LAPURDI EKIALDEA

SARRERA

Lapurdi, el más occidental de los tres territorios de Ipar Euskal Herria, ofrece un amplio abanico de oportunidades a todo aquel viajero que la visita. La atractiva naturaleza, la hermosa arquitectura clásica vasca, los encantadores puertos pesqueros y la cultura ancestral convierten a este entorno en un paraje fascinante y majestuoso. Constituido por 41 comunas, tanto los pueblos de la costa como del interior son dignos de conocer, pues nos brindan la oportunidad de deleitarnos con sus montes, pastos, huertas, acantilados, playas y el mar. En pocas palabras, un lugar de obligada visita.

HERRIAK

HAZPARNE. t 05 59 29 60 22 • hasparren.fr

BARDOZE. t 05 59 56 80 59 bardos.fr

MAKEA. t 05 59 93 32 46 macaye.fr

IKUSTEKOAK

Ugariak eta askotarikoak dira Lapurdiko jauregiak. Biarritzeko Villa Larraldek, esaterako, dorre borobil altuak dauzka. Triangelu formako etxe hau ozeanoaren parean eraiki zen 1867an; eraikina aitzindaria eta luxuzkoa izan zen bere garaian. Bellevue kasinoa, ordea, herri horretako lehen joko-gela izan zen, 1858an eraikia. Bigarren Inperioaren garaian, goi-mailako jendartearen topaleku izan zen. Bere inguruan kokatuak zeuden beste jauregi eta denda batzuk. Herriko kasinoa, bestetik, Art Deco arkitektura sofistikatuarekin eraiki zuten eta 1929an inauguratu. Denborarekin udalerriko sinbolo bihurtu da. Horrez gain, Hendaiako Abadia gazteluak estilo neogotikoa dauka. Antton Abadia jabeak ekialdeko kulturekiko zeukan zaletasuna eraikinaren ezaugarri askotan nabari da. Hala, gazteluaren apaindurak geografo, astronomo eta euskal kulturaren eragileak (1810-1897) egindako bidaia anitzekin loturik daude, besteak beste, afrikar sinbolodun freskoak.

Villa Eugénie–Hôtel du Palais, aldiz, Napoleon III.aren emaztea zen Eugenia de Montijok bere udako egoitza gisa eraiki zuen 1854an Biarritzen, Bigarren Inperio estiloan. Hasieran Villa Eugénie izena jarri zioten, baina 1893an hotel bilakatu zenean, egungo Hôtel du Palais izena hartu zuen. Horrez gainera, herri horretako merkatua ere aipatzekoa da. Eraikina adreiluz eta gisu-harriz egina dago eta metalezko teilatu egitura du. 1.200m2-ko eraikin hori XIX. mende bukaerako estilo industrialaren adibide tipikoa da. Hiriburun, Andereseroarenea etxea 1640 eta 1660 artean eraiki zuten. Arrangoitzeko Naturaren Antzerkia 1967an diseinatu zuen Pierre d ́Arcanguesek eta Baionako Cazamayou arkitektoak eraiki zuen. Angeluko Villa Beatrix Enea jauregia arte garaikideko zentroa da gaur egun eta Quintaou luzaroan hiriko jauregi ederrenetakoa izan da.

Kanboko Arnaga etxea Euskal Herriko toki famatuenetariko bat da. Urtero 80.000 bisitari hartzen ditu. Euskal estiloko baserri hori Albert Tournaire frantziar arkitektoak eraiki zuen, 600m2 azalera du eta 40 gela inguru dauzka. Edmond Rostand idazle eta antzerkigilea hil zen arte bertan bizi izan zen, eta gaur egun urte osoan publikoari irekita dagoen Musée Edmond Rostand da. donibane Lohizuneko Luis XIV gisa ezagutzen den Lohobiague Etxeak ere merezi du bisita. San Joan Bataiatzailearen elizaren eta portuaren artean dauden etxe ugarietako bat da, euskal kortsarioek ekarritako aberastasunekin finantzatutakoa.

Eraikin erlijiosoei dagokienez, Angeluko Saint Léon eliza ikustekoa da; 1558an eraiki zuten. Santa Maria, berriz, Monumentu Historiko gisa katalogatutako lehen eraikina da herri horretan. Biarritzen, San Andres monumentu neogotiko garrantzitsua da. 1980tik, bertan kokatzen da Biarritzeko Historia Museoa. Udalerriko eliza ortodoxoa, ordea, Tisnés arkitekto biarriztarrak eraiki zuen 1892an, estetika bizantziar batean oinarrituta. San Petersburgotik etorritako ikono ezberdinez apaindua dago. Kapera Inperiala, azkenik, 1864 eta 1866 artean eraiki zuten eta Monumentu Historiko izendatu zuten 1981ean.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Bidarten dago. Bertan Ikustekoa da bataiarria, ekialdeko estilokoa (Serbiako Nathalie erreginak eskainia); pulpituari begira, berriz, zurezko gurutziltzatua dago (XVI eta XVII. mendeen artean datatua). Ur Oneako kapera, bestalde, 1704an eraiki zen eta erromeria zentro bat izan zen denbora luzez. Hiriburuko Villa Quieta etxearen kapera 1720. urtearen inguruan eraikiarazi zuen André Druilhet apezpikuak, baina San Petriri eliza, ordea, ez dago argi noiz altxa zuten.

Mogerreko San Juan Bautista eliza (XVII. m.) monumentu historiko gisa sailkatua dago, eta Frantziako Kultura Ministerioak inbentariatutako altzariak ditu barnean. Makean Saint-Étienne de Biarrotte elizak (XVII. m.) bisita bat merezi du, behinik behin.

Ahetzeko San Martin XVII. mendekoa da eta Donejakue bidean kokatua dago estrategikoki. Arbonako eliza XII. mendeko eraikina da, eta Ipar Euskal Herriko eraikin erlijiosoetan bereizgarria den kanpandorrea du. Arrangoitzeko eliza, ostera, 1516an sortu zuen Augier d 'Arcanguesek. Bertako XVIII. mendearen hasierako zur landuzko galeriak Euskal Herriko ederrenen artean daude. Senpereko Saint-Pée-Sur-Nivelle eliza XV. eta XVI. mendeen artean eraiki zen. Kanboko Jondoni Laurendi parrokia Errobi ibaiaren haran gainean dago kokatua eta XVII. mendeko erretaula urreztatu eder bat du haren barnean.

Bestalde, Sarako herriaren bihotzean dagoen San Martin Lapurdiko elizarik ederrenetakoa da. XVII. mendean eraiki zuten, Axularren apaizpean. Bost solairuko dorrea dauka eta bere oinean hilerri zaharra dago. Santa Katalina kapera, aldiz, eraikin primitiboaren (XV. m.) zimenduen gainean eraiki zen, eta Napoleon III.a eta Eugenia de Montijo enperatriza (XIX. m) hartu zituelako da ezaguna. donibane Lohizuneko San Joan Bataiatzailearen elizaren atal zaharrenak XIV. mendekoak dira. Aldiz, XVI. mendean eraikia da Getariako San Nikolas eliza eta herriko punturik altuenean kokaturik dago. Hilerriko terrazek inguratzen dute eraikina. Kanpandorrea, harri grisezko frontoia, zerumugan nabarmentzen da eta itsasoan urrutitik ikus daiteke.

Hazparnen aipatzekoak dira San Josep eta Jondoni Joane Batista elizak. Azken hori XVI. mendean eraiki zen eta aldare nagusiaren oinarrian erromatar idazkun inportante bat dauka. Udalerrian, gainera, bi kapera daude: Bihotz Sakratuarena 1841ean eraikia, eta Trinitate Sainduarena.

Itsasuko San Fruktuoso eliza XVII. mendekoa da. Inguruan duen hilerriak hilarri diskokara edo oholkara anitz du, euskal hilobi artearen erakusgarri. Zuraideko Jondoni Jakoberenak XII. mendean du jatorria. Ainhoako Jasokundeko Andre Mariaren eliza gotortutako etxe baten gainean eraiki zutten XII. mendea baino lehen eta erlijio-arkitektura lapurtarraren ezaugarriak ditu. Arantzazuko Andre Mariaren kaperak, bestetik, Lapurdiko panoramikarik ederrenetakoa eskaintzen du Xaretako zirkuan eta Urdazuri, Donibane Lohizune eta Atlantikoko kostaldearen arteko haranean. Itsasoaren ikuspegi ederra eskaintzen digu.

URRUÑA: CAMPING JUANTCHO

Urruñako herria inguratzen duen Sokorriko Amaren kapera leku misteriotsu eta lasaia da, euskal mendi eta kostaldearen ikuspegi ederra duena. Beata Maria eliza, bestalde, XVII. mendekoa da eta Luhuson dago. Erromaniko estilokoa da, eta disko formako hilarriak dituen hilerriaz inguratua dago. Azkaingo Andre Dena Mariak erdi aroko aztarnak atxiki dituen arren, bere gaurko neurriak XVI. eta XVII. mendeetakoak dira. Biriatuko San Martin eliza, azkenik, 1305 urte ingurukoa da. Herria mugan kokatuta egoteak Espainiako lau okupazio suntsitzaile ekarri zituen (1525, 1636, 1793, 1813). Eraikina XIX. mendean zaharberritu zen neurri handi batean.

El castillo de Aguerria en Mugerre es una casa noble construida antes del siglo XVI y fue el hogar de la familia de la nobleza menor de Aguerre, de la que toma su nombre. El antiguo castillo de Arrangoitze, por su parte, data de la primera mitad del siglo XVII y había sido construido para reemplazar al anterior, que había sido quemado en 1636 por los españoles, cuando en la Guerra de los Treinta Años invadieron el territorio. El actual castillo fue reconstruido a inicios del siglo XX. El castillo de Saint-Pée-Sur- Nivelle en Senpere también fue destruido varias veces, durante las guerras y la Revolución Francesa. El castillo de Urtubia en Urruña, en cambio, tiene más de seis siglos, y allí estuvieron presentes desde Luis XI, pasando por Luis XIV y Soult Marexal, hasta el duque de Wellington.

El castillo de Haltya es un elemento emblemático del paisaje arquitectónico de Uzta- ritze. Fue construido en 1874 y es de estilo renacentista. El castillo de Lota fue levantado entre 1874 y 1879, y en la actua- lidad las oficinas del Instituto Cultural Vasco del ayuntamiento se encuentran en este lugar.

Las fortificaciones de Bizkarzun (185m) y Esnaurre (273m) de Azkaine vigilaban el camino hacia el collado de San Ignacio. Estos son algunos de los fuertes que construyó el mariscal Soult en Larrun. En 1992 fueron declarados Monumentos Históricos. Es de especial interés, además, el puente romano de esa localidad. Se cree que es del siglo V. Los veladores que iban de Serres y Monégu a Santiago lo utilizaban para cruzar el arroyo Urdazuri en dirección a Bera.

El fuerte de Sokoa, en Ziburu, en cambio, fue construido a partir de 1627 y revisado por el inge- niero militar Sébastien Le Prestre o Señor de Vauban, y destinado a asegurar la protección del puerto de Sokoa y de la bahía de donibane Lohizune. El reducto de Luis XIV, por último, fue erigido entre las comunas de Urruña y Biriatu para proteger la frontera de las guerras franco-españolas.

Entre otras edificaciones de interés se encuentra el llamado semáforo de Getaria, una atalaya situada sobre la playa de Parlementia que solía servir de puesto de observación de ballenas en la bahía. Cuando el vigía veía la ballena, sonaba el timbre. Los pescadores bajaban arrastrándose por la bodega e iban en busca del preciado cetáceo.
En Bidarte, por su parte, se puede visitar el monumento a la Segunda Guerra Mundial y la Paz que está situado en el malecón de la localidad, por el camino de la costa. Cita varias secuencias de la Segunda Guerra Mundial que marcaron Euskal Herria.

En Bardoze se ubica el mirador de Miremont (188m). Se trata de una escalera de caracol envuelta alrededor de la torre de agua que le permite llegar a una plataforma suspendida donde se puede disfrutar de una vista de 360o.

En Sara podemos encontrar el monumento a Víctor Ithurria. Se trata de un muro con bajorrelieves que representa a un soldado lanzando una granada y su sombra haciendo el mismo movimiento, este último un jugador de pelota vasca. Esta estela, creada por el escultor Máximo Real del Sarte, rinde un homenaje especial a Víctor Ithurria, a quien su habilidad en la pelota vasca le convirtió en un lanzador de granadas especialmente efectivo.

En Ahetze, en cambio, nació el famoso bertsolari Mattin Trecu, y en el centro del pueblo le hicieron una estatua en recuerdo. Por otra parte, el lavadero de Legarreta, en Senpere, fue construido entre 1846 y 1855 gracias al caballero Larralde. En esa misma localidad se encuentra el puente romano Utsalea; fue construido en 1738 y, según la creencia popular, es conocido como lugar de residencia de las lamiak, seres fantásticos presentes en muchas leyendas vascas.

En Sara, por su parte, son de especial interés los puentes medievales, de los cuales el más destacable es Granadako Zubia.

En Angelu podemos disfrutar de una edificación de arquitectura moderna como es el Ocean Space, un lugar para eventos. Se trata de un hermoso conjunto arquitectónico contemporáneo inspirado en el Art Deco. Asimismo, cabe mencionar que el entorno natural de Lapurdi es impresionante. La colina de Cenitz en Getaria, por ejemplo, es una reserva natural de 1,2 hectáreas en el borde de la zona costera, adquirida por el Conservatoire du Littoral en 2003, y gestionada por la entidad municipal. Se trata de un promontorio con vistas al océano, que ofrece una vista impresionante de las furiosas olas en invierno o suntuosas puestas de sol en el Golfo de Bizkaia.

Las Dunba Harriak o rocas gemelas, por su parte, están situadas en el mar, se ven al final de la playa, cerca de la zona de la Abadia; surgidos de la erosión marina, son uno de los símbolos de Hendaia. La bahía de Txingudi, en cambio, está ubicada entre el interior urbano de la citada localidad fronteriza y el puerto de descanso, y es un espacio natural protegido, es decir, un lugar de reposo de numerosas aves marinas y migratorias.

En Urruña, por último, destacan los acantilados de la conocida como Corniche Basque o Euskal Erlaitza. Es un pedazo de litoral sin igual en toda la costa vasca. Los impresionantes acantilados del flysh se desploman sobre el océano, ofreciendo un gran espectáculo y unas vistas despejadas. Un lugar al que, sin duda, merece la pena acudir.

En lo que se refiere a las montañas, cabe mencionar el monte Larrun, el cual posee gran significado y cariño en Euskal Herria. Es considerada por muchos la primera de las cumbres del Pirineo. Su cima cuenta con una altitud de 905 metros y, desde su cumbre, en días despejados se puede disfrutar de una espectacular panorámica de los territorios vascos de Nafarroa, Gipuzkoa, la costa vasca a orillas del mar Cantábrico y el océano Atlántico. Desde allí, asimismo, se precian algunas de las cumbres más significativas de nuestro territorio, como los montes Aizkorri, Anboto, Oiz y Gorbea, entre otros. No te vayas de Lapurdi sin visitar el castillo Abadia en Hendaia. Un edificio de ensueño que no te defraudará.

 

JAIAK

ENERO. FINALES DE MES. HENDAIA. Fiestas de Bixintxo.

JUNIO. 8. ARRANGOITZE. Fiestas patronales. FINALES DE MES. DONIBANE LOHIZUNE. Fiestas patronales. 24. HAZPARNE. Fiestas patronales.

JULIO. TERCER FIN DE SEMANA. MAKEA. Fiestas patronales. ZURAIDE. Fiestas de Saint-Jacques. MEDIADOS DE MES. UZTARITZE. Fiestas patronales.

AGOSTO.4. EZPELETA. Fiestas patronales.  A INICIOS DE MES. KANBO. Fiestas patronales. ARBONA. Fiestas patronales Xintxoak.

SEPTIEMBRE. PRIMER FIN DE SEMANA DEL MES. URRUÑA. Bixintxo, Fiestas patronales. SEGUNDO FIN DE SEMANA DEL MES. SARA. Fiestas patronales. MEDIADOS DE MES. BIDARTE.  Fiestas de Otoño. 24. UZTARITZE. Fiestas de Arrauntza.

KULTURGUNEAK

QUINTAOU ANTZOKIA. ANGELU. Mota guztietako arte eszenikoen elkargunea. anglet.fr

HISTORIA MUSEOA. BIARRITZ. Biarritzeko historiari buruzko bilduma aberatsa eta askotarikoa. musee-historique-biarritz.fr

BIARRITZ OLYMPIQUE MUSEOA. BIARRITZ. Errugby Taldearen 1.200 argazki ikusgai 1900etik gaurdaino. musee-historique-biarritz-olympique.fr

LARREKO KULTURGUNEA. SENPERE. Antzerkia, musika, dantza eta hainbat emanaldi. larreko.fr

ASSANTZA KULTURGUNEA. KANBO. Kultura eskaintzara zuzendutako gunea. cambolesbains.fr

PROPOSAMENAK

ARNAGA MUSEO ETXEA. KANBO. Eraikina eta lorategiak bisitatzeko aukera. arnaga.com

PIPERRAREN INTERPRETAZIO ZENTROA. EZPELETA. Barazkiaren historia, ospea eta ezaugarri organoleptikoak ezagutu. pimentdespelette.com

EXPERIENCE SURF SCHOOL. BIDARTE. Surf ikastaroak bakarka edo taldeka hasi berrientzat. experience-surfschool.com

JET SPORT 64. ANGELU. Ur jarduerak eta ur motoen alokairua. jetsport64.com

TAKAMAKA. BIARRITZ. Indar proba. Herri kirol ezberdinen desafioa taldeka. biarritz.takamaka.fr

LARRUN MENDIKO TRENA. SARA. Gailurrera igo eta bertako panoramika disfrutatu. rhune.com

LEHENA SURF ESKOLA. HENDAIA. Surf klase profesionalak kalitatezko materialarekin. lehena.com

CENTRE ÉQUESTRE SAINTE HÉLÉNE. AZKAINE. Zaldiketa ikastaroak adin guztietarako paraje ederretan. centre-equestre-sainte-helene-ascain.com

PUBLIZITATEA
Cookies icon

Cookien erabilpena. naiz.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. naiz.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.