Holtzarte. Amildegiko ibilbidea
Denbora: 3-5 ordu
Zailtasun erraza.
Oinetako egokia.
Martinet Frantziako espeleologiako aintzindari izan zen, eta Kakoetako arroila hurbileko esploratzailea; baina Holtzarte kanoia ere esploratzen saiatu zenean, garai hartan, berak zuen materialekin, menderaezina zela ohartu zen. Uholdeek labana baten moduan moztu zuten mendiaren oinarri kareduna, eta arroila ikaragarriak eta oso luzeak osatu ziren. Irudia hori eta, bereziki horren gainetik ‘jauzi’ egiten duen zubia dira Pirinioetako ikonoak.
Ikusgarritasun handikoa bada ere -ez da egokia bertigoa dutenentzat, garbi dago-, Holtzarte ezagutzea nahiko erraza da: bi orduko ibilbidea dago, zubiraino jaitsi nahi bada; eta bost ordu ingurukoa, ibilbide guztia egin eta abiapuntura oinez itzuli nahi bada.
Sarrera erraza da. Larraineko kanpinetik errepidea jaitsiko dugu, eta, ongi adierazitako bidegurutzean, Holtzarterako saihesbidea hartuko dugu. Autoa 100 metro ingurura dagoen parkingean utz dezakegu. Balizatutako bide batek gailurreria inguratzen du, eta horri esker bere sakonera ikus daiteke. Pasabidea amildegitik zintzilikatutako zubia da; 160 metro daude beheraino, eta hondon indar handiz bor-bor egiten duen uharra entzuten da.
Denbora: 3-5 ordu
Zailtasun erraza.
Oinetako egokia.