Lizarraldea
Lizarraldea resume como ninguna otra zona la variedad de la oferta de Nafarroa. El Camino de Santiago ha marcado la vida en la comarca, zona repleta de valiosos monumentos de la arquitectura religiosa de la Edad Media, así como de pequeñas joyas escondidas en cualquiera de sus poblaciones. Aquí se juntan las características orográficas del norte y el sur de Euskal Herria: bosques atlánticos y paisaje mediterráneo, sierras y llanos, el verde y el amarillo.
Ikustekoak
Lizarraldeak bi gune berezitu ditu, Montejurra inguruan bata, Erriberan bestea. Montejurra, Aiegiko intsignia naturala, eskualdeko mendirik karismatikoena da, balio sinboliko handikoa. 1.048 metroko tontor bakartiak, eremu harritsuaren eta Ebroren arroaren muga ezagutzeko aukera ematen du. Tontorretik goza daiteke merindadearen, Urbasa-Andia mendilerroaren eta Lokizko horma harritsuaren ikuspegi ikusgarriez. Eraikin erlijiosoen artean, eskualdeko monasterioak nabarmentzen dira. Abartzuzan, zistertar jatorriko Irantzukoa (1176) dago. Klaustro gotikoa monasterioko txokorik ederrenetako bat da; Santa Mariari eskainitako elizak, berriz, oinplano angeluzuzena du, hiru habearte, gurutzadura eta transeptua dituena. Aiegin Iratxekoa bisita daiteke.
Beneditarren monasterioa jatorri ezezagunekoa da, baina lehen aldiz 958an dokumentatu zen. Azkenik, Lizarran Santa Klara eta Santo Domingo de Guzman (XIV. mendea) bisita daitezke. Beste tenplu batzuk: Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Abartzuza), Andre Mariaren eliza (Los Arcos), San Pedro de la Rua eliza, Hilobi Santuarena, San Migel eliza, San Joan eliza eta Santamaria Jus del Castillo eliza (Lizarra).
Estilo eta garai askotako jauregi eta etxe armarridun ugarik definitzen dute zonaldeko herri askoren nortasuna. XVI. eta XVII. mendeen artean Los Arcos berritu zuten itxura barrokoa eman zioten jauregiak eta jauretxeak eraikita, nahiz eta aurreko hirigintza-trazadurari eutsi zion. Deierrin ere horrelako eraikinak ikus daitezke. Errezuko hirigunean, esaterako, XVII. mendeko jauregi batzuk daude. Adierazgarrienetako bat Remírez de Ganuzatarrena da, dorre kubiko batekin komunikatzen dena; baita harlanduz edo harlangaitzez eraikitako eraikinak ere.
Lizarran, berriz, hainbat jauregi nabarmen daude: udaletxea, San Cristóbal (1540), gobernadorearena (1613), Egia (XVI. mendea), Nafarroako errege-erreginena (XII. m.), Nafarroako erromaniko zibilaren erakusgarri onena. Erdi Aroko trazaduraz gain, harresien aztarnak, XII-XIII. mendeetako gazteluak eta Gaztelako Atea ere kontserbatzen ditu.
Nafarroako Erriberako ohiko tipologia duten etxeak dira nagusi Lodosan. Armarri barroko eta rokoko bereizgarriekin aberastutako fatxadak dituzten XVII-XVIII. mendeetako lagin interesgarriak daude bertan. San Adriánen Marichalar jauregi-etxe zaharra dago –izena azken jabeetatik datorkio–, barruan olio-dolare bat eta mahats-prentsa zituen eta sotoetan, 32.000 litroko edukiera zuen upel bat zegoen.1993. urtetik udaletxea Celso Muerza Garbayo jaunaren etxean dago, San Silvestre Aita Santuaren ordenako komendadorea zena. Vianak Erdi Aroko izaera mantentzen du, kale zuzen eta estuekin, harresiz osatutako gerriko defentsibo batez inguratuta, fatxada errenazentista eta barrokoekin aberastuta. XVII-XVIII. mendeetako etxe eta orube askok bereganatuko dute hiribildua bisitatzen dutenen arreta: udaletxea (XVII. m.), arkupeak, balkoiak eta adreiluzko dorreak dituen eraikina da, Nafarroako ondare historikoa; Cerecedatarren jauregiak (XVIII. m.) XVII. mendeko armarria du fatxadan, eta tradizioaren arabera, César Borgiak hartu zuen ostatu bertan; Urra-Lezaungoa (XVII. m.), berriz, Vianako etxe interesgarrienetako bat da. Pérez Lanciego eta Eguilazetarren orubea (XVIII. m.) Vianako Erromesen Ospitalea izan zen eta, ondoren, Armendarizko markesena eta Foxako kondeena. Beste etxe batzuk: San Cristóbal (XVII. m.), Ichasotarren etxea (XVIII. m.), barrualdean kupula duen eskailera handi bat du; Muzqui eta Aldunatetarren etxea (XVIII. m.), Erripatarren etxea (XVIII. m.) eta Zuazutarren etxea (XVIII. m.).
Eraikin erlijiosoei dagokienean, Mendabian nabarmentzekoak dira San Joan Bataiatzailearen eliza, erretaula nagusi bikaina eta Legardako Ama Birjinaren tailua dituena, eta Ebro ibaiaren ertzean dagoen Legardako Ama Birjinaren ermita ikusgarria (XI. m.). Zaharberritua, portada gotikoa kontserbatzen du, jatorrizko egitura progotikoa aprobetxatuz. Bestalde, San Adrian parrokia zaharra (XVI. m.) San Adriango eraikin enblematikoetako bat da. Bere fatxadan, bai patroiaren irudia bai palmondo eta giltza bana dituen beirate bat ikus daitezke. San Maximoren eta Santa Celestinaren asiloa ere aipagarria da. Kapera, ikasgelak, jantokiak, haurtzaindegia, komunak eta patioa zituen, eta orain bertan behera utzita badago ere, 1975era arte mojek gobernatu zuten. Industriak ere badu bere garrantzia eta aztarna eskualdean. Fructuoso Muerza plazan eraiki zen San Adriango lehen lantegietako bat, Muerza Industriak (1875), herriko ikur bilakatu zena, kontserba industria izan baitzen hango garapena bultzatu zuen motorra. Bere ezaugarrietako bat mantentzen da: 31 metroko tximinia. Lodosan ere nabarmentzekoa da sektore hau eta produktu izarra Lodosako Pikillo Piperraren Jatorrizko Deitura duen piperra da. Urtero, urriaren hasieran, Pikillo piperrak goresteko jardunaldiak antolatzen dira.
Ezin zara Lizarraldetik joan Mendabiako El Castillar bisitatu gabe. Bertan, Brontze eta Burdin Aroko material ugari berreskuratu da hainbat indusketetan: Harrizko eta adobezko hormekin egindako etxe laukizuzenak, zeramika hondarrak, hiru buztin-labe, kobrezko apaingarriak eta animalien hondakinak, besteak beste.
NAVAK. LIZARRA. Rutas gastro-culturales y visitas guiadas. visitarestella.com
SALINERAS GIRONÉS. SALINAS DE ORO. Visita una de las escasas salineras que produce con agua de manantial. seldespyrenees.com
DESTILERÍA PACHARÁN ZOCO. DEIKAZTELU. Visita a la finca y la elaboración, cata del producto. pacharanzoco.com
TRUFAEXPERIENCE. METAUTEN. Visita el centro de interpretación y recogida de trufa. museodelatrufa.com
MUGITU AVENTURA. LIZARRA. Espeleología en la Cueva de Longuinos. mugitu.net
EZTITSU. DEIERRI. Visitas guiadas con catas y menú degustación. eztitsu.com
CIRCUITO DE NAVARRA. LOS ARCOS. Espacio lúdico y deportivo especializado en motor. navarracircuit.com
OUTDOOR ESCAPE. LIZARRA. Juego a través de la ruta del zumarque. naturan.es
ESCUELA NAVARRA DE PARAPENTE. PANTANO DE ALLOZ. Vuelo en parapente al amanecer o a la puesta de sol. parapentenavarra.com
URBASA ABENTURA. LARRAGOA. Parque de aventura para todas las edades. mugitu.net
LOS LLANOS KULTURGUNEA. LIZARRA. Askotariko kultur jardueren eskaintza. estella-lizarra.com
MUSEO DE LA CONSERVA. SAN ADRIÁN. Herriko kontserba industria biztanleen testigantzetatik. lafabricavieja.com
JULIO CARO BAROJA NAFARROAKO MUSEO ETNOLOGIKOA. LIZARRA. Industrializazio aurreko bizimodua eta objektuak. museosnavarra.es
GUSTAVO DE MAEZTU MUSEOA. LIZARRA. Arabarraren margolak eta aldi baterako erakusketak. museogustavodemaeztu.com
FEBRERO
1 VIANA. Fiesta patronal.
MAYO
25 LIZARRA. Día de la patrona.
JUNIO
PRIMER FIN DE SEMANA. DEIERRI. Fiesta del valle.
JULIO
21-25 VIANA. Fiestas patronales.
24-30 SAN ADRIÁN. Fiestas patronales.
30-4 LODOSA. Fiestas patronales.
AGOSTO
2-8 LIZARRA. Fiestas patronales.
13-19 ABARTZUZA. Fiestas patronales.
14-20 LOS ARCOS. Fiestas patronales.
23-30 MENDABIA. Fiestas patronales.
SEPTIEMBRE
PRIMER FIN DE SEMANA. AIEGI. Fiestas patronales.
12-15 LODOSA. Fiesta en honor a la Virgen de las Angustias.
8-9 SAN ADRIAN. Fiestas de las Santas Reliquias.
Vinos, sidra, almuerzos. Especialidad en callos, menudicos y cordero al chilindron. Menu 14€. Comidas, trato y ambiente agradable.
Disfruta de la noche.