Goierri

La comarca de Goierri es una maravilla de la naturaleza. Situada en el corazón de Gipuzkoa, es la cuna del famoso queso Idiazabal y está rodeada de las sierras de Aralar y Aizkorri-Aratz. En el interior de sus innumerables rincones se puede disfrutar de importantes restos mitológicos de la legendaria cueva de San Adrián y de la antigua calzada romana. El patrimonio cultural de Goierri es, además, muy abundante y valioso. Son de especial interés turístico los conjuntos monumentales, las villas medievales, los antiguos complejos mineros y los museos esparcidos por sus diferentes localidades.

Ataun
Beasain
Gaintza
Idiazabal
Itsasondo
Lazkao
Legorreta
Ordizia
Ormaiztegi
Segura
Zaldibia
Zegama

Ikustekoak

Baserriak Goierriko paisaiaren berezko osagai ditugu. Lurralde guztian zehar aurki daitezke sakabanatuta. Idiazabalen, esaterako, Eztenagatorre, Guardia, Oiarbide eta Urbizu Bekoetxe baserriak dira interes berezikoak. Horiek guztiak XVI. eta XVII. mendeen artean eraikitakoak dira. Era berean, Zaldibiako Iparragirre baserria (XVII. m.), Legorretako Etxeaundi eta Ormaiztegiko Arandi Zahar eta Berroeta baserriak ere eskualdeko ondasun oparoaren zati dira. Jauregiei dagokienez, ordea, XVII. mendeko Ordiziako Abaria, Zabala eta Barrena eta XVIII.eko Ibarbia eta Infantadoko Dukearen jauregiak aipatu behar dira. Ataunen ere Zubikoeta (XVII m.) eta Zelaibar (XVI m.) dira ikustekoak. Lazkaon, berriz, Lazkao jauregia (XVII. m.) barroko estilokoa da eta bisita bat merezi du.

Seguran, aldiz, Gotzainaren jauregi zaharra eta Lardizabal jauregiak ikus daitezke. Azken hori XVII. mendean eraiki zuten eta egungo udaletxea da. Horiez gain, aipagarriak dira, besteak beste, Arrue, Balenzegi, Alustiza eta Gebara jauregiak, baita Ardixarra edo Don Garci ere.

Ataun
TROSKAETA TABERNA
San Martin auzoa

Ormaiztegin Iriarte Erdikoa etxea da aipatzekoa, eta Beasainen, amaitzeko, bisitatu beharrekoa da bertako udaletxea. XX. mendean eraiki zuten eta estilo eklektikoa dauka. Aipamen berezia merezi du, era berean, azken herri horretako Igartza monumentu multzoak. XII. mendean altxatutako zenbait eraikinez osatuta dago, hala nola, ermita, errota, errotarien etxea, burdinola, errementariaren etxea, zalditegiak, tolarea, zubia eta jauregia ditu. Azken hori XVI. mendean eraiki zuten, eta argi eta garbi bi zatitan banatuta dago: behekoa harlangaitzezkoa da, eta goikoa, berriz, egurrezkoa. Izaera erlijiosoko eraikinak ere ugariak bezain ikusgarriak dira Goierrin. Ataunen, esaterako, aipagarriak dira Tourseko San Martin, Santixabel (XX. m.), eta San Gregorio Magnoren elizak (XIX. m.). Beasainen, Andre Maria Jaiokundekoaren eliza, XVI. mendekoa eta errenazentista estilokoa.

Herri horretako eta aurrekoen garai bereko Belengo baseliza eta neoklasiko estiloko Loinazko San Martinen basilika (XIX. m.) ere badira aipatzekoak. Legorretan, bestalde, interes berezikoa da gotikoa, errenazimentua eta barrokoa uztartzen dituen San Salbador eliza. Berostegiko Santa Marina eta Guadalupeko Ama Birjinaren Ermitak ere aipatu behar dira; biak ala biak Aro Modernokoak. Ordizian, berriz, XIII. edo XIV. mendearen hasieran egindako eraikuntza zahar baten hondarren gainean eraikita dagoen Jasokundeko Andre Mariaren eliza bisita daiteke, baita Igokundeko Ama Birjinaren eliza ere. Gaintzan eta Idiazabalen, ostera, aipatzekoak dira Done Mikel elizak. Lazkaon Beneditarren monasterioa eta Bernarda Errekoleten komentua ikus daitezke, baita XVI. mendeko San Migel eliza ere. Seguran, bestetik, Gurutze Deunaren eta Maria Magdalenaren baselizak esangura berezikoak dira. Halaber, Itsasondon Letrango San Joan, Zaldibian Done Sarturdi eta Ormaiztegin, azkenik, XV. mendeko San Andres aipa daitezke.

Zubiak ere nonahi aurki daitezke eta balio historiko handia dute, oro har. Ormaiztegiko Norteko Trenbidearen zubia, adibidez, 1863an eraiki zuen Alexander Lavalley-k eta Euskal Herriko XIX. mendeko ingeniaritza zibileko parerik gabeko ondasuna dugu. Itsasondoko Ibares zubia, Legorretako Zubizaharra eta Torreko zubiak eta Segurako Ornagusi zubiek ere xarma berezia daukate, baita Beasainen XVI. mendean eraikitako Yarza bide-zubiak ere. Interes turistiko berezia dauka, bestetik, Zegaman kokatuta dagoen San Adriango tunelak.

Beasain
ARRIARAN KARROZERIAK
Salbatore auzoa, Izarraitz 4

Haitzulo naturala da eta 55 metro luze ditu. 1.000 metroko altueran kokatua dago eta barnealdeko Done Jakue bidearen mugarria da. Modu horretan babesa eskaintzen dio San Adriango ermitari. Gune hartaraino iristen da gaur egun oraindik Erdi Aroan galtzada bat izan zena, antzina igarobide gisa izan zuen garrantziaren erakusgarri.

Ondare industrialari dagokionez, esan beharra dago errotak ugariak eta ederrak direla Goierrin, hala nola, Arimasagasti (XIV. m.) Idiazabalen eta Errota eta Errota Txiki Ataunen. Legorretan, XVI. mendeko Ola errota da bisitatzekoa. Bestetik, Ordiziako azokak 500 urte baino gehiago ditu. Zutabe korintoar ugari eta koroan dekorazio sarria duen eraikin interesgarria da. Beasaingo azoka, aldiz, herri horretako elementu urbano garrantzitsuenetako bat da.

Ingurune naturala ere ikusgarri bezain aparta da Goierrin. Eskualdea Aizkorri-Aratz eta Aralar mendikateen babesean kokaturik dago eta horiek gozamena dira bisitariarentzat. Parke natural horietako lehenak 16.000 hektarea inguru ditu, eta bigarrenak, aldiz, 11.000 inguru. Kareharri, ibai eta iturburu handiak dituen erliebe liluragarria eskaintzen du eta biodibertsitate handiko gunea da; Aralar, sorburuan, itsas hondo sedimentarioa zen eta. Azken horretan kokatzen da Txindoki mendia ere; Larrunarri edo Ñañarri mendia bezala ere ezaguna dena. 1.346 metroko garaiera du eta Gipuzkoako mendirik esanguratsuenetako bat da. Eskualdean bisita merezi duten beste mendi batzuk, besteak beste, honakoak dira: Irumugarrieta, (1.427m); Artubi, (1.265m), eta Altzaniarena (1.544m).

Ezin zara Goierritik joan Beasaingo Igartza monumentu multzoa ikusi gabe. Ez zara damutuko!

Publizitatea
Proposamenak

MUSEO BARANDIARAN. ATAUN. Conoce la vida y trabajo de José Miguel de Barandiarán. gipuzkoanatura.eus

MUSEO ZUMALAKARREGI. ORMAIZTEGI. Un viaje dinámico a la Euskal Herria del siglo XIX. zumalakarregimuseoa.eus

CENTRO DE INTERPRETACIÓN Y DEGUSTACIÓN DEL QUESO IDIAZABAL. IDIAZABAL. Visita guiada y degustación del queso Idiazabal. idiazabalturismo.com

CENTRO DE INTERPRETACIÓN MEDIEVAL. SEGURA. Visita guiada al museo, villa medieval, iglesia y cárcava. ardixarra.eus/es/portada

TALLER DE TALOS. BEASAIN. Visita al molino de Igartza y elaboración de talos. igartza.eus

D’ELIKATUZ. ORDIZIA. Centro de interpretación de la alimentación y la gastronomía. delikatuz.com

PARKETXE ANDUETZA. ZEGAMA. Juegos de orientación para niños y niñas. gipuzkoanatura.eus

IZTUETA BASERRIA. LAZKAO. Conoce la cultura lechera y cómo hacen sus lácteos. iztueta.eus

BASABE GARAGARDOAK. LAZKAO. Visita a la pequeña factoría y cata de cerveza artesanal. basabegaragardoak.eus

Kulturguneak

USURBE ANTZOKIA. BEASAIN. Teatro, música, baile y espectáculos. beasain.eus

KULTURGUNEA. ITSASONDO. Teatro, cine, conferencias y actividades culturales. itsasondo.eus

CENTRO CULTURAL ARERIA. LAZKAO. Sesiones de cine, teatro, conciertos y actos culturales. lazkao.eus

HERRI ANTZOKIA. ATAUN. Teatro, música, baile y diversos actos culturales. ataun.eus

HERRI ANTZOKIA. ORDIZIA. Cine y teatro. ordizia.eus

HERRI ANTZOKIA. LEGORRETA. Teatro, música, baile y diversos actos culturales. legorreta.eu

Jaiak

URTARRILA
ERREGE EGUNAREN ONDORENGO LEHEN IGANDEA. LAZKAO. Astotxo eguna.

OTSAILA
3 IDIAZABAL. San Blas jaiak.

APIRILA
28 LAZKAO. San Prudentzio jaiak.

MAIATZA
LEHEN ASTEBURUA. IDIAZABAL. Euskal Gaztaren Azoka.
10 BEASAIN. Loinatz jaiak.
8-12 LEGORRETA. Azintzio jaiak.
15 ATAUN. Sanixidroak.
27 BEASAIN. Loinatz jaiak.

EKAINA
23 SEGURA. San Juan jaiak.

UZTAILA
HILAREN 2 ASTEBURUA. ORMAIZTEGI. Lierniko erromeria.
26 ORDIZIA. Santa Ana jaiak.

ABUZTUA
15 ITSASONDO. Andra Mari jaiak.

IRAILA
20-22 ITSASONDO. Festaburuak.
29 GAINTZA, LAZKAO, ORMAIZTEGI. San Migel jaiak.

URRIA
5 ZALDIBIA. Festaburuak.

AZAROA
11 ATAUN, GAINTZA. San Martin jaiak.
30 EIBAR. San Andres.
30 ORMAIZTEGI. Ander Deunaren jaiak.

ABENDUA
6 SEGURA. San Nikolas Txiki eguna.

DEAN TABERNA
Azkoitia

Traguak, terraza eta giro ona.

FAISAN OSTATUA
Irun

Goizeko 7tatik goizaldera irekita. Gosariak, pintxo hotz eta beroak eta ogitartekoak. Aste osoa zabalik.