IBILBIDEAK

> ARABA

Uraren ibilbidea.

JUGALEZ ERREKAREN ALTXORRAK.

Jugalez errekaren arroak faunako hainbat espezie biltzen ditu, hala nola, amuarrain arrunta, bisoi europarra edo igaraba. Azken hori arriskuan dauden espezieen euskal zerrendan dago sartuta, “galtzorian dagoen espeziearen” kategoriarekin. Jugalez errekaren ertzeko basoen kontserbazioa oso garrantzitsua da espezie baliotsu horien biziraupenerako.

UBIDEA.

Jugalez errekaren ura Urizaharretik Berganzoraino jaisten da, 5km baino gutxiagoko tartean 200 metroko desnibela gaindituz, eta ur-laster txikiak eta ur-jauzi ederrak sortzen ditu. 1897an Sociedad Electro Hidráulica Alavesak desnibel hori aprobetxatu zuen Berganzoko Zentral Elektrikoa eraikitzeko, Gaur egun oraindik martxan dago eta gure ibilbidean inguratzen dugun kanalaren bidez hornitzen da.

JUGALEZ ARROAN BARRENA.

Ibilbide erraz hau Berganzoko herrigunetik abiatzen da. Bidezidorrak Jugalez errekaren bideari jarraitzen dio goruntz, pagoen itzalpean, ur-jauzira iritsi arte. Itzulera, Berganzoko zentral hidroelektrikoaren ondotik egiten da.

zambrana.eus

Udaletxea:

945 337 014

Añanako koadrilla:

945 335 089

PUBLIZITATEA
Cookies icon

Cookien erabilpena. naiz.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. naiz.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.