Buruntzaldea
La comarca de Buruntzaldea está formada por seis municipios y se sitúa a escasos 10 kilómetros de Donostia. Se trata, por tanto, de un destino ideal para disfrutar tanto del mar como de las bellas y verdes montañas. Y no solo eso, el visitante también puede deleitarse con el extenso patrimonio artístico, cultural y gastronómico de la zona. Estamos hablando de un entorno repleto de sidrerías y con una inequívoca mezcla de tradición y modernidad. Buruntzaldea es un lugar perfecto para conocer y disfrutar.
Ikustekoak
Baserriak Buruntzaldeko paisaiaren elementu ohikoenetakoa dira. Besteak beste, Iturmendi, Txilibita, Arkaizpe, Ariztegi, Lopetegi edota Lizarraga dira aipatzekoak Hernanin, baina orotara 150etik gora zenbatu dituzte herri horretan. Andoainen, aldiz, Sagarmendi eta Berrozpe dira aipagarriak, eta Urnietan, berriz, XVI. mendeko Aierdi baserria.Usurbilen, azkenik, XVI. mendeko Ibarrola Haundi eta Gaztañaga, eta XVIII. mendeko Arrillaga Haundi eta Artzabal. Jauregi ugari ere aurki daitezke eskualdea osatzen duten herrietan. Hernanin, adibidez, bi armarri dituen Beroiz-Enea, eta oinplano angeluzuzeneko Aierdi Arretxea eraikina dira ikustekoak. Biak ala biak XVIII. mendekoak; Portalondo, berriz, dorretxe izan zen eta XV. mendean hiriko harresiaren zatia zen; Egino etxea, aldiz, XVII. mendeko eraikin ederra da.
Andoainen, Isturitzaga da gaur egun osorik geratzen den dorretxe bakarra. Usurbilen, XVII. mendeko Atxega, Saroe eta Konseju Zar jauregiak dira nabarmentzekoak. Arkitektura erlijiosoari dagokienez, Hernanin San Joan bataiatzailearen parrokia-eliza da ikustekoa, 1548 eta 1595. urteen artean eraikitakoa. Herri horretako San Agustin komentuak XIII. mendeko portada erromanikoa du. Gotikorako trantsizioa adierazten duen aurrealde hori Hernaniko parrokia-eliza zaharrarena da. Gurutze Santuaren otoitz lekua, aldiz, 1570ean udaletxearen atzealdean eraiki zen eta lauki itxurako altuera bakarreko eraikina da. Santa Barbarako gotorlekua eta baseliza ere interes bereziko lekuak dira.
Andoainen, bestetik, Tourseko San Martin eliza aurki daiteke, XVIII. mendearen bigarren erdian eraikia; barrokoaren barruan Ibero arkitektoek sorturiko berariazko estilokoa da. XV. mendeko Sorabillako San Martin eliza eta Santa Krutz ermita ere ikustekoak dira. Azken hori Oria eta Leitzaran ibaien artean eraiki zuten eta bertan XIII. mendeko Kristo santuaren eskultura gotikoa dago. Horiez gainera, Urnietako San Migel eliza XVII. mendean altxa zuten eta estilo barroko eta eklektikoa du, Aro Modernoko eraikin bat delako. Azkorteko eta Santa Leokadia ermitak, aldiz, Aro Garaikidekoak dira (XIX. m), eta azken horrek estilo neoklasikoa dauka. Fatimako Ama Birjinarena, ostera, Aro Modernokoa da eta solairu bakarreko oinplano angelu zuzena dauka.
Lasarte-Orian aipatzekoa dira barrokoa eta neoklasikoa uztartzen dituen San Pedro eliza (XIX. m) eta Brigiden komentua, XVII. mendean eraikitakoa eta barroko estilokoa. Astigarragan, bestalde, Andre Mariaren Zeruratze Parrokia, Murgiako Andre Maria izenez ere ezaguna, antzina gotorleku bat izan zitekeenaren tokian dago kokaturik, eta Santiago baseliza, ostera, izen bereko mendiaren gailurrean.
Usurbilen, San Salbatore eliza aipatu beharra dago, XVI eta XVII. mendeen artean sortua. Eskualdeko beste eraikin interesgarri batzuk dira Txoritokietako gaztelua Astigarragan, guda-ingeniaritza eta arkitekturaren aparteko lana. Herri berean Ergobiako zubia dago, bertatik igarotzen baitzen Gaztela eta Frantzia lotzen zituen errepidea, Urumea ibaiaren gainean.
Hernaniko Leoka garbitokia, bestetik, 1916. urtean eraiki zuten, bere garaian iturri eta garbileku publiko gisa erabili zen, baina 1980an guztiz eraberritu zuten. Urnietan, azpimarragarria da Errotaberri, XX. mendeko errota hidraulikoa. Andoainen, amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi Bastero Kulturguneko eraikina, Luis Peña Ganchegui, Rocío Peña eta Mario Sangalli arkitektoen obra, baita Martin Ugalde kultur parkea ere, antzina Laborde fabrika izandakoa eta mugimendu estetiko arrazionalistaren barruan kokatzen dena.
Obra artistikoak ere ugariak dira Buruntzaldean. Usurbilen, esaterako, aipagarriak dira 1973an Jose Luis Zumeta artistak egin zuen 16 metro zabaleko eta 9 metro luzeko zeramikazko murala; Juan Jose Alkain bertsolari handiaren omenez egindako Udarregi eskultura edota sagardoari eskainitako monumentua.
Aztarna megalitikoei dagokienez, ezin aipatu gabe utzi Andoainen, Belkoaingo trikuharria, Brontze Aroko hilobi-monumentua eta Usobelartzako monolitoa, lurrean bertikalki sartuta dagoen 1,45 metroko harria, hain zuzen ere. Urnietan, berriz, Otsolepoko, Aballariko edota Saraskorriko trikuharriak dira interes berezikoak, baita Arlegorko zabaleko, Tximistako Egiako eta Etenetako Cromlech multzoak ere. Astigarragan, azkenik, Txoritokieta eta Langagorri monolitoek merezi dute bisita. Ingurune naturala ere ederra da Buruntzaldean. Leitzaran bailara (Andoain), esaterako, aparteko lekua da. 1995eko irailaren 29an Gipuzkoa aldeko Leitzaran ibaiaren harana Biotopo Babestu izendatua zuten. Ibai bazterrean, aipagarria da burdinolen bidez egindako ustiapena. Mendiei dagokienez, azkenik, aipagarriak dira Donostialdea eskualdeko talaia naturala den eta euskal kostaldearen panoramika ikusgarria eskaintzen digun Adarramendi (824 m.), baita haren inguruan dauden Aballarri (642 m.) eta Oindi (548. m) tontor ederrak ere. Buruntza mendiak (441 m.), azkenik, eskualdeari izena emateaz gain, gailurretik gertu Burdin Aroko kastro edo antzinako herrixka gotortu baten aztarnategia dauka, monumentu-multzo izendatua, baita San Roke ermita ere.
Ez zaitez Buruntzaldetik joan Hernaniko Santa Barbara gotorlekua bisitatu gabe. Ez zara damutuko!
CENTRO DE VISITANTES DE LEITZARAN. ANDOAIN. Actividades y visitas guiadas al valle. leitzaran-andoain.eus
SAGARDOETXEA. ASTIGARRAGA. Museo de la sidra vasca. sagardoetxea.com
EZAGUTU HERNANI. HERNANI. Visitas guiadas a sidrerías de la localidad. hernani.eus
MUSEO AL AIRE LIBRE. LASARTE-ORIA. Tres recorridos por el municipio a través de murales, esculturas y edificios. lasarte-oria.eus
ITINERARIO MUSEO IREKIA. USURBIL. Recorrido artístico con posibilidad de visita guiada los fines de semana. 650usurbilbizi.eus
BASQUE COOLTOUR. URNIETA. Visita a la quesería Adarrazpi y haz queso tradicional. basquecooltour.com
LAIAREN IBILBIDEA. HERNANI. Recorrido didáctico para conocer Santa Barbara en familia. hernani.eus
CHILLIDA LEKU. HERNANI. Artistaren obraren lagin handi bat bisitatzeko aukera. museochillidaleku.com
MANUEL LEKUONA KULTUR ETXEA. LASARTE-ORIA. Herriko kultur agendaren agertoki nagusia. lasarte-oria.eus
SAROBE. URNIETA. Arte eszenikoen gunea. sarobeurnieta.eus
ERRIBERA KULTURGUNEA. ASTIGARRAGA. Zinema, antzerkia, musika emanaldiak, eta abar. astigarraga.eus
BASTERO KULTURGUNEA. ANDOAIN. Askotariko kultur jardueren emanaldiak. bastero.eus
MAYO
3 ANDOAIN. Santa Cruz.
PRIMER DOMINGO DEL MES. USURBIL. Andatza Eguna.
15 ASTIGARRAGA, USURBIL. San Isidro.
PENÚLTIMO DOMINGO DEL MES. USURBIL. Sagardo Eguna.
ÚLTIMO FIN DE SEMANA DEL MES. URNIETA. Fiestas de la juventud.
JUNIO
MEDIADOS DE MES ANDOAIN. Festival Internacional de Rock’n Roll.
24 ANDOAIN, HERNANI. Fiestas de San Juan.
29 LASARTE-ORIA. Fiestas de San Pedro.
JULIO
2 USURBIL. Fiestas de Santixabel.
25 ASTIGARRAGA. Fiestas de Santio.
26 LASARTE-ORIA. Fiestas de Santa Ana.
31 HERNANI. Romería de Santa Barbara.
AGOSTO
16 ASTIGARRAGA. Romería del día de San Roque.
SEPTIEMBRE
29 URNIETA. Día de San Miguel.
Pintxoak, bokatak, tragoak eta terraza.