑATI. San Miguel.
OCTUBRE
4 ARRASATE. Maritxu Kajoi.
5 OÑATI. Herri Eguna.
Ibilgailu motordunen mantentze lanak eta konponketak. BOSCH zerbitzua.