Baztan-Bidasoa
Montes, pueblos, ríos, caseríos, bosques y verdes prados. Baztan-Bidasoa es la unión perfecta de naturaleza, cultura y tradiciones. El río Bidasoa nace en Baztan y recorre los valles de Bertizarana, Malerreka y Bortziriak, dando nombre a una comarca con mucha historia. Un paraje idílico y fantástico que, según la mitología, está protegido por Basajaun, señor de los bosques, y en el que las brujas reunidas en cuevas realizaban sus akelarres, un mito o realidad con el que acabó la Inquisición. Lo que sí es real es que aquí sobran rincones con encanto y senderos naturales en los que hallar tranquilidad.
Ikustekoak
Erlijio eraikinak ugariak dira Baztan eta Bidasoa bailaretan. Esanguratsuenetakoa Urdazubiko San Salbatore monasterioa (IX. m.) da, eraiki zenetik eragin politiko eta sozial garrantzitsua izan baitzuen lurralde osoan. Horren lekuko, Nafarroako errege-erreginek bertan egindako egonaldiak edota sorginkeriaren aurkako prozesuak abiarazteko monasterioko abadeek izandako eragina. Lesakako Tourseko San Martin elizak (XVI. m.) katedralen antzeko tamaina du eta Nafarroako elizarik handienetarikoa da. Erretaulak eta alboetako piezek, Nafarroako barroko lan interesgarrienetakoa osatzen dute. Doneztebeko San Pedro elizaren dorrea Leringo jaunen gaztelu zaharrekoa zen, barruan erretaula barrokoa eta rokoko estiloko organoa ditu. Arantzako Jasokundeko Amaren parrokia 1567. urtera arte Baionako elizbarrutiaren menpe egon zen eta gerora kanpandorre ikusgarria gehitu zioten. Baztanen aipagarriak dira Belate mendiko Donejakue ermita, Aingeruen Ama Birjinaren komentua eta ibarreko zaharrenetarikoa den Gartzaingo San Martin eliza. Etxalarko Santa Krutz ermita ondoko belardian sorginek akelarreak egiten zituztela dio kondairak.
Berroeta ondoan Eneolito-Burdin Aroko hobiak daude (K.a. 2650-350) eta Agiñan (Lesaka) Burdin Aroko hainbat trikuharri eta tumulu, baita Aita Donostiaren omenez Jorge Oteizak jarritako estela eta Luis Vallet arkitektoak egindako aldarea ere. Halaber, disko formako hilarriak ohikoak dira inguruan.
Etxe eta jauregiei dagokienez, Urdazubin Pedro Agerre ‘Axular’ idazlearen sortetxea (XVII. m.) dago. Beste idazle batzuek, Pio, Carmen, Ricardo eta Julio Caro Barojak, berriz, Berako Itzea etxean (XVIII. m.) garatu zuten euren lanen zati garrantzitsu bat. Errekaren beste aldean, Jorge Oteizak Pio Barojaren omenez egindako oroitarria dago. Azpilikueta jauregia (Baztan) Xabierko San Frantziskoren amaren sortetxea izan zen; Erdi Aroan ia erabat suntsitu zuten. Elizondoko etxe eta jauregiek, herriko arkitekturaren ezaugarriak jarraituz, horma zuriak eta ate, leiho eta izkinetako silarri gorrixkak dituzte.
Beste batzuk: Berako herriko etxea (1776), Domiñenea eta Errotatxo; Arantzako Apezenea (XVI. m.); Sunbillako jauregia eta Subizar (1567); Baztango Zozaia (XVI. m.) eta Arretxea jauregiak. Defentsarako sortutako dorretxeak ere gorde dira, jauregi bilakatuta. Lesakan Zabaleta (XV. m.) dago, Napoleondar Gerretan Wellington britainiar dukearen gudarosteei ostatu eman ziena. Minddurenea (XIV. m.), berriz, herriko eraikinik zaharrena da. Harri sendo eta landuekin eraikitako Arantzako Aranibar (XV. m.) ere hala da; Larrainea, aldiz, herriko etxerik dotoreena zen, bere leinua Arantzako jauntxo izan baitzen Erdi Aroan. Donezteben, Merkatarien kalekoa da hobe mantendu dena; Intzakardikoak, Bertiz eta Ezpeleta familien armarriak ditu. Iruritako Dorrea edo Jauregizahar (Baztan) Nafarroako Erresumako hamabi jauregi zaharrenen artean dago (XIV. m.); Iriarteko Gastonen dorretxea, berriz, bi dorreko eraikin barrokoa da, eta Urtsua jauregia, Erdi Aroko arma- dorrea, Nafarroako nobleziaren sortetxerik zaharrenetako bat.
San Miguel zubian (Bera) gudaldi gogorra izan zen Espainiako Independentzia Gerran, Daniel Cadoux militarraren hilobiak erakusten duen moduan. Sunbillako zubia garrantzia estrategiko handikoa zela uste da, jasandako bi hondamendien konponketak Nafarroako merindade ezberdinen artean ordaindu baitzituzten. 1987. urtean zaharberritua, herriko elementu arkitektoniko garrantzitsuena da. Ekoizpenerako baliatutako eraikinetako batzuk ere mantendu edo berreskuratu dira. Hala, Arizkungo Gamioxarreako dolare barrokoak sagardoa lehen nola egiten zen ikusteko Kirikoketa festa ospatzen du. Lekaroz eta Etxalar banatzen dituen Infernuko errekaren gainean eraiki zuten Infernuko errota Karlismo garaian; klandestinoki funtzionatu zuen eta inguruko herritarrek artoa eramaten zuten irina egiteko. Amaiurkoan iraganeko jarduera hori ezagut daiteke, baita fraideek eraiki eta zaharberritutako Urdazubiko errotan ere. Arantzan, aldiz, Iturriotzako iturri garbitegia dago.
Eraikinez harago, inguru natural esanguratsua dute Baztan- Bidasoa bailarek. Zugarramurdin dagoen Sorginen leizea lurrazaleko gune karstiko ikaragarria da. Izena leizearen zenbait salatan egiten ziren ospakizun paganoetatik hartu zuen. Hauekin estuki lotuta dago 1610ean aurrera eramandako inkisizio prozesua eta Sorginen Museoak horren berri ematen du. Urdazubin Ikaburukoa leizea dago; estalaktitez eta estalagmitez jositako haitzuloak dira. Arantzan Xarma basoa, naturagune babestua dago, Iberiar penintsulan modu naturalean hemen bakarrik sortzen den espeziea baita. Erratzun, Xorroxin ur jauzian sortzen da Baztan ibaia, baita elezahar asko ere. Horrez gain, Etxalarren bereizgarri dira usategiak. Erdi Arotik hasita, sarez egiten den ehiza mota berezia da, trepetan, zatarra eta makila tresna dituztela.
Ezin duzu Baztan-Bidasoatik joan Amaiurko gaztelua zegoen gunea ikusi gabe. Nafarroako Erreinuaren azken gotorlekuetako bat izan zena, 1522an suntsitu zuen Gaztelak. Haren lekuan monolito bat dago, eta indusketa nahiz behatokia bisita daitezke.
GARMENDI TX. DONEZTEBE. Visitas guiadas por la Vía Verde del Bidasoa. garmenditx.com
CONTRABANDO, VISITA NOCTURNA. ETXALAR. Paseo por senderos que se utilizaban para ese fin. etxalarturismo.eus
ORBELA. BEINTZA-LABAIEN (MALERREKA). Guías- monitores de montaña y senderismo. orbela-beintza.com
HÍPICA ORDOKI. ARIZKUN. Baztan-Bidasoa a caballo. Paisaje, deporte y ocio. ordoki.com
CUEVAS DE IKABURU. URDAZUBI. Visita guiada con un sistema de luz y sonido. cuevasurdax.com
ZUBI ARTE MUSEOA ETA MONASTERIOA. URDAZUBI. Euskal arte garaikideko 300 artelaneko bilduma. otxondo-urdax.com
ARIZKUNENEA. BAZTAN. Askotariko kultur jardueren gunea. baztan.eus
SORGINEN MUSEOA. ZUGARRAMURDI. Kokatutako inkisizio prozesuari buruzko erakusketa. turismozugarramurdi.com
ARKEOLOGIA ZENTROA. AMAIUR. Amaiurko Gazteluaren historia ezagutzeko gunea. amaiur.eus
MAYO
40 DÍAS DESPUÉS DE SEMANA SANTA. IRURITA, URDAZUBI. Fiestas patronales.
JUNIO
24 ARIZKUN (BAZTAN). Fiestas patronales.
29 DONEZTEBE, ERRATZU (BAZTAN). Fiestas patronales.
JULIO
6-10 LESAKA. Fiestas patronales.
7 AZPILKUETA (BAZTAN). FIESTAS PATRONALES.
25 ELIZONDO (BAZTAN). Fiestas patronales.
AGOSTO
2-6 BERA. Fiestas patronales.
10 ZIGA (BAZTAN). Fiestas patronales.
11 SUNBILLA. Fiestas patronales.
14-18 ETXALAR, ZUGARRAMURDI. Fiestas patronales.
15 ARANTZA, ORONOZ, AMAIUR (BAZTAN). Fiestas patronales.
24 LEJAROZ (BAZTAN). Fiestas patronales.
SEPTIEMBRE
2 ZUGARRAMURDI. Fiestas patronales.
14 ELBETE (BAZTAN). Fiestas patronales.
OCTUBRE
PRIMER DOMINGO. ANIZ (BAZTAN). Fiestas patronales.
12 GARTZAIN (BAZTAN). Fiestas patronales.
CUARTO DOMINGO. BERA. Día de la Tierra.
Espazio kulturala, jatetxea eta dena Eko era KM0 produktuekin.
Pintxoak, bokatak, razioak.