Arabako Errioxa
Con un microclima característico, Arabako Errioxa es una comarca con carácter propio, original y diferente. Sus tierras son privilegiadas para el cultivo de la vid, razón por la que sus viñedos tiñen el paisaje de verde intenso en primavera y de rojizo en otoño, otorgando su justa fama a esta zona reconocida internacionalmente por su vino. Sin embargo, no es este su único atractivo, ya que su extensión se encuentra salpicada de interesantísimos restos prehistóricos, villas amuralladas, casas solariegas y paisajes únicos. Todo un patrimonio que atestigua que sus habitantes se han asentado con provecho en esta tierra.
Ikustekoak
Historiaurreko arrastoak ugariak dira Arabako Errioxako lurretan. Esanguratsuena Dolmenen Ibilbidea da; hobe gorde dena, berriz, Elvillarren dagoen Sorginaren Txabola.
Historiaurreko herrixkak ere badira: Bastidatik gertu Erdi Arora arte iritsi zen Gatzaga Buradon Burdin Aroko herrixka dago. Guardian, berriz, La Hoya herrixka protohistorikoa aurki dezakegu eta indusketetan errekuperatutako piezak ikus daitezke bertako museoan. Leku berean dagoen urmael zeltiberiarra Europako garrantzitsuenetakoa da, bertako bizilagunak urez hornitzeko eraiki zen eta erritualak egiteko ere erabiltzen zuten. Samaniegon Layazako dolmena ere ikus dezake bisitariak.
Eskualde honetan interes handiko hainbat erretaula daude: Moredako Andra Maria Eliza, bi fasetan eraikia, platereskoa, lehena, barrokoa, bigarrena; Gorribusto eta Labrazakoa barroko estilokoak dira; Elvillarrekoa, Lantziegokoa, Lapuebla de Labarcakoa edo Oiongoa, berriz, errenazentistak. Gatzaga Buradongoa rokoko estilokoa da eta txurrigeresko estilokoak dira Samaniegokoa edo Bastidakoa. Azken herri horretako Jasokunde eliza errenazentistak erretaula barrokoa du, eta udalerriaren goi muturrean gotorleku ezaugarriekin eraikia izan zen Kristo Santu baseliza erromaniko-gotikoa ere nabarmentzekoa da. Eraikin zaharrena da eta bertan dagoen nekropoli handian harrietan giza itxurako hilobiak daude. Udalerri honen inguruetan Santa Luzia erromanikoa, San Gines edo Remelluri bezalako baselizak ere badira.
Guardian San Joan Bataiatzailearen eta Santa Maria de los Reyes eliza gotortuez hitz egin behar da. Azkenekoan estilo gotiko berantiarra nagusitzen da, elizpea bikaina da, XII. mendeko harri gaineko polikromia egoera ezin hobean baitago. Hiriaren beste aldean ataurre eta nabe gotikoa duen San Joan eliza dugu, XVIII. mendean handiagotu zutena. Eltziegoko San Andres eliza handi eta soilak (XVI. m.) bi dorre desberdin ditu, eta barrualdean sakristia neoklasikoa du.
Samaniegon Jasone Andre Mariaren eliza eta haraneko Andre Mariaren ermita dira esanguratsuenak. Oionen Santa Maria parrokia elizak XVI. mendeko koru platereskoa du. Dorre barrokoa Arabako Errioxako dorrerik lerdenena da eta ongien trazatutakotzat jotzen dute; dorrearen goikaldean dagoen haize orratzaren irudiari Giralda esaten zaio.
Bastidako hirigune historikoan makina bat jauretxe eta jauregitxo daude, baita eskualdeko harlanduzko armarridun oinetxe kopuru handiena ere. Salazartarren jauretxe barroko berantiarra aipagarria da, egun, kultur etxea dena. Udaletxearen eraikina ere esanguratsua da, Guardiakoa bezalaxe. Udalerri horretan Samaniego ipuinlariaren etxea eta hainbat jauretxe daude, horien artean estilo gotikoko La Primicia etxea (XIV. m.), hamarrenak egin eta primiziak biltzen ziren tokia zelako du izen hori. Eltziegon, berriz, Navarrete-Ladrón de Guevara eta Ramirez de la Piscina sendien jauretxeak daude. Oionen Puerto markesaren jauregi barrokoa dago. Eskualdean ikus ditzakegun arkitektura txikiko erakusgarri anitzen artean –txozoak, erlauntzak, frontoiak…– aipatzekoa da Ekorako antzinako iturri gotikoaren eraikuntza originala. Bastidan, berriz, Larrazuria eta Toloño arkuak ere gorde dira, eta Guardian Abacial dorrea dago, antzinako gaztelua, baina almenak erauziak ditu eta kanpandorre izateko gaitua dago. Era berean, Labrazan azpimarragarria da Moro iturria ere, iturritik bertatik setioetan harresira sartzea ahalbidetzen zuen lurpeko pasabidea ateratzen baita.
Ingurumenak ere leku esanguratsu bat du eskualdean. Biotopo babestua diren Guardiako Carravalseca eta Carralogroño aintzirek flora eta fauna aberatsa dute. Naturalak dira, soilik euri-urez betetzen dira, beraz, askotan oso lehorrak diren udetan desagertu egiten dira. Interes ekologikoa dute, era berean, toki hauek: Navaridasen dagoen basoa, Arabako Errioxako artadirik bikainena, eta Labraza herriko Dueñas pinudia; Europan ez dago Aleppo pinudi basorik hau baino mendebalderago dagoenik. Mahasti paisaiarekin batera, upategiak ere ugariak dira lur hauetan. Eta ez nolanahikoak, gainera. Eltziegoko herribildutik kanpo, Frank Gehryk diseinatu zuen eta mundu osoan ezaguna den Marques de Riscal Hotela eta Bodegas Anitoren eraikina daude. Ardoaren arkitekturak, ordea, beste erakusgarri batzuk ere baditu. Hala, Guardian, CVNE upategia aurki dezakegu, Philippe Maziéresek diseinatutako abangoardiako eraikuntza. Ysios upeltegia, berriz, Santiago Calatravak diseinatu zuen eta Samaniegoko Baigorri upeltegia Iñaki Aspiazuren lana da. Arabako Errioxan dauden ehun bat labar-dolaretik 60 inguru Bastidan daude. Dolare horiek, mahastietatik gertu lurrean zulatutako zuloak besterik ez dira, mahatsa zapaldu edo prentsatu eta muztioa lortzeko erabiltzen ziren garai batean. Ondoren, mahatsetatik ateratako zuku hura sotoetara eramaten zuten hartzitzera. Horietako asko bisita daitezke eta erabilerari nahiz ezaugarriei buruzko informazio panelak dituzte. Aipatzekoa da, bitxikeria gisa, Guardiako etxe guztiek sotoa dutela, beraz, hiriko lurpea zulatuta dago erabat eta hiriguneko kale ia guztiak oinezkoentzako dira.
Arabako Errioxa eskualdera joanez gero, nahitaez ikusi beharrekoa da Gatzaga Buradongo Erdi Aroko hiribildua. Oraindik bere antzinako harresi almenadunak eta atetzar handiak mantentzen ditu.
VISTA A BODEGA DE D.O. RIOJA. Casi 300 bodegas de múltiples tipologías. rutadelvinoderiojaalavesa.com
RUTA VERDE CULTURAL DE RIOJA ALAVESA. Recorrido desde Sierra de Cantabria- Toloño hasta el Ebro. rutadelvinoderiojaalavesa.com
RUTA VERDE DE LAS LAGUNAS. GUARDIA. Recorrido de 10km para visitar todos los lagos. rutadelvinoderiojaalavesa.com
ELTZIEGO ENTRE VIÑAS. ELTZIEGO. Recorrido por la flora y el paisaje de la zona. elciego.es
ESCAPE ROOM. LABASTIDA. Una experiencia única alrededor del vino, la piratería y un calado medieval… ¿Serás capaz de escapar? riojaalavesaturismo.com
OLEOTURISMO. LANTZIEGO. Conoce un olivar con olivos centenarios y las formas de transformación en aceite. erroiz.eus
LOS CAZAVENTURAS. BASTIDA. Actividades de aventura, enoturismo y gastronomía. cazaventuras.com
LOS SECRETOS DEL PATXARAN. Descubre y participa en la elaboración del patxaran artesano Aupa. villa-lucia.com
LAPUEBLA KAYAKS. LAPUEBLA DE LABARCA. Rutas y paseos por el Ebro en kayak o SUP. lapueblakayaks.es
HISTORIA DE FE Y MUERTE. NAVARIDAS. Conoce creencias y ritos antiguos gracias a los restos arqueológicos que aún se conservan. qark.es
LA HOYA AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOA. GUARDIA Burdin Aroko herrixkan topatutakoaren erakusketa. web.araba.eus
URMAEL ZELTIBERIARRA. BARBAKANA Antzinako ur gordailua ezagutzeko bisita. laguardia-alava.com
MUSEO DE LA SOCIEDAD DE AMIGOS DE LAGUARDIA. GUARDIA. Arabar Errioxako historia gorde eta hedatzeko gunea. museoamigoslaguardia.org
CASA MUSEO LA ABADÍA DE MORATA. GUARDIA Eskualdeko biztanleen bizimodu tradizioanala ikusgai. rutadelvinoderiojaalavesa.com
OLIOAREN MUSEOA. BARRIOBUSTO Olioren ekoizpenaren azalpena dolare zahar batean olearum.es
MUSEO DEL VINO VILLA- LUCÍA. GUARDIA %100 inklusiboa, ardoa bost zentzumenekin ezagutzeko gunea museo.villa-lucia.com
ENERO
21-22 OION. Fiestas patronales.
MARZO
OION. Fiesta del Aceite de Oliva de Rioja Alavesa.
MAYO
SEGUNDO DOMINGO. GUARDIA. Día del Gaitero.
JUNIO
23-29 GUARDIA. Fiestas patronales.
AGOSTO
24 LAPUEBLA DE LABARCA. Fiestas patronales.
SEPTIEMBRE
7-11 SAMANIEGO. Fiestas patronales.
9 ELTZIEGO. Fiestas patronales.
NOVIEMBRE
MEDIADOS. BASTIDA, LAPUEBLA DE LABARCA. Fiesta de la vendimia.
DICIEMBRE
7 SAMANIEGO. Las Mañas.
7 LAPUEBLA DE LABARCA. Los Marchos.
Gran variedad en pintxos y raciones y menú diario y carta. Horno de leña. Eventos y celebraciones.
Un agradable espacio en el que degustar nuestras cervezas, caldos, cafés, infusiones y los elaborados pinchos. También se ofrecen cenas los viernes y sábados y plato del día entre semana.