Kostaldeko txango bat Donejakue bidean

Zarauztik hasi eta kostaldetik joango gara Galiziaraino iristen den Donejakue Bideari jarraituz. Ibilbide hau Zumaiaraino egitea proposatzen dugu, Debaraino luzatu badaiteke ere. Bidea erraza da eta ondo markatua dago, GR-121 bidearen kolore gorri eta zuriekin.

    Distancia: 9km.

    Tiempo: 2,5h.

    Desnivel: 297m.

    Dificultad: *

​​Zarauzko erdigune historikotik abiatu eta Meaga gaineko bidea hartuko dugu GI-2633 bidetik. Aldapetako aldaka hartuko dugu eskubira Vista Alegre auzoa alde batera utziz. Goian aurkituko dugu Santa Barbarako baseliza. Porlanezko bide batetik tarte txiki batean ibili ostean, Getaria ikusiko dugu aurrez aurre.

Mahasti artean joango gara GI-3391 errepidera iritsi arte, eta Getariaruntz jeitsiko gara bertatik. Hilerriaren ondoan pasa ostean, errepidea utzi eta Loramendiko aldapatik Udaletxera iritsiko gara. Getariatik aterako gara Herreria kaletik, eta Askizuko erromatar galtzadatik Gaintza eta Akarregi-txiki baserrietaraino iritsiko gara. Azken honen eskuinean galtzada hartuko dugu berriro, GI-3392 errepidearekin topo egin arte, eta Askizu auzoraino jarraituko dugu.

Askizuko San Martin baselizatik Arano baserriraino goaz, eta bidegurutzean eskubiko bidea hartuko dugu. Pixkanaka Zumaia ikusten joango gara. Orroagako itsasadarra ezkerrean utzita, N-634 bidera arte jeitsiko gara. Errepidea gurutzatu eta Santiagoko baseliza eta Zuloaga museoaren ondotik igaroko gara, ondoren, Urola ibaia zubi batetik zeharkatzeko.

Itsas Kiroldegiaren albotik pasaz, Gernika pasealekura iritsiko gara, eta ondoren Narrondo erreka zubi batetik zeharkatuko dugu. Sorazu kaletik, lehenik, eta Kale Nagusitik, ondoren, Zumaiako Udaletxera iritsiko gara.

Zarautzera itzultzeko, bide bera atzera egin daiteke edo, erosoagoa, trenez itzuli daiteke.

    Distancia: 9km.

    Tiempo: 2,5h.

    Desnivel: 297m.

    Dificultad: *

Publizitatea