Hego Uribe

Muy cerca del área metropolitana de Bilbo se extiende la comarca de Hego Uribe. Ser lugar de paso de las principales vías de comunicación que unen la capital de Bizkaia con Gipuzkoa y Araba, le otorga un peso estratégico; sin embargo, su carácter rural, sus valles y riqueza natural se han convertido en su mejor recurso turístico. El Parque Natural de Gorbea reúne cuevas con tesoros, leyendas escalofriantes y hermosos parajes habitados antaño por lamias y brujas. Además de ser un emplazamiento ideal para llevar a cabo actividades al aire libre, guarda una historia que merece la pena conocer.

Arrigorriaga
Basauri
Galdakao
Orzoko
Ugao-Miraballes
Urduña
Usansolo
Zaratamo
Zeberio

Ikustekoak

Hego Uribe, Erdi Aroko guduen gune izan zen eta horren lekuko dira dorre eta dorretxeak. Eskualdean daudenen artean, Usansolon tontor baten gainean kokatutako Isasi Goikoa dorrea (XVI. m.) dago, harlandua duena eta 8 metroko altuerakoa. Lekue dorreak ere aipamena merezi du, hau ere harlandua duena eta 11 metroko altuerakoa. Biak ala biak jauregi bilakatutakoak dira. Orozkon, berriz, Aranguren dorrea (XVI. m.) da herriko eraikin adierazgarrienetako bat. Gaztelu itxura dauka eta elementu gotikoak zein errenazentistak uztartzen ditu. Basaurin Ariz dorrea dago (XVI. m.), errenazimenduko bizitegi jauregia zen, dorretxearen tipologia du eta 2003an auzo etxe bilakatu zen. XX. mende hasieratik Arrigorriagan dorretxerik gorde ez bada ere, euren berri dute zenbait eraikinen izenengatik: Larrasko dorrea, Barrondokoa, Larrinagakoa, Lonbokoa , Salduakoa edota Agirrekoa.

Duela urte batzuk berritutako Santa Maria Magdalena (IX. m.) parrokia da Arrigorriagako zaharrena, baina egun ez du sorrerakoaren antzik. Done Peri –XII. mende hasierakoa, Bizkaiko zaharrena– eta Kristo Santuaren baselizak ere ikusteko modukoak dira; izan ere, ezaugarri arkitektoniko interesgarriak dituzte. Ugaoko San Bartolome elizak (XV. m) hainbat aldaketa jasan ditu urteetan zehar. Bost zatitan banatutako habearte handi bat, dorre eder bat eta harri txikiz eginiko irudi geometrikoak ditu atarian. Herriko eraikin adierazgarriena, hala ere, Udiarragako Amaren santutegia da (1779), euskal barrokoko elementu garrantzitsua.

Basaurin, San Miguel Baseliza (XVI. m) goi errenazentista dago, landu gabeko harriz egina eta kontrarako harriz indartua. Andra Mari eliza (XIII. m) da Galdakaoko eraikin erlijiosorik zaharrena (erromanikoa eta gotikoa bereiz daitezke).

Aipagarriak ere Zaratamoko San Lorentzo eliza eta San Segismundo baseliza; handik gertu mahaiak eta barbakoak daude. Orozkoko eraikin erlijiosoen artean Olarteko San Bartolome eliza (XIV. m.) eta Muruetako San Pedro eliza nabarmentzen dira. Zeberioko Olabarrietako San Tomas eliza gotiko-errenazentista XVI. mendeko arkitektura bizkaitarraren lanik bikainenetakoa da; San Antonio baseliza, ostera, antzinako bideetan eraikitzen zituzten tenpluen –Bizkaian santutxo izenez ezagunagoak– erakusgarri da. Urduñan, Antiguako Andre Mariaren Santutegian dago hiriko zaindariaren irudia.

Galdakao
BASOA TABERNA JATETXEA
Elexalde auzoa 26. Igerilekuetako taberna
ON KAFE
Bizkaia kalea, 1

Beste eraikin erlijioso batzuk: Finagako San Martin ermita (Basauri), Santa Maria eliza (Galdakao), Andre Mariaren santutegia (Zeberio) eta Familia Sakratuaren eta Andre Mariaren elizak (Urduña).

Oilarra da Galdakaoko monumentu esanguratsuena, Donostiara eta Gasteizera doazen errepideen bidegurutzean dago, Urgoiti jauregiaren ondoan. XIX. mendean, bidegurutze hori aduanaz kontrolatutako pasabidea zen eta goialdean brontzezko oilarra duen zutabe bat jarri zen. Autopista egiteko bota zuten eta, behin lanak amaituta, burdinazko eskultura abangoardista bat jarri zuten. Bilbo eta Gaztela lotzen dituen bidearen eta Bilbotik Gipuzkoara zein Ipar Euskal Herrira doan bidearen elkargunea da Bidebieta.

Basauriko gune honen garrantzi estrategikoa gogoratzeko irudi bitxi zein esanguratsu bat dago: bi asto, gurdi bati tiraka. Bestalde, Ugaon Jane jauregia (XIX. m.) topa dezakegu, estilo neoklasikoko eraikina, “La Justicia” izenez ere ezaguna. 1999an zaharberritu ondoren, herriko historia ezagutzeko zentro eta kultur etxe bilakatu zuten. Estilo askotako jauregiak aurki ditzakegu Urduñan, eraikin errenazentistak eta barrokoak, besteak beste. Horren adibide dira Ortes Belasco, Mimenza, Diaz Pimienta eta Belasco jauregiak. Aduana eraikina ere neoklasikoa da (XVIII. m.); noiz eraiki zen ezaguna bada ere, nork egin zuen ez dago argi, baina Justo Antonio de Olaguibel arkitekto gasteiztarra izan zela uste da. Horrez gain, hirigune historikoa da hiribilduko ezaugarri bereziena, 1997an multzo historiko monumental izendatua. Historiari eta kulturari dagokienez, interes handikoak diren monumentu ugari daude. Halaber, antzina 1,8 kilometroko luzera izan zuen harresia ikus daiteke. Egun, erdiak baino gehixeagok zutik arraitzen du, etxe eta jauregi asko egiteko haren zatiak erabili baitzituzten horma gisa.

Gorbeiako Parke Naturalaren inguruan daude Orozko eta Zeberio. Baserri giroa eta natura nagusi dira Zeberion eta paseo ederrez gozatzeko aukera izango du bisitariak. Sorginei buruzko kondaira zaleek Gesala auzoa bisitatu behar dute. Bertan bizi zen Katalintxe: 1555eko prozesuan herritar askori leporatu zien sorginkeria eta 21 pertsona zigortu zituzten berak emandako lekukotzengatik. Orozkon, aldiz, arkeologia aztarnategi ugari dago: Itxina basoan Supelegor kobazulo karstikoa dago, kondairen arabera sorgin eta lamien bizileku izan zena. Handik, eskualdeko tontor garrantzitsuenetako batera, Axkorrigan mendira, igotzeko aukera dago. Zaratamon, Upo eta Artanda mendien arteko lepoan, Upoko Pagadia izeneko aisialdirako gunea dago. Bizkaiko parkerik handiena den Bizkotxalde Basaurin dago. Ia 6,5 hektarea ditu, gune berdeak, haur jolasak eta aisialdirako guneak biltzen ditu. Udalerri bereko Soloarte parkean, berriz, Agustin Ibarrola eskultore basauritarraren obrak ikusgai daude.

Ugao-Miraballes
GARAJE BORAO
San Bartolomé 19
TABERNA FELIPE
Udiarraga 69

Beste eraikin esanguratsu batzuk: Hiru tutuko iturri neoklasikoa (Ugao), Anuntzibai zubi errenazentista (Orozko) eta Albitzuko karobia (Zeberio).

Publizitatea
Proposamenak

JENTILZULO. OROZKO. Se dice que las lamias vivían en esta cueva. orozkoudala.com

ITZINAKO BIOTOPOA. OROZKO. Ejemplo de formación de karst del Parque Natural de Gorbea. Visita guiada, Inguru Abentura inguruabentura.com

PARAPANTE BIZKAIA. OROZKO. El macizo de Itzina, los montes y Orozko desde el aire. parapentebizkaia.com

PASEO INDUSTRIAL. BASAURI. Sigue el recorrido propuesto para conocer las fabricas que transformaron Basauri. basauri.eus

RUTA BURDIN HESIA. UGAO- MIRABALLES. Ruta circular para observar fortines y trincheras. ugao-miraballes.eus

DEL VIÑEDO AL PALADAR. URDUÑA. Visita a la Txakolinería D.O de Bizkaia. ordunaturismo.com

CENTRO DE INTERPRETACIÓN HISTÓRICA. UGAO- MIRABALLES. Recorrido a través de la villa desde sus origenes (1375) hasta nuestros días. ugao-miraballes-museoa.org

MIRADOR DEL NERVIÓN. URDUÑA. Mirador volado desde el que se otea el cañón de Delika. ordunaturismo.com

EL MENSAJE DE LAS PIEDRAS ROJAS. ARRIGORRIAGA. Paseo turístico por los puentes destacados del pueblo. arrigorriaga.eus

RUTAS A CABALLO. ZARATAMO. Desconecta y disfruta de un oasis de naturaleza, incluso sin tener experiencia. aratiagroturismo.com

MACIZO DEL UPO. Desde Arrigorriaga o Ugao se puede acceder a este monte.

Kulturguneak

JENTILZULO KULTURGUNEA. OROZKO. Gazte Asanbladak kudeatutako kultur gunea.

MUSEO ETNOGRAFIKOA. OROZKO. Euskal tradizioari eta kulturari buruzko erakusketak. orozkomuseoa.eus

ERREMENTARI MUSEOA. ZEBERIO. Burdingintzari lotutako herriaren historia. gorbeiaeuskadi.com

Jaiak

ENERO
20 ZARATAMO. San Vicente.

JULIO
22 ARRIGORRIAGA. Santa Maria Magdalena.
31 GALDAKAO. San Inazioak.

AGOSTO
10 ZARATAMO. San Lorenzo.

SEPTIEMBRE
2 GALDAKAO Y ZEBERIO. San Antolín.
8 UGAO-MIRABALLES. Nuestra Señora de Udiarraga.
16 GALDAKAO. Santa Cruz.
26 BASAURI. San Miguel.

OCTUBRE
7-15 BASAURI. San Fausto.

UXARTE SAGARDOGINTZA
Zornotza

Bertoko sagarrarekin geuk egindako sagardoa urte osoan txotxean. Etxeko okela eta baserriko oilaskoa. Benetako sagardotegia. Deitu, etorri eta egiaztatu. Sagardoa botilan salgai.

ARRANO TABERNA
Gernika-Lumo

Bariku eta zapatu iluntzetan hanburgesak, ama oredun pizzak, sanwitxak, natxoak, patata brabak eta oilasko tirak. Aukera beganoa ere badaukagu.

Cafe Nerbion
Bilbo Zaharra

Bocatas, pintxos y ensaladas especiales. Situado en un enclave único con inmejorables vistas a la ría.