Aiaraldea
Tranquilidad, entorno natural, cultura, patrimonio y gastronomía. Aiaraldea ofrece a quien la visita todo eso y mucho más. Los cinco municipios que la componen –Artziniega, Aiara, Laudio, Amurrio y Okondo– cuentan cada uno con su propia singularidad y un atractivo distinto que ofrecer a quien se acerca a conocerlos. Parques, bosques, lagos y cascadas forman su entorno natural, en el que destacan los viñedos de txakoli. En estas tierras se elaboraba ya este vino blanco en el siglo IX y, pese a que estuvo a punto desaparecer, su recuperación se hace patente en su paisaje.
Ikustekoak
Benetako harribitxi arkitektonikoak diren baserri eta etxe asko daude Aiaraldean, aparteko balio etnografikoa eskaintzen dutenak. Horietako bat bereziki nabarmentzekoa da, hain zuzen ere, Kexaan dagoen Aiaratarren Oinetxea. Eskualde osoaren historia hertsiki lotzen zaio leinu horri eta haren sorlekuan monumentu multzo ikusgarria altxatzen da, haran osoko osagai esanguratsuenetariko bat izanik. Kexaako monumentu multzoa (Aiara), Adatsaren Ama Birjinaren dorre-kaperak, San Joan Bataiatzailearen elizak eta Aiaratarren jauregi gotortuak osatzen dute. Jauregian Arte Sakratuko Museoa dago, irudi, margolan, ornamentu, urregintzako lan eta abar garrantzitsuak daude, eta dorre kaperaren beheko solairuan, Aiaratar jauntxoen hilobiak eta erretaula gotikoa (XIV. m.) nabarmentzen dira.
Okondon, Erdi Aroko dorretxeen elementuak dituzten jauregi barrokoak eta landa etxeak daude. Harri hormazko baserri tipikoak daude, hiru edo lau isurbidekoak, baita teilatu deigarriko baserriak ere. Izaga da nabarmenena, zaharra eta ederra, XVII-XVIII. mendeetako landa arkitekturaren eredu. Mendietarren jauretxea (XVIII. m) euskal landa jauregi tipikoa da, sarbide zabala eta armarri dotoreak dituena. Udalerri berean daude Aretxaga jauretxea, El Puente etxetzarra (XIX. m) edota Gaztiartu baserria ere, izen bereko dorrea zegoen lekuan eraikia. Euren bizitzak hobetze aldera Ameriketara joan ziren euskal herritar asko, zenbait bueltatu ziren, eta horietako batzuk, aberastuta egin zuten itzulera. Estatus berriaren isla ziren etxeak eraiki zituzten, luxuzkoak. Agerikoa da indianoen eragina Amurrion; haiek altxatako hainbat eraikin daude, gerora herriari eman zizkiotenak.
Artziniegako hiriguneak, multzo historiko monumental izendatua, muino batean kokatutako kale paraleloen diseinu bereizgarria du. Hiru kale paralelo –Goikoa, Erdikoa eta Behekoa– ditu, euren artean kantoien bidez komunikatuak, eta horietan XVI-XX. mende arteko askotariko estiloko eraikinak daude. Aipagarria da Erdi Aroan hiribilduan ezarri ziren leinu nobleen 47 ezkutu daudela eraikuntza horietan.
Laudioko Lamuza jauregiak herriarekin familia lotura zuen eta Urkixoko lehen markes izan zen Estanislao Urkixoren udako egoitza izan zen. Gaur egun, jauregiko etxean eta beste guneetan kultura-etxea dago. Ingurumari paregabe hau osatzen dute, halaber, Kasinoaren eraikinak, urmaelak eta harlanduz egindako frontoiak. Horien inguruan 8,5 hektarea baino gehiagoko lorategia kokatzen da, askotariko zuhaitz espezie dituena, besteak beste, zedroak, altzifreak, araukariak, ezkiak, izeiak… Eraikin erlijiosoei dagokienez, Laudion Ermuko Andra Mariaren santutegia (XV. m) aurkitzen da. Estilo gotiko euskaldun aurreratuan eraikia, erretaula nagusi platereskoa du. Herrian Santa Luzia izenez ezaguna da, ondoko ermitan santa berbera gurtzen delako. Izen bera du Artziniegan dagoen Arteko santutegiak ere. XV-XVI. mendeen artean eraikia, estilo gotiko errenazentista du. Kondairaren arabera, neskato artzain bati birjina arte tartean agertu izanari lotzen zaio. Menoion, berriz, Etxaurren baseliza dago. XVIII. mendean eraikia, egurrezko teilatua eta kanpai hormako kanpandorrea dauzkan elizate luzea du. Bertatik Gorobeleko ikuspegi ederra ikus daiteke, muino batean baitago. Okondon Untzako Andre Mariaren parrokia neoklasikoa dago (XVIII. m); taila nagusia XVII. mendeko obra da, ongi urreztatua eta polikromatua.
RUTA DEL TXAKOLI DE AIARALDEA. Experiencias enogastronómicas con productos locales. rutadeltxakoli.eus
LAUDIO BASABIDEAK. LAUDIO. Itinerario verde de más de 40 kilómetros que une los puntos de interés del municipio. topalaudio.eus
VISITAS TEATRALIZADAS. ARTZINIEGA, AMURRIO, LAUDIO. Conoce los detalles de la historia local de otra forma. basquemountains.com
PARQUE LINEAL. AMURRIO. Esta pasarela de la naturaleza es una de las mejores formas para conocer el entorno natural del municipio. amurrioturismo.com
BARRANQUISMO. Deslízate por cascadas y brinca en saltos encañonados. inguruabentura.com
GLOBOS ESTRATOS. Vuelo en globo aeroestático para conocer el paisaje. globosestratos.com
ARTZINIEGA MUSEOA. ARTZINIEGA. Eskualdeko biztanleen bizimoduaren berregitea. artziniegamuseoa.eus
PABLO RESPALDIZAREN SUTEGIA. ARTZINIEGA. Burdina artisau erara nola lantzen den erakusten du. artziniegamuseoa.eus
SANTXOTENA MUSEO TAILERRA. ARTZINIEGA. Bildumaz gozatu Xabier Santxotenarekin zuzeneko harremanean. santxotena.org
ATXA LIKOREAREN MUSEOA. AMURRIO. Destilategiaren historia eta ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera. amurrioturismo.com
KEXAAKO ARTE SAKRATUKO MUSEOA. Aiara familia historiaren berri ematen du. aiaraldea.org
MARZO
PRIMER DOMINGO DE PRIMAVERA. OKONDO. Feria del Caserío.
ABRIL
28 AIARA. San Prudencio.
AGOSTO
9 OKONDO. Fiestas patronales.
11-17 AMURRIO. Fiestas patronales.
16 LAUDIO. SAN ROQUE. Fiestas patronales.
SEPTIEMBRE
8 ARTZINIEGA. Fiestas populares con carrera mundial de bombonas.
TERCER FIN DE SEMANA. ARTZINIEGA. Mercado de antaño
Gran variedad en pintxos y raciones y menú diario y carta. Horno de leña. Eventos y celebraciones.
Un agradable espacio en el que degustar nuestras cervezas, caldos, cafés, infusiones y los elaborados pinchos. También se ofrecen cenas los viernes y sábados y plato del día entre semana.